Ongi etorri, Usogorri, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Estiloa aldatu

Arrastion Usogorri. ziurrenik irakurriko zenuen Wikipedia:Estilo gida orria. Ez bada horrela, irakurtzea gomendatzen dizut. Bertan, artikuluak nolako itxura izan behar duten (gutxi-gorabehera) azaltzen da, denak ere berdintsuak izan daitezen. Laburbilduz, esango dizut interwikiak eta kategoria jartzea oso-oso lagungarriak direla, eta askotan artikuluaren sortzaileak bakarrik egin ditzake ongi, gainontzeko wikilariek gaia ez ezagutzea gertatu daiteke eta. Bronka bota eta gero ;-), lan ona, eta asko, egiten ari zarela adierazi nahi dizut. Gainera, eskertuko nizuke tutorialak dituen akatsak esaten badizkidazu beste batzuei argibideak hobeto emateko; aldaketak zuk zeuk ere egin ditzakezun arren orri hauetan, lasai asko. —Barrie(postontzia) 13:00, 16 Iraila 2006 (UTC)

Bai, kategorizatzea ez da bat ere erraza. Hori dela eta, behar diren kategoriak zuk sortzen badituzu, artikulu bakar batekin bakarrik egon arren, asko eskertuko dizugu. Eta ez badituzu sortzen, inor ez da konturatuko ;-)
Interwikiak jartzeko metodo bakarra dago eta ez da informatikan aditua izan behar: beste wikipedia batean bilatu artikulua eta gero, sortea baduzu, bertan beste hizkuntzetara lotzen dutenak aurkituko dituzu. Euskara, Euskal Herria edo horrelako zerbaitekin lotutako artikulu asko eta asko lotura gabe azalduko dira, beste wikipedietan ere ez baitute idatzi (ziurrenik). Baina gainontzekoetarako, ingelesezkoan begiratzea gomendatzen dizut, nonbaiten egotekotan ingelesezkoan egongo baita. Ingelesezkora lotzen duen interwikia bakarrik jarriz (edo beste hizkuntza bat, berdin da) bot-ek falta direnak jartzen dituzte (denbora eraman dezakeen arren).
Ortografia, gramatika eta horrelakoak zuzentzeko ez dago pertsona jakin bat. Bakoitzak dakien gaian eta ahal duen neurrian laguntzen du. Ni ere ez naiz klaseko lehena izan horrelako gauzetan. Dena den, lasai egon, lehenago edo geroago norbaitek txukunduko baitu artikulua (espero dut). —Barrie(postontzia) 14:05, 16 Iraila 2006 (UTC)
Arrastion Usogorri. Oraingo honetan letra larriak direla eta idazten ari natzaizu. Bai artikuluen izenburuetan eta bai kategorienetan, letra larriak benetan behar direnean idatzi behar dira; hau da, izen propioak... Beti bezala. Euskal Musika XX. Mendean izenburuan Musika ez litzateke letra larriz hasi beharko, ezta Mendean ere, nik uste. Aurkakoa pentsatzen baduzu esan iezadazu.—Barrie(postontzia) 15:47, 16 Iraila 2006 (UTC)

Hor doa nire iritzia ba. Lanak (musika, pintura, literatuta edo beste nonbaiten) letra etzanaz ('' artean) eta lehen hitza (gutxienez) letra larriz jartzen ditut; edo jarri ditut orain arte. Ez dago ezer idatzita honen inguruan eta egin beharko litzateke. Zure kasuan, beraz, honela geratuko litzateke: Amaia. Eta gainera lotura jartzen badiozu, ba horrela: Amaia. Dena den, ez da Amaya? (i grekoarekin). Eta Sinfonia Pirenaicaren kasuan, pirenaica xehez (minuskulas) ere ikusi izan dut, nik dudan CD-an larriz azaltzen den arren. Guzti honek ez du garrantzi asko, birzuzenketekin dena konpontzen baita, baina... zure iritzia, motel. —Barrie(postontzia) 16:27, 16 Iraila 2006 (UTC)

