Larre-orribeltza (Panaeolina foenisecii) Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Sindrome haluzinogenoa, ondorio psikotropikoak eragiten ditu. Espezie hau ez da nabarmentzen tamaina txikia duelako.

Larre-orribeltza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaPanaeolina
Espeziea Panaeolina foenisecii
Maire, 1933
BasionimoaAgaricus foenisecii
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel erdi-esferikoa
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora beltz marroixkak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Panaeolus foenisecii.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikoa, gero zabaldu egiten da eta laua, arre-gorrixka iluna eta gero arrosa kolorekoa.

Orriak: Arrexka koloretik pixka bat gaztaina-purpura ilun kolorera doazenak,

Hanka: Bataz beste 5 cm luze eta 0,3 cm lodi, arre-gorrixka edo ardo kolorekoa oinarrian.

Haragia: Kolore berekoa, leuna eta usain atseginekoa. Espora-jalkina beltza edo morexka.[2]

Etimologia: Panaeolina terminoak, Panaeolus txiki baten antzekoa dela esan nahi du. Foenisecii epitetoa latinetik dator eta belar iharraren ekoizpenari dagokio.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Panaeolus olivaceus psikodelikoarekin. Honek espora beltzak ditu.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Ebakitako belardietan eta larreetan, hareazko dunetan eta basoetako bide belartsuetan agertzen da.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Alaska, Hawaii, Costa Rica, Kolonbia, Ekuador, Peru, Txile, Argentina, Brasil, Falklandak, Svalbard, Islandia, Europa, Israel, Turkia, Iran, Kenya, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Hegoafrika, Errusia, Mongolia, India, Australia, Zeelanda Berria.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 264 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Panaeolina foenisecii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu