Ongi etorri, Lurlurlur, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Nola hasi - laguntza aldatu

Aupa! Hotmailera mezu bat bidali dizut, baina bazpada hemen ere idatziko dizut. Inork gehiago ez baldin bada zu laguntzeko prestatu, nik egingo det, bale? Postontzia dioen linkean klik egin eta utzidazu erantzuna nere eztabaidan! benga, animo! Usogorri; (postontzia) 16:46, 17 Urria 2006 (UTC)

Nola hasi aldatu

Ez dakidanez zenbaiteko laguntza behar duzun, hasiera hasieratik hasi naz, baina esazu eta gauza sailagoak ere eztabaidatu ditzakegu. Edo bestela galdetu!

Beno ba, "nire eztabaida"ra iritsi zara. Hemen beste wikilariok mezuak utzi dizkizugu, eta bakoitzak bere eztabaida duenez, zuk ere besteon orrialdetan gauzak utzi ditzakezu. "Nire eztabaida" link-aren alboan, pantailaren goi-eskuinean, hobespenak dioen atal bat aurkituko duzu. Bertan, Lankide profila atalean "zure gaitzizena" jartzen duen kuadrotxo bat dago. Bertan hau kopiatu:

[[Lankide:Lurlurlur|Lurlurlur]]; [[Lankide eztabaida:Lurlurlur|(postontzia)]]