CDa badaukat bai, baina Deiak oparitutakoa; fidatu gaitezke? Jartzen duena hauxe da testualmente: Sinfonía Pirenaica. Zure esku utziko dut izenburuaren aukeraketa (kontuan izan euskaraz tilde barik jartzen dugula). Horrela, gaizki badago, zuretzat marroia ;-)
Eta orain, aholku kasero bat. Sinatzerakoan eztabaida orrirako lotura bat jartzeko zera egiten dut, beti idazten egon beharrean: Zure hobespenetan, Zure gaitzizena (sinatzeko) jartzen duen taulatxoan, hau idatzi:
[[Lankide:Usogorri|Usogorri]]; [[Lankide eztabaida:Usogorri|(postontzia)]]
Taula txikiegi geratzen da, baina ez du axola. Gero, Lotura automatikorik gabeko sinadura aktibatu eta hobespenak gorde. Hobeto, ez? Hau nik egiten dudana da eta ez dakit baimenduta dagoen ere.
Ah! Zorionak neska izatearren, denok ez dugu sorte berdina; eta ez giñatu begia lar, iluzioak egiten hasiko naiz eta ;-) —Barrie(postontzia) 17:11, 16 Iraila 2006 (UTC)
Nola aktibatu? Zer nahi duzu aktibatzea ba. Emaitza ikusteko sinatu egin behar da, ez aktibatu. ~ bezalako lau ikur gehitu behar dituzu mezuaren bukaeran, ez baita automatikoa. Orri honetan informazio gehiago aurkitu ahal duzu. Eta kontuan izan, ordenagailua itzaltzeko, pantailaren beheko-ezkerreko aldean inicio (edo) botoi bat dagoela eta bertatik apagar izeneko beste batera heltzen zarela. Ez desentzufatu kablea! —Barrie(postontzia) 17:30, 16 Iraila 2006 (UTC)

Zein ongi ulertzen garen. —Barrie(postontzia) 12:33, 23 Iraila 2006 (UTC)

Letra larriak aldatu

Kaixo! Orain dela denbora bat egin zenituen artikulu batzuetan aldaketak egin eta letra txikitan jarri dituzula ikusi dut. Nire ustez obren izenak letra larriz doaz normalean eta zitatzen direnean beti kurtsibaz. Aio. -Theklan 18:09, 16 Iraila 2006 (UTC)

Erabiltzaile txantiloiak aldatu

Aber, hartu papela eta arkatza. Txantiloi:Lankide ingeniaria orrian hau idatziko nuke:

{{taulatxo oinarria
| ertzaren kolorea = #CCCCCC
| informazioko hondoaren kolorea = #ffffff
| logoko hondoaren kolorea = #ffffff
| logoa = [[Irudi:SMAW.welding.af.ncs.jpg|40px]]
| informazioaren kolorea = #000000
| informazioa = Wikilari hau '''[[ingeniaritza|ingeniaria]]''' da.
}}
</nowiki> == Ikus, gainera == * [[Wikipedia:Erabiltzaile txantiloiak]] [[Kategoria:Erabiltzaile lanbideak|Ingeniaria]] </noinclude>

Taulatxo oinarria txantiloia erabiltzen da oinarri bezala lankide txantiloiak sortzeko. Bertan azalpen batzuk agertzen dira, nola erabiltzen den azaltzen dutenak (horregatik deitzen dira azalpenak).

Laburbilduz, berdintza (=) ondoren idazten duzuna oinarrian zegoenaren ordez agertuko da. Adibidez,
| logoa = [[Irudi:SMAW.welding.af.ncs.jpg|40px]] idaztean, adibide desagertu eta irudia agertuko da. Koloreak, testua, irudia zuk zeure gustura aldatu. Esango dizut koloreen kodeak (#XXXXXX) hiru horri hauetan aurki ditzakezula: 1 edo 2 edo 3. Antzeko informazio orden ezberdinetan ageri da.

Beraz, ertzak bezalako kolorea izatea nahi baduzu hau idatzi:

| ertzaren kolorea = #836FFF

Uste dut gainontzekoarekin moldatuko zarela aldaketak egiterakoan; baina dena den, dudaren bat baduzu egin txistu eta langutzera joango naiz ;-). —Barrie(postontzia) 14:51, 23 Iraila 2006 (UTC)

Bai? Nire azalpenak irakurri eta ongi irten zaizu? Kontxo, kontxo... hobetzen hasi naiz orduan. Tutorialen edo nobaiten jarri beharko litzateke bai. Pellok, beste wikilari bat, formula matematikoak nola idazten diren agertzen den orri bat landu zuen eta tutorialean jarri; baina zerrenda horretatik kendu egin genuen wikilari berriek nahikoa izango zutelakoan informazio horrekin, oinarri-oinarrizko informazioa.
Horren ordez, beste tutorial bat egitea proposatu zuen, sakontzeko. Bertan taulak nola egin, esandako formula hauek nola idatzi etab. azalduko genuke. Eta egitekotan geratu ginen; denborarekin.
Sinadurena, bestalde, ez dakit idei hona den. Nik horrela egiten dut (eta orain zuk ere) eta ez dakit ongi egiten dudan. Ez dakit "legala" den edo ez. Egia esan, ez diot inoiz inori galdetu nola egiten duen sinatzeko. Egongo naiz TXiKirekin; hau bai dela benetako informatikaria.
Zapata berriekin paseo itzelak emango dituzu arabiar estiloko zure etxe horren inguruan, ez? —Barrie(postontzia) 15:37, 23 Iraila 2006 (UTC)
Zer deritzozu azalpen honi? Aprobatu dut? —Barrie(postontzia) 18:08, 23 Iraila 2006 (UTC)

Wikiproiektua aldatu

Kaixo! Beno, ba ez da zaila guztia egitea, baina lana bada. Lehenengo txantiloiak eta infotaulak sortu behar dituzu. Horretarako aurretik dagoen beste infotaula batean oinarritu zaitezke (adibidez: {{Orokor_Udalerri}}). Bertan nahi dituzun gauzak aldatu eta behar den izena eman. Nahi baduzu txantiloiak ere sor ditzakezu (adibidez, {{Masa_unitate_aurkibidea}}). Hori zure esku. Wikiproiektua sortzeko orrialde bat baino ez duzu egin behar, ez da besterik behar. Wikipedia:Proiektua:Banderak hartu oinarritzat. Eta orduan itxoin norbaitek lagundu arte! -Theklan 12:37, 24 Iraila 2006 (UTC)

Ikusi dut sortu berri duzula. Wikiproiektua hobetzeko, gazteleraz hauek nola egiten diren begiratu dezakezu: (adibidez: es:Wikiproyecto:Matemáticas. Bertan ideia gehiago har ditzakezu. -Theklan 18:58, 24 Iraila 2006 (UTC)
Ingelesezko hori ez da wikiproiektu bat, Atari bat da. Atari bat sortzea lan gehiegi dela uste dut, momentuz wikiproiektua agian egin. Bestela Atari bat badago euskaraz: Atari:Euskal Wikiatlasa. Aurrera! -Theklan 20:30, 24 Iraila 2006 (UTC)
Ni ere Zientziatan interesatuta nago, batez ere Geologian eta Biologian. Zorte on!" -Theklan 21:17, 25 Iraila 2006 (UTC)
Ikus dezakezunez txantiloi bat sortu dut zuk jar dezazun zure orrian eta nahi duenak bera egin dezan! -Theklan 16:13, 28 Iraila 2006 (UTC)
Txantiloia Wikiproiektuaren behekaldean kokatu dut. Lasai, astelehenak ia egunero dira niretzat. -Theklan 16:42, 28 Iraila 2006 (UTC)

Zuk diozuna egiteko Administratzaile batek egin behar du (Txiki, adibidez). Baina Aldaketa berriak atalean badago wikiproiektuetarako lotura bat, nik uste. Txantiloiagatik, ez da ezer, lasai! Ahal badut nik ere lagunduko dizut zerbait egiten. -Theklan 17:02, 28 Iraila 2006 (UTC)

Fisikariak aldatu

Gauon Usogorri. Sortu duzun artikulua, Fisikariak, Fisikarien zerrenda artikulua bezala existitzen zen. Ez naiz konturatu aldaketa egin arte. Informazioa bigarren horretara pasatuko dut, izenburu zehatzago bat duela iruditzen baitzait eta gero Fisikariak ezabatzeko bezala jarriko dut. Izan ere, nire ustez, Fisikariak artikulu barruan (Fisikari izan beharko zen arren) fisikari bat zer den azaldu beharko litzateke. Zerbait esateko? —Barrie(postontzia) 20:14, 24 Iraila 2006 (UTC)

Zuk aukeratutakoa ingelesezko wikipediatik "kopiatuta" dagoela uste dut. Momentu honetan ez daude fisikari asko zerrendatuta, baina asko biltzen direnean itxura egokiagoa izango luke zureak. Bestela, lotura gehiegi iruditzen zaizkit eta garrantzitsuena fisikaria da, ez bere herrialdea edo jaiotza/heriotza datak. Hau nire iritzia da gerora begiratuz. Nahi baduzu, Fisikarien zerrenda zuk txukundu eta beste zerrenda batzuez ni arduratuko naiz (adibidez: Kimikarien zerrenda, Filosofoen zerrenda...) denek berdin eduki dezaten. Alfertuta bazaude esan eta nik egingo dut hau ere, ez dit axola. Lanean hasiko naiz jarraian, bale? —Barrie(postontzia) 11:57, 25 Iraila 2006 (UTC)
Hobeto pentsatuta, nik egingo ditut aldaketa guztiak, zuzendu beharreko akats batzuk ikusi baititut Fisikarien zerrenda artikuluan. Ez da ezer pertsonala ;-) —Barrie(postontzia) 11:58, 25 Iraila 2006 (UTC)

Noski ez dagoela akatsik, NIK zuzendu baitut artikulua. Ingelesetik zuzenean kopiatzeak dakartzan akatsak zeuden. Adibidez BC (before cristo edo horrelako zerbait) K. a. (kristo aurretik edo horrelako zerbait) idaztea. Neu ere beldurtzen hasia naiz egiten ditudan zuzenketa guztiak ikusita.

Orain goazen beste gauza batera. Ez dakit erantzunik jaso duzun Wikipedia eztabaida:Proiektua:Fisika orrian egindako galderaren inguruan. Irakur ezazu Wikipedia:Loturak orrian a eta b hitzen adibide taularen azpikoa. Behintzat honen inguruan galdetzen duzula uste dut. Horrela bada, harrapatu zaitut; ez duzu tutorial guztia irakurri.

Eta azkenik, txokoko mezua. Duda, galdera etab. egiteko gaiari dagokion eztabaida orria erabili beharko duzu. Ez dut beste metodorik ezagutzen. Hau da, proiektuaren ingurukoa bada zure "ezjakintasuna", proiektuaren eztabaida orrian galdetu. Kaos eta dinamika ezlinearraren inguruan bada duda, ba bertako eztabaida orrian. Edo bestela txokoan. Lankideei galdetzera ausartu zaitezke, baina baliteke "Ez dut fisika tutik ulertzen, sentitzen dut" bezalako mezua jasotzea ordainetan. —Barrie(postontzia) 16:45, 25 Iraila 2006 (UTC)

Ba nik DEN-DENA (neuk idatzi baitut :P). Eta honela dio zuri interesatzen dizun zatiak:

Kontuan izan behar duzu irudi, kategoria edo hizkuntzen arteko lotura bat jartzen baduzu, bere eginkizun arruntena beteko duela lehenetsi gisa. Hizkuntzen arteko loturetan ezkerreko zutabean azalduko dira; kategoriak orriaren beheko aldean eta irudien loturak irudi jakin bat erakutsiko du. Hau dela eta, testuan idazterakoan bi puntu (:) gehitu behar zaizkio ia hasieran. Adibidez: [[:Irudi:Mediawiki.png]]; [[:Kategoria:Wikipediako laguntza]]; [[:en:Help:Link]].

Irudiak commonsera edo wikipedia honetara igo ditzakezu (beste hizkuntzetara igotzen badituzu ez du ezertarako balio). Entzuna (ikusia hobeto esanda) dut hemen ez dugula toki asko fitxategientzako eta hobe dela commonsera igotzea. Dena den, bai batean eta bai bestean mundu guztiak erabili ahal izango du. Commonsera igotakoak proiektu guztietako edozein pertsonak; euskarazko wikipediara igotakoak wikipedia honetako edozein pertsonak. Uste dut, ahal den neurrian, ez duzula aukera hau nahi. Inbestigatuko dut pixka bat; edozer zuregatik ;-) —Barrie(postontzia) 17:22, 25 Iraila 2006 (UTC)
Poteorako aguante gutxi daukat, hiru bit-ekin mozkortuta. —Barrie(postontzia) 17:42, 25 Iraila 2006 (UTC)

Wikipediako txata aldatu

Aupa Usogorri. Lotura horrek txata erabiltzeko programa bat instalatuta izatea behar du; Mozilla Firefox nabigatzailea erabiliz gero, arazorik gabe erabil dezakezu. Dena dela, denbora pixka bat daukadanean Wikipedia:Txata izeneko orrialdea prestatu nahi dut, hori ondo azalduz. Orain arte ni bakarrik egoten naiz txatean, gaztelaniazko txatean ere egoten naiz laguntza eske eta horrelakoetan, baina euskarazkoan gustatuko litzaidake jende gehiago biltzea, batez ere elkarlanerako kontu batzuez hitz egitea ongi etorriko bailitzaiguke. Ea prestatzen dudan, eta noizbait batenbatzuk batzerik dugun. Esango dizut! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:13, 29 Iraila 2006 (UTC)

