Eztabaida:Hilario Extremiana

Gaizki-ulertua aldatu

Kaixo Josemai, "Latazupe" naiz. Berria naiz lan hauetan eta "Hilario Extremina"-ren ahotsa egin ondoren konturatu naiz bazegoela "Hilario Extremiana Barrasa" bezala egina. Saiatu naiz nere moduan konpontzen (ez nekielako zer demontre egin behar nuen)eta blokeatu didazu. Laguntza behar dut. Ondo izan. —Aurreko iruzkin sinatugabea 62.99.53.40 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2013-04-25, 15:01).

Kaixo, Latazupe. Tamalez, bandalismo ekintza ugari izaten da wikipedian, eta Joxemai lankideak bandalismo itxura hartu dio zure edizioari. Zure edizioen historiala berrikusita, ordea, berehala konturatu naiz gaizki-ulertua izan dela, eta zuk goiko testu hori idazterako desblokeatu zaitut.
Aurrerantzean, halako edizioren bat egin nahi baduzu, saka ezazu artikuluaren goialdean, eskuinean ageri den beheranzko gezia, eta aukera ezazu «Mugitu» aukera. Horrela, artikuluari izena aldatuko diozu.
Beste edozein zalantza izanez gero, artikulu horren eztabaida orrian edo Txokoko «Laguntza» atalean eska dezakezu laguntza. --Xabier Armendaritz   2013-04-25, 18:45 (UTC)
"Hilario Extremiana" orrira bueltatu.