Lanperna zuri
Lanperna zuria (Amanita citrina var. alba) Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa ez bada ere, ezin da jan haragiaren usain eta zapore desatseginagatik. Gainera, kontuan hartu behar da Amanita zuri hilgarrien antzekoa dela.
Lanperna zuria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Amanita | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Amanita citrina | |||||||||||||||||||||||||||
Barietatea | Amanita citrina var. alba | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, hasieran biribildua, hemisferikoa, gero zabaldu egiten da; kolore zuria du (Amanita citrina horia da), zuri garbi koloreko plakez estalia. Azal likatsua du, leuna, distiratsua.
Orriak: Libreak, estu, sabeldunak, Irregularrak, zuriak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 5 eta 12 cm bitarteko luzerakoa eta 0,8 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. Zilindrikoa, betea, gero barnehutsa; zuria, globo itxurako erraboil lodi batean amaituta, alboratua. Eraztuna mintzezkoa, zabala, esekia eta zuria.
Haragia: Zuria, trinkoa. Errefauaren usaina edo sustraiena du eta zapore desatsegina.[2]
Etimologia: Amanita hitza grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa. Alba epitetoa latinetik dator, zuria esan nahi duen "albus" hitzetik. Onddoaren koloreagatik.
Jangarritasuna
aldatuAmanita citrina bezala jangarritzat jo daiteke. Hala ere, ez da gomendatzen biltzea, kalitate eskasa duelako eta hori baino okerragoa, Amanita zuri hilgarriekin nahas baitaiteke.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuAmanita zuri, pozoitsu eta hilgarriekin nahas liteke.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean. Hostozabalen edo koniferoen basoetan agertzen da. Urria da.
Banaketa eremua
aldatuEuskal Herria, Eskandinaviako herrialdeak, Alemania, Herbehereak, Belgika, Hungaria, Eslovenia, Polonia, Austria, Suitza.
Galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 13 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 300 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 172 or. ISBN 84-505-1806-7..