Fisika wikiproiektua aldatu

Dagoeneko aldatu dut apur bat Wikipedia:Proiektua:Fisika/araudi proposamena orria. Ia zer deritzozun. Honetaz gain, apur bat luzatzen dugunean araudi hau eskatu beharko genuke idazkera zientifikoaren araudia bertan eztabaidatzea eta ez wikipediako aparteko orrietan. Eta azkenik, badakizu zein den atari eta wikiproiekturen arteko ezberdintasuna? --Pello, beldur barik 20:15, 3 Urria 2006 (UTC)

Lanean txantiloia aldatu

Kaixo Usogorri! Badago zuk esaten duzun txantiloia: {{lanean}} jarri behar duzu eta kitto! Aio! -Theklan; (zer?) 14:07, 4 Urria 2006 (UTC)

Eta nola dakit norbait badagoen artikulua aldatzen edo neri ahastu bazait txantiloia kentzea? udazkena eta biok ez goaz oso ongi batera... ;P Usogorri; (postontzia) 18:18, 5 Urria 2006 (UTC)
Beno, kasu horietan ya ez dago konponbide handirik. Ahaztu bazaizu zure arazoa da, eta komeniko litzateke bukatzen duzunean kentzea. Beste norbait baldin badago, agian lanean txantiloia jarri du eta beraz horrela konturatzen zara. Ez badu jartzen... ba ez dago asko egiterik! aio -Theklan; (zer?) 18:58, 5 Urria 2006 (UTC)

Rutherford aldatu

Beno, bea ez da zirriborro bat, ez? Ezin duzu lanik egin zirriborroa dela jakin gabe ala? Jarraitu, jarraitu. Gainera, egin dizudan publizitatearekin... —Barrie(postontzia) 19:25, 16 Urria 2006 (UTC)

Ez, ez, nik zuri egin dizudan propaganda (Usogorriren lanari esker ez da zirriborro bat). Dena den, nahi duzun bezala. Jarri txantiloia eta prest duzunean kendu. Eta abisatu itxura dexentea duenean, ea azalean nabarmendutako artikulu bezala agertarazi dezakegun, soborno batzuk beharko dira baina bueno ;-). Agian horrek norbait "boluntariatu" dezake, ez duzu uste? —Barrie(postontzia) 17:54, 17 Urria 2006 (UTC)
Benetan, saiatu naiz tentazioa aguantatzen baina ezin izan dut. Uste dut arazo bat daukadala ;-) —Barrie(postontzia) 13:37, 21 Urria 2006 (UTC)
Bai, bat baina handia. Eta zuk ere baduzu, azken erantzuna beti izan behar da zurea. —Barrie(postontzia) 13:50, 21 Urria 2006 (UTC)

'Maitia Nun Zira' aldatu

Kaixo Usogorri! Thanks very much for your message on my en.wiki talk - this is very kind of you! Here are the words my Dad has sent me:

Maitia nun zira / Nik etzütüt ikus ten / Ez berririk jakiten / Nurat galdü zira / Nurat galdü zira
Als kanbia tü da / Zure desiena / Hitz eman zenereitan / Ez behinbai barritan / Enia zinela / Enia zinela
Ohiküka nüzü / Ez nüzü kanbia tü / Biot zian beininhartü / Eta zü maitatü / Eta zü maitatü
Aita jeloskor bartek / Dizü kansatü / D azure ikustetik / Gehiagomintzatzetik / Har’k nizü pribatü / Har’k nizü pribatü

If you wouldn't mind giving us some idea what it all means, along with the pronunciation, that'd be superb! Thanks again :) --Yummifruitbat