eta hobespenak gorde. Txokoan edo beste norbaitei mezu bat uzterakoan,

~~~~ seinuak jarri eta mezua sinatuta geldituko da. Hau oso praktikoa da galderak eta egiterakoan, jendeak zure eztabaidan erantzunak askoz errezago utzi ditzake eta.

Urrengoan azaltzen den guztiarekin jolas egiteko, Wikipedia:Proba orriaan egin ditzakezu. Idazterakoan arazoa da pantailan ikusten duzuna eta gero azaltzen dena ez dela berdina, ikusi Wikipedia:Editatzeko laguntza. Hau egiteko gauzarik errezena, artikuluak editatzeko orrian goiko ezkerreko ikurrak erabiltzea da. Adibidez, letra beltza idazteko, aukera ezazu nahi duzun testua, esate baterako "arkatza", botoia sakatu eta '''Arkatza''' bezala agertuko zaizu zure pantailan, hiru komatxo hasieran eta hiru bukaeran. Gordetzerakoan eta wikipedia orrian hiru komatxo hoiek letra beltzean agertarazten dute. Bi komatxo, hiruren ordez, ''Arkatza'' letra etzanaz jartzen dute.

Artikuluen goiburuak egiteko, errazena = ikurra erabiltzea da. Ikur hori hitzen artean jarri ezkero, goiburu nagusia agertuko zaizu, esaterako = Euskal Herriko udalerrien zerrenda = . Bigarren goiburua jarri nahi ezkero, esaterako Gipuzkoako udalerriak, bi ikur jarri behar dizkiozu hasieran eta bi bukaeran == Gipuzkoako udalerrien zerrenda == eta abar.

Beno, ni hemen uzten zaitut, ea ze nola konpontzen zaren, eta galderarik baduzu, utzizkidazu nere eztabaidan, bale? ondo izan! Usogorri; (postontzia) 17:21, 18 Urria 2006 (UTC)

Bai, egin dezu! aldatu

Aupa reina, bai, ondo egin dezu eta azaldu zait zure mezua :). Ordenagailuaren pantaila konpontzen duzunean, esaidazu eta falta dena azalduko dizut, edo dudaren bat baduzu, bale? ala, muxu bat! Usogorri; (postontzia) 09:49, 20 Urria 2006 (UTC)

Itzulpena aldatu

Arrastion Lurdes. Andereño ona da Usogorri? Bueno, John Lennon artikuluan gaztelaniazko zati bat kopiatu eta itzultzen ari zarela ikusi dut eta antza denez bukatu duzu. Interesatuko dizu bozketa honek, jada bukatuta dagoena. Ondorioa hau izan zen: euskarazko Wikipedian ez da beste hizkuntza batean dagoen artikulurik sortuko. Hori dela eta, gaztelaiaz dagoena ezabatu edo itzultzea gomendatzen dizut. Ez dugu prisarik eta apurka-apurka joan zaitezke itzulpena egiten eta zure nabigatzaileak fitxa bidez nabigatzen uzten badizu (Firefoxen kasua), ba ireki orri bakoitza batean. Egin lana lasai. Eta dudarik baduzu galdetu Usogorriri. —Barrie(postontzia) 17:50, 20 Urria 2006 (UTC)

a) Esan nahi dut gaztelaniazko (edo dakizun beste hizkuntza bateko) testu bat euskarazko Wikipedian kopiatzeak ez duela logika asko. Agian zuretzat errazagoa da horrela itzultzea baina kasualitatez, nahi gabe... ahazten bazaizu ba hor geratzen da beste norbait konturatu arte, besterik ez.
b) Ez dut esan nahi ez dela itzuli behar, itzuli gabe ez goaz inora. Alde horretatik ikaragarri eskertzen dizugu zure laguntza, baina ahalegindu wikipedian euskaraz zuzenean idazten.
Firefoxek, ez dakit ezagutuko duzun baina Internet Explorer bezalako nabigatzaile bat da, fitxa bidezko nabigaziorako aukera eskaintzen du. Hau da, orriak lehioetan ireki gabe, nahi baduzu lehio berdinean ireki ditzakezu baina fitxa (gaztelaniaz pestaña) izeneko ataletan banatuta. Ez da beste munduko ezer, baina web orriak eskuragarriago dituzu, lehio batetik bestera aldatzen egon beharrean. Interesatzen badizu jakin ezazu doakoa dela eta euskarazko bertsio bat ere badagoela. Hori da ulertzen ez zenuena edo zerbait gehiago dago? —Barrie(postontzia) 18:14, 20 Urria 2006 (UTC)

Loturak beste hizkuntzara aldatu

Kaixo! Ikusi dut laguntza eske zabiltzala. Beno, alde batetik interwikiak jarri behar zaizkio artikuluari. Hau egiteko modu erraza dago: aski da beste hizkuntza batean artikuluak zer izen duen jakitea (adibidez, ingelesez Bob Marley deitze da artikulua) eta ondoren[[en:Bob Marley]] jartzea. Robot batek jarriko ditu besteak egunen batean, baina bat gutxienez behar du.

Egin behar den bigarren gauza artikuluaren barnean loturak jartzea da. Zerbaitek beste artikulu batetara zuzen gaitzakela uste baduzu jarri [[kortxete artean]] eta horrela lotura sortuko da. (Adibidez, urte guztiak 1967, 1983... kortxete artean jarri daitezke eta modu honetan urtearen artikulura joan gaitezke urte horretan zer beste gauza gertatu ziren ikusteko).

Beno, maja (uste dut neska zarela, ezta?), ondo izan! -Theklan; (zer?) 08:15, 24 Urria 2006 (UTC)

Irudiak wikipedian aldatu

Epe! Ikusten dut jo ta ke hasi zara lanean, pozten nahiz gauzak aklaratu badituzu (dena den, laguntza ez zaizu falta izan, ikustekoa da neska batek laguntza eskatzen duenean zenbat presentatzen diren!). Artikuluetan irudiak sartzeko honako kodigo hau idatzi behar duzu:

[[Irudi:(irudiaren izena)|thumb|(beste ezaugarri batzu)|(irudiaren azpian agertzea nahi duzun textua)

OHARRA: Kortxetea ez dut itxi, eske bestela irudia agertuko litzateke eta nik kodigoa ikustea nahi dut. Noski, existitzen den irudi baten izena jarri behar duzu. Adibidez:

[[Irudi:Byronmother.jpg|thumb|right|Catherine Gordon, Byronen ama

Nik egiten dudana, beste hizkuntzetako wikipedietan begiratzea da ea irudia existitzen den. Gero, kodigoa kopiatu eta nere artikuluan itsatsi, '[[Image' edo '[[Imagen' jartzen duen tokian '[[Irudi' jarriz.

Aldiz, irudiak ez bada existitzen eta zuk sortu nahi baduzu, orriaren ezker aldean 'Fitxategia igo' linka ikus dezakezu. Agertutko zaizun menuan 'Examinar' botoiarekin zure irudia hartu, izena eta komentario bat jarri eta beheko botoiarekin irudia 'igoko' duzu wikipediara.

Beno ba maha, esperot lagundu izana. Besterik behar bazu, idatzi beldurrik gabe. Aioo! -Gorka alustiza postontzia

Irudi:Mendaroko armarria.gif aldatu

Gauon Lur. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Mendaroko armarria.gif irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena (asko idatzi ezin den arren)... ahal den guztia. Jakingo duzunez, Wikipedian ez da copyright-a duen ezer onartzen, ezta irudiak ere. Horrela bada ezabatu egiten dira. Irudia igotzerakoan ezinbestekoa da gorago esandakoarekin betetzea.

Gainera, azken aldi honetan horretan ari gara, lizentziarik ez dutenak ezabatzen eta dutenak sailkatzen, hain zuzen. Ea dena legal jartzea lortzen dugun. —Barrie(postontzia) 18:59, 24 Urria 2006 (UTC)