Ongi etorri, Latazupe, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Gaizki-ulertua aldatu

Kaixo, Latazupe. Tamalez, bandalismo ekintza ugari izaten da Wikipedian, eta Joxemai lankideak bandalismo itxura hartu dio zure edizioari. Zure edizioen historiala berrikusita, ordea, berehala konturatu naiz gaizki-ulertua izan dela, eta zuk «Hilario Extremiana» artikuluaren eztabaida orrian testu hori idazterako desblokeatu zaitut.

Aurrerantzean, halako edizioren bat egin nahi baduzu, saka ezazu artikuluaren goialdean, eskuinean ageri den beheranzko gezia, eta aukera ezazu «Mugitu» aukera. Horrela, artikuluari izena aldatuko diozu.

Beste edozein zalantza izanez gero, artikulu horren eztabaida orrian edo Txokoko «Laguntza» atalean eska dezakezu laguntza. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2013-04-25, 18:48 (UTC)

Biografiak aldatu

Kaixo, Latazupe

Musikarien biografiak osatzen ari zarela ikusi dut. Zure ekarpenengatik eskerrak ematearekin batera, mesede pare bat eskatu behar dizkizut: kategorietan, biografia behar bezala sailkaturik izan dadin, abizenaren arabera alegia, mesedez erabili DEFAULTSORT txantiloia (Josu Elberdinen kasuan nik gaineratu bezalaxe); beste alde batetik euskal eta euskal herritar hitzak, izenaren aurretik jarrita, erabiltzen ditugu naziotasuna adierazteko, euskalduna hitzak hizkuntzari bereziki ekiten baitio erreferentzia; azkenik egiaztatu mesedez kategoriak gaineratzean horiek existitzen diren (Koru zuzendariak gaineratu duzu, eta ez zegoen, zuzena zen Abesbatza zuzendariak). Mila esker eta ohartarazi iezadazu edozein zalantza duzula. - --Joxemai; (erantzunak) 11:57, 29 apirila 2013 (UTC)

Biografiak 2 aldatu

Kaixo. Joxemaik esan dizunaz gain, kontuan izan zein den euskarazko wikipediaren araua biografien sarrera egiterakoan: (Miranda de Ebro, Burgos, 1975ean), musikaria idatzi ordez, (Miranda de Ebro, Burgos, 1975), musikaria da idatzi behar duzula. Bestalde, argazkien oinean ez da inoiz jartzen egilea, ze hori argazkiaren Commons orrian sartu behar da, hemen. Jarri hor zure izena, nik adibidez argazki honetan bezala jartzen dut.--Assar; (erantzun hemen) 08:16, 30 apirila 2013 (UTC)

Biografiak 3 aldatu

Kaixo, Latazupe

Beste aholku eta mesede bat eskatu behar dizut. DEFAULTSORT txantiloia erabiltzean, ez erabili diakritikorik (tildeak, ...); izan ere, Gutiérrez, Sergio jartzen baduzu, Gutie.... guztien ondoren sailkatuko baita, modu okerrean. Eta mesedez egiaztatu kategoriak existitzen diren. Agur bero bat. - --Joxemai; (erantzunak) 08:20, 30 apirila 2013 (UTC)

Tutoretza aldatu

Kaixo.

Kategoria bat sortzeko, bilaketa laukian (artikuluak sortzeko erabiltzen duzun laukitxo berean, hain zuzen), Kategoria:kategoriaren izena (bi puntu ondoren, espaziorik gabe) idatzi behar duzu. Ondoren, orria sortzeko edizio-orria aterako zaizu. Hor, ama-kategoria, zein kategoriaren barruan jartzen nahi duzun alegia, jarri behar duzu, bina kortxeteren artean. Adibidez, Kategoria:Gasteizko musikariak sortzeko, edizio orrian Kategoria:Arabako musikariak jarriko nuke, bi kortxete aurretik eta bi kortxete ondoren. Gainera, kategoriek ere badituzte interwiki edo hizkuntzen arteko loturak: ingelesez ba ote dagoen bilatzea izaten da ohikoena.

Dena den, Konposagileak kategoria egina dago, Kategoria:Musikagileak besterik ez da ta.

Azkenik, eztabaida orri batean idazten duzunean, sinatu egin behar duzu, mezuaren bukaeran ~ ikurra lau aldiz jarraian idatziz. Zure sinadura, Latazupe alegia, eta data eta ordua azalduko da horrela mezuaren bukaeran. Jarraian bezalaxe. - --Joxemai; (erantzunak) 09:03, 30 apirila 2013 (UTC)

Gai horiei buruz, segur aski lagungarria izango zaizu euskal wikipediako Laguntza ataleko «Sinadura» eta «Kategoria» orriak irakurtzea. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2013-04-30, 09:08 (UTC)

Musikaria eta musikagilea ez dira bat; bi dira aldatu

Kaixo, Latazupe. Musikaria musika jotzen duena da (gaztelaniaz, músico); musikagilea, berriz, musika lanak sortzen edo idazten dituena (gaztelaniaz, compositor). Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2013-04-30, 09:16 (UTC)

Bestalde, euskal hitzak «euskararen, euskarazko» esan nahi du jatorriz; beraz, «euskal musikagilea» euskarazko musika sortzen duena da. Musikagilea Euskal Herrikoa dela adierazteko, egokiagoa da «euskal herritar musikagilea» jartzea. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2013-04-30, 09:19 (UTC)
Zure galderari erantzun dio ia arestian Xabier lankide finak. - --Joxemai; (erantzunak) 09:31, 30 apirila 2013 (UTC)

Jaiotza eta heriotza data aldatu

Kaixo Latazupe, gogoan izan biografietan jaiotza eta heriotza data eta tokia jartzen direnean, ez dela azkenean "n" letra jarri behar ("Donostian, 1975ean"), baizik eta "Donostia, 1975a". Adibidez, hemen. --Assar; (erantzun hemen) 13:31, 2 maiatza 2013 (UTC)

Commonseko argazkiak aldatu

Kaixo

Mila esker Commonsera igotzen ari zaren argazkiengatik. Mesede bat eskatu behar dizut: Commonseko irizpidea da argakiak izen esanguratsua izatea. Adibidez, Sabin Salaberriren argazkiak Sabin_salaberri_002.jpg edo horrelako zerbait beharko luke. Izena aldatzeko aukera baduzu argazkiak igotzean. Bestela beste lankide bat ibili behar da atzetik izen esanguratsuak jartzen (nik pare batean jarri ditut ia). Beste alde batetik, Commonseko argazkiak igotzean, hango kategoriak ingelesez daudela ohartarazi behar dizut. Ikusi dut han euskaraz jartzen dituzula eta orduan gorriz geratzen dira, kategoria horiek ez baitira existitzen, hau da, jarriko ez bazenitu bezala da. Zure kasuan Musicians from the Basque Country kategoria orokorra jar dezakezu eta hortik joan zehazten nahi baduzu. Mila esker. (Hemen idazten dizut eta ez Commonsen euskaraz egiteagatik eta hemendik gehiago ibiltzen zarelako). - --Joxemai; (erantzunak) 09:00, 3 maiatza 2013 (UTC)