Hi again - No particular hurry, the choir are always looking for new things to sing and this just happened to really appeal to them; whenever you can get it would be great! Does your message mean that the lyrics above are incorrect? Apologies if there are mistakes - I think the only copy we had was printed on the sheet vocal music so my Mum re-typed them and emailed them to me (I'm in Uni at the moment). Thanks again! Yummifruitbat
Wow, that's great! I'm afraid my French isn't that good, and I'm not sure how a ü should be pronounced - similar to the German, perhaps? Basque seems a fascinating language - I had no idea how different it was from traditional 'European' languages! Thanks, --Yummifruitbat
Usogorri, I can't thank you enough, that's fantastic! I've downloaded the Limewire copy and my reading of your pronunciation guide seems to match up very well, so if you wouldn't mind doing the rest in the same style, I'd be hugely grateful. I've come across a soft 'r' in Spanish - assuming it's similar in Basque then I should be able to convey that to my dad at least - he's pretty good at languages - and then it's up to him to explain it to the rest of the choir! If all else fails then I'm sure they should be able to grasp a soft 'd' anyway. I've looked up the score on Eresbil but it doesn't look like they have a piano score for this arrangement - I'll see if I can get hold of a guitar/accordian copy and knock up an arrangement from that. I owe you several pints! Thanks again, --Yummifruitbat
Thanks, Usogorri - that's excellent. I'll make sure you get a mention in the programme when they perform it - my Dad hopes they'll include it after Christmas. All the best, --Yummifruitbat

Probako mezua aldatu

Kaixo, zure mezua irakurri berri dut. Ondo egin badut, erantzun nere postontzira, ados?? Aiooo Lurlurlur; (postontzia)

Usogorri for vicepresident aldatu

Gauon Usogorri. Ikusi nuen laguntza eskaera enbaxadan baina ez nuen azalpen egokiak emateko modurik aurkitzen, eta gainera nik ingelesarekin dudan segurtasunarekin... Dena den, duda hori bakarrik bada egigo dugu zerbait. Ez dut ezagutzen ahoskeraren inguruko hiztegirik baina wikipedian (gaztelaniazko eta ingelesezkoan) badago zerbait. en:Basque language artikuluan zera jartzen du:

« The vowel system is the same as Spanish for most speakers. It consists of five pure vowels, /i e a o u/. Speakers of the Souletin dialect also have a sixth, front rounded vowel (represented in writing by ü but pronounced /ø/, much like a German ö), as well as a set of contrasting nasalized vowels. »

Orain, /ø/ ikurra ikusita nik ez nuke jakingo nola ahoskatu. Ez badut entzuten jai daukat. Espero dut berak jakitea (edo zuk, azaltzeko). Eta honekin ez bada nahikoa begiratu ondorengoetan, ea zerbait datorren: es:Suletino, es:Diéresis eta en:French language#Writing system. Gehiago ere egongo diren arren.

Ea laguntzeko duzun nahi honek fruituak ematen dituen eta abestea lortzen duten (eta famatuak egiten badira entzun ahal izateko sarrera bat debalde nahi dut, e! ;-). —Barrie(postontzia) 20:18, 19 Urria 2006 (UTC)

Ez ahaztu Lur3-ri erantzutea, bestela gaizki egin duela pentsatuko du, ados?? Aiooo —Barrie(postontzia) 20:21, 19 Urria 2006 (UTC)
Beste aukera bat izan daiteke zuk esandakoa (myeetia noon sida). Baina horretan oinarrituta abesten badute abisatu, uste baitut ez naizela joango entzutera, belarri sentikorrak ditut eta ;-) Ez dut nahi imajinatzea ere. Ahal bada azken aukera bezala hartu dezatela, dena galdutzat ematen dutenean.
Wikipedian idazten den guztia ikus daiteke (big brother), eta eztabaida orriak, batez ere, informazio ugari eskaintzen dute. Ondan egon behar da, Usogorri! —Barrie(postontzia) 12:17, 20 Urria 2006 (UTC)

Barnstar! aldatu

 
Izarra
The Random Acts of Kindness Barnstar

Hereby awarded to Usogorri for most generously translating and providing a pronunciation guide for a beautiful piece of Basque music, even though it wasn't really Wiki-related! --Yummifruitbat (from en.wiki)

Liburu eta abarren izenburuen hizkuntza aldatu

Ah! Pelikula hori! Ba kukuxumuxuko kamiseta dela eta ezagutzen dut, bestela... Ez, ez da tontakeria bat zuk diozuna. Askotan, euskaraz informazioa bilatzea nahi dudanean, gaztelania-euskara hiztegi bilatu behar dut itzulpena. Askotan gertatzen zait gaztelaniaz nola den jakitea baina ez euskaraz. Iparraldekoei berdin gertatuko zaie frantsesarekin, diot nik, eta film berdinak ezin ditu izenburu bi izan. Gainera, ez badago euskarazko itzulpen ofizial bat gatazkak sortu daitezkeela suposatzen dut izenburua aukeratzean (bozketan idatzi dudana). Ez da arazorik egongo birzuzenketak sortzen baditugu ere; nik uste inor ez dela hauek ezabatzen joango. Dena den, zerbait esateko baduzu, bozketan bertan egin Iruzkinak izeneko atal bat sortuz (Aurkaren azpian). Nik baino hobeto idatziko duzu pentsatzen duzuna, ez? Hobe bozketa bukatu baino lehen egiten baduzu; denok eskertuko dizugu zure ikuspegia. —Barrie(postontzia) 20:13, 31 Urria 2006 (UTC)

