Lankide eztabaida:Josugoni/2009 maiatza-abuztua

Active discussions

Montserrateko Monastegia/MonasterioaAldatu

Gabon Josu!
Sortu berria dudan Montserrateko Monastegiaren artikuluko izenburua sorrerako Monastegitik Monasteriora aldatu duzula ikusi berria dut eta nire iritzia eman nahiko nuke.

Ikus hemen: http://www1.euskadi.net/cgi-bin_m33/DicioIe.exe

Nere iritziz bi izendapenak ongi daudenez hasierako monastegia erabiltzea ondo dagoela uste dut. Nik behinik-behin eguneroko bizitzan monastegia hitza erabili ohi dut, gainera monasterio hitza gaztelaniaren monasterio antzekoa denez bi aukeratan monastegia hitzarekin geldituko nintzateke, bi aukeren artean azken hori euskaldunagoa iruditzen baizait.

Besterik gabe, gabon pasa!


--Euskalduna; (erantzun hemen) 2:20, 2009ko Maiatzaren 1a (UTC)

Yosemiteko Parke Nazionala/Yosemite Parke NazionalaAldatu

Egunon Josugoñi!

Ba egia esan ez dakit. Artikulua sortzean lehenbizi-lehenbizitik bi aukeren arteko zalantza berbera hori izan bainuen. Oroitzen naizenez beste hizkuntzetako parke naturalen orrialdeak ikusi eta azkenik Yosemiteko Parke Naturala aukera hautatu nuen (nahiz eta zuk aipatutako Yosemite Parke Naturala izenburua jartzea buruan izan), askotan norberak pentsatzen duen izenburua jarri ondorenean beste hizkuntzetakoak ikusi eta zoritxarrez orrialde osoa aldatzea suertatzen baita. Ingelerazko wikipedian Yosemite National Park jartzen du eta gazteleraz Parque Nacional "de" Yosemite, hortik nere "Yosemiteko" euskaratzea.

Zuk izenburua aldatu berri ondoren iritzia eskatu didazu: ba ni aldaketa horrekin ados nago, bestalde artikuluaren gehiengoa ingelerazkoaren euskaratzea da eta Yosemite Parke Nazionala Estatu Batuetako herrialde ingeles hiztunean dagoenez eta jatorrizko artikulua ingelerazkoa denez, ingelerazko izenburua euskarakoaren eredu bezala hartzea egokitzat iruditzen zait.

Bidenabar bi eskaera egin nahiko nizkizuke euskarazko wikipedia: Parke Naturalak, Euskal Pertsona Izenak kategoria berriak iriki al ditzazkezu? Posible al da horrelakorik egitea?

Eskerrik asko aldaketaren berri emateagatik. Nere asmoa Yosemiteri buruzko euskarazko artikulu duin, zabal eta kalitatezko bat egitea da eta irakurle euskaldunei leku eder horren inguruko griña eta jakin-mina piztea. Ea artikuluaren erabateko osaketa lortzen dudan... hurrengo hilabeterako nabarmendutako artikuluen artean proposatu nahi baidut!

Bizi ongi Josugoñi!


--Euskalduna; (erantzun hemen) 13:22, 2009ko Maiatzaren 2a (UTC

Txinako udalerriakAldatu

Egia esan nahiko nahasgarria da Txinak daukan banaketa, baina eskualde hitza ez dakit zehazki Tibet zer den adierazten duen. "Lurralde autonomo" edo "eskualde autonomoak" Txinaren menpeko probintziak diren arren, beste probintziek baino eskumen gehiago dauzkate. Euskal Herriko "eskualdeak" Txinako prefekturekin parekatuko nituzke nik, eta Euskal Herrian bertan probintzia batek duen azpibanaketa bat zehazteko adierazten dira.

"Udaltasun" hitza 3000 Hiztegian agertzen da, hortik hartu dut. Berez, udaltasunak probintzien mailako erakunde politikoak dira. Udaltasunaren azpitik, barruti, konderri, konderri mailako hiriak eta konderri autonomoak daude (Euskal Herriko udalerrien baliokide). Barruti, konderri eta abarrak, udalerri eta herri txikiagoetan banatzen dira, ingelesez "Township" eta "town" hitzak erabiltzen dituzte, nik "udalerri" hitza hauek izendatzeko erabiltzea pentsatua neukan. --Zariquiegui 13:00, 3 Maiatza 2009 (UTC)

BruggeAldatu

Aupa Josugoni! Bruggeren eztabaida orrian izenburu aldaketaz galdetu dut. Irakurri nuenez, Euskaltzaindiak bi moduak hobesten ditu (Brujas/Brugge), eta horregatik aldatu nuen atzo izenburua (niri ez zait batere gustatzen Brujas hori euskal izentzat hartzea). Galdetu nahi nuke ea zergatik aldatu duzun (agian nik ez dakit eta bi aldaera izenburu jartzearen kontrako erabakiren bat hartu da Wikipedian, baina hala bada zergatik hori erabaki?). Bueno, zalantza hori dudala. Ongi izan! (Agian, hobe litzateke eztabadaida artikuluaren eztabaida orrian-jarraitzea). Ongi izan! --Orereta (erantzunak) 11:28, 5 Maiatza 2009 (UTC)

Irlandako UharteakAldatu

Kaixo Josugoñi!

Irlandako pare bat uharteen artikuluak sortzen aritu berria naiz, Uharteak eta Europako Uharteak kategorietan sartu naiz eta haibat herrialdeetako uharteen azpikategoriak bilatu ditut: Finlandia, Euskal Herria, etb, baina ez Irlandarenak. Administratzailea zarenez gero, jakin nahiko nuke ea Kategoria:Irlandako uharteak kategoria sor zenezaken bertan Irlandako uharteen artikuluak sartzeko.

Gero arte.


--Euskalduna; (erantzun hemen) 20:50, 2009ko Maiatzaren 5a (UTC)

Bibliografiako euskal deituren aldaketaAldatu

Ikusi dut lehengoan nik idatzi artikulu batean aldaketak egin dituzula; esker mila ekarpenengatik, baina nik ere zerbait ekarri nahi izanen nuke.

Izen batzuk aldatu dituzu bere grafia ongi ez zegoelakoan, eta ikusi dut zure arrazoiak Berriaren estilo liburuan oinarