Lanperna ezkatahori
Lanperna ezkatahoria (Amanita aspera edo Amanita franchetii) Amanitaceae familiako perretxikoa da.[1] Ez jatea aholkatzen da. Digeritzen zaila eta arriskutsua da, ez da kontsumitu behar.
Lanperna ezkatahoria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Amanita | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Amanita franchetii Fayod, 1889 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Amanita aspera var. franchetii | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Amanita aspera var. franchetii Boud., Amanita queletii var. franchetii (Boud.) Bon, A. franchetii (Boud.) Fayod var. franchetii, A. franchetii sensu Thiers, A. franchetii (Boud.) Fayod var. lactella (E.-J. Gilbert & Kühner) Bon & Contu in Contu
Deskribapena
aldatuKapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran erdi-esferikoa, ondoren ganbila eta azkenik lau-ganbila; ertza erregularra, leuna, ildaskarik gabe, soberakinarekin eta inkurbatua. Kapelaren azala arre-horixka kolorekoa, batzuetan gris-zurixka, ezkata txiki pikortsu eta piramidalez estalia, hori-zurixka kolorekoa, euriarekin eta ukitzean erraz erortzen direnak eta hauskorrak.
Orriak: Sabeldunak, zabalak, estu, zuriak.
Hanka: Garaia, zilindrikoa, oinarria erraboilduna, zuria, eraztunaren gainetik leuna eta pixka bat ezkatatsua gainerakoan. Eraztun mintzezko samarra, zintzilikarioa, goiko aldean ildaskatua eta ertza garatxo pikortsu horixkaz biribildua. Bolba hori koloreko eraztun batzuetara murriztuta.
Haragia: Zuria, onddoen zapore eta usain ahularekin.[2]
Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa. Aspera epitetoa berriz latinetik dator, latz, esan nahi duen "asper" hitzetik. Kapelan dituen garatxo txikiengatik.
Jangarritasuna
aldatuJangarri kaskarra batzuentzat, eta beste batzuentzat, toxikoa izan daiteke. Baztertu egin behar da.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuQueleti aldaerak kolore arre iluna du (ez argia), eta ezkata horiak nabarmenago ikusten dira. Amanita rubescens delakoak zuri-gris koloreko ezkatak ditu (ez horiak), haragia, orriak eta oina marruskatzean gorritu egiten dira, bolba antzekoa da, errodetez osatua, baina irintsuagoa eta inguratzailea. Hau jangarria da.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUda amaieran eta udazkenean. Hostozabalen basoetan,haritz, gaztainondo eta pagoetan. Baita Mediterraneoko basoetan ere, artelatz eta erkameztien artean. Urria.[5]
Banaketa eremua
aldatuIpar Amerika, Europa, Japonia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 17 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 296 or. ISBN 84-282-0865-4..
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Amanita aspera Mycobank-en