Beraz, zer da eskatzen duzuna, gaztelanierazko izenekin birzuzenketak egitea, birzuzenketak ez egitea, gaztelaniaz duten izenburua jartzea? Barkatu baina batzuetan arrankatzea kostatzen zait eta ez dut informazioa ongi prosesatzen. Edo alderantziz zen? batzuetan prosesatzea kostatzen zait eta ez dut informazioa ongi arrankatzen. Ez dakit ;-) —Barrie(postontzia) 21:29, 31 Urria 2006 (UTC)

Wikiproiektua aldatu

Kaixo Usogorri. Eskerrik asko wikiproiektuan parte hartzera gonbidatzeagatik. Hilabete batzuk hona ia sartu gabe egon ondoren, berriz hasiko naiz editatzen, baina eskaini diezaiokedan denbora ezin izango dut wikiproiektuan soilik erabili. Ahal dudan heinean kolaboratzen saiatuko naiz, baina ez dut lankide finko bezala izena eman nahi. Jarraitu lanean eta animo! Keta ?! 18:44, 27 Azaroa 2006 (UTC)

Zirrikitu bikoitzaren saiakuntza aldatu

Aupa Usogorri. Ez dut orrialdea ezabatu. Gertatzen dena da Zirritu bikoitzaren... izenburua zeukala eta Zirrikitu bikoitzaren saiakuntzara mugitu dudala; hori da izen egokia ezta? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:49, 29 Azaroa 2006 (UTC)

Geofisika aldatu

Kaixo Usogorri! Niregatik ez dago arazorik, noski! Geofisika gainditu nuen karreran eta egia esan ez dakit gehiegi, baina saiatuko naiz ni ere hori hedatzen. -Theklan; (zer?)   13:58, 8 Urtarrila 2007 (UTC)

Euskarazko Wikipediaren bloga aldatu

Kaixo Usogorri. Bidali dizut e-posta mezu bat zureari erantzunez. Iritsi ez bazaizu esan; hala eta guztiz ere, begiratu badaezpada zabor-postaren karpetan. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:01, 9 Urtarrila 2007 (UTC)

Konforme nago komentatzen didazunarekin. Zure proposamenari aldaketa txiki pare bat egin eta orrialde hartan jarri dut. Orain hobeto dago nire ustez, laburrago. Zer iruditzen? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:33, 10 Urtarrila 2007 (UTC)

Thank you :) aldatu

Thank you for your offer. I really appreciate it and I'll remember about it. :) Airwolf 20:36, 13 Urtarrila 2007 (UTC)

P.S. You write it: "dziękuję". Obviously, if you ever want to find out anything about Polish, you know who to turn to :)

Ah, there's a thing in which you could help: the table in Real Madrid. The empty fields need to be filled in (squad number, name, date of birth, nationality + positions (goalkeeper, defender, midfielder, striker)). Once I know all these words, I'll make similar tables on the pages of other clubs, because I think they look very nice. Airwolf 23:35, 13 Urtarrila 2007 (UTC)

De Broglie aldatu

Aber, ziurrenik txarto azalduko nuen artikuluan, ez da partikula batek alboan uhin bat duela, baizik eta elkarturiko uhina. Hots, uhin baliokide bat. Elkarturiko uhina erabili dut artikuluan, fisikako liburuetan hala aurkitu dudalako (2. batxilergokoan: partikula material bati elkarturiko uhin-luzera hau da: λ=h/p, Alonso Finn: podemos suponer que la longitud de onda λ y la frecuencia ν del campo monocromatico (onda) asociado con una particula de momemntum p y energia E estan dadas por: λ=h/p, ν=E/h) asociado elkarturiko moduan itzuli dut. Elkarturiko hitzaren esanahia artikuluan hori da, baliokide, baina fisikako liburuetako estandareekin bat egin nahi izan dut. Hala ere, eskerrik asko, behintzat artikulua irakurri ta zeuden akats batzuk zuzentzeagatik!--Janfri; idatzi lasai 19:14, 15 Urtarrila 2007 (UTC)

