Magenta
Magenta argi gorriaren eta urdinaren arteko nahasketa kolorea da. Horregatik ez da espektro kolore bat, ezin baita uhin-luzera bakarreko argi batekin sortu. Hala ere, kolore gurpileko kolore hutsa da, morearen eta arrosaren artekoa. Fuksiaren antz handia du.
Magenta (RGB) | |
---|---|
Hamaseitarra | #FF00FF |
RGB | (255, 0, 255) |
CMYK | (29, 64, 0, 0) |
HSV | (300°, 100%, 100%) |
Magenta (CMYK) | |
---|---|
Hamaseitarra | #DB0073 |
RGB | (219, 0, 115) |
CMYK | (0, 100, 0, 0) |
HSV | (328°, 100%, 86%) |
Magenta izena jarri zioten 1859an anilinan oinarritutako tindagaia aurkitu zutenean. Hasiera batean, François-Emmanuel Vergui kimikariak fuchsina izena jarri zion, baina italiar-frantziar armadak Magentako guduan izandako garaipena ospatzeko izena aldatu zioten, Italiako herri horren izena jarriz[1].
Ezaugarriak
aldatuBi magenta mota daude, kolore sistemaren arabera:
- CMYKkolore sisteman, kolore kengarri primarioa bat da (ziana, horia eta beltzarekin batera) eta inprimagailuetan erabilitako lau kolore hutsetako bat. Tindagai magentek zian eta hori koloreak xurgatzen ditu.
- RGB kolore sisteman, kolore gehigarri sekundario bat da, hau da, ezin da uhin-luzera bakarreko argi batekin sortu. Magenta berdearen kolore osagarria da. Iragazki magenta batek argi gorria eta urdina bakarrik uzten ditu pasatzen eta berdea xurgatzen du.
Kanpo estekak
aldatuGorriak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Gorriluna | Falun gorria | Borgoina | Gorrimina | Kardinala | Terrakota |
Herdoila | Korala | Gorria | Eskarlata | Gorribizia | Gorrindola |
Magenta tinta | Fuksia | Arrosa bizia | Magenta | Arrosa iluna | Arrosa |
- ↑ Ball, Philip, 1962-. (2002 [2001]). Bright earth : art and the invention of color. (1st American ed. argitaraldia) Farrar, Straus and Giroux ISBN 0-374-11679-2. PMC 47208550. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).