Football aldatu

Oh yes, thank you very much, this will be very useful. Especially the general names of positions, because those more specific will be more useful when I start writing articles about players (wonder, when will that be...). Dziękuję :) Airwolf 20:07, 15 Urtarrila 2007 (UTC)

Superkorden teoria aldatu

Iepa barriro ere usogorri, kontue zera da: ingelesez superstring theory da eta gaztelaniaz teoria de las supercuerdas. Begituten eta holan, horren itzulpena superkorden teoria dela esango nuke, internet et hiztegi tekniko batzuk kontsultatuz. Liburu bat dekot etxien fisikaren historian ganien eta saiatuko naz artikulua osatzen, oraindik ikusteke dekodazen wikiproiektuko beste artikulu batzurekin batera; pasetan dana da oin examiñetan nagoela ta denboraz ez nabilela oso soberan. Euren ostean iguel zeozer egingot... --Janfri; idatzi lasai 20:20, 15 Urtarrila 2007 (UTC)

Categories aldatu

Kaixo! (or Cześć! in Polish) I've got a question about categories. Please tell me whether these names are correct:

And what's the smallest number of articles for a category (at pl.wiki the minimum required number is three)? Thanks Airwolf 14:29, 20 Urtarrila 2007 (UTC)

Also, could you take a look at this edit and determine whether it was right (then the proper templates would have to be created) or wrong? Airwolf 23:08, 20 Urtarrila 2007 (UTC)

Thank you aldatu

 
Izarra
The Random Acts of Kindness Barnstar

This izarra (I hope it's the proper word) is hereby awarded to Usogorri as gratitude for all the help he has provided me with (in the field of not only editing the Basque Wikipedia, but also getting to know the Basque language at least a bit) until now and might be willing to provide in the future. Airwolf 21:43, 22 Urtarrila 2007 (UTC)

Euskaldun eta...? aldatu

Hi. During a talk at the Polish Wikipedia IRC with another admin we mentioned Euskara and a litle thing came out, which I'm still not familiar with. As far as I know, Euskaldun means Basque person, right? And what about Basque man and Basque woman? Like in Spanish polaco and polaca? Does Euskara have such a differentiation? Airwolf 20:58, 30 Urtarrila 2007 (UTC)

Yup, it was :) Eskerrik asko. Airwolf 08:23, 1 Otsaila 2007 (UTC)


A little question aldatu

Hi, it's me again :) Could you please tell me if this is correct:

Jerzy Dudek (1973ko martxoaren 23a, Rybnik) - poloniako futbolaria da. Liverpool futbol talde ingelesak fitxatu zuen 2001.urtean

I'll try to make a series of articles about Polish footballers, I just need a few phrases, so that they all don't look the same. For example if I want to write "is a Polish goalkeeper", it would be poloniako atezaina da? Airwolf 14:11, 4 Martxoa 2007 (UTC)

Kaixo! I'm very grateful for your help. Could you take a look at this and tell me if it's all right? And one more thing: how to say Until March 1, 2007 he has played in X games for the Polish national team? Airwolf 15:36, 5 Martxoa 2007 (UTC)
Oh, I've forgotten one thing. Until March 1, 2007 he has played in X games for the Polish national team and scored Y goals. :) Airwolf 15:40, 5 Martxoa 2007 (UTC)
And one more thing, if I may :) What's the difference between Kategoria:Idazleak hizkuntzaren arabera and Kategoria:Idazleak herrialdearen arabera. Airwolf 22:00, 5 Martxoa 2007 (UTC)

A little request aldatu

Hello again after a long break. This time I've got a little private request, I hope you won't mind :) The problem is as follows: I write articles for RealMadrid.pl, especially match previews and the match against Atheltic Club is getting closer and closer. I would like to make my article prettier by adding a few sentences in Euskara, but my knowledge of the language is still very basic, or even ore than basic :) Would you mind if I asked you for translating 3-4 senteces? Airwolf 13:14, 16 Apirila 2007 (UTC)

Thank you, thank you and thank you again :) I'll think about what I exactly need this evening, but first - is there any saying or proverb in euskara which would fit Athletic Club - something about stregth, tradition, determination - do you happen to know any? Airwolf 06:05, 25 Apirila 2007 (UTC)
Sorry, I expressed my thoughts in a wrong way. Is there a proverb in euskara that refers to and praises tradition, strength, determination etc. or that praises the Basque people in general? Airwolf 17:03, 25 Apirila 2007 (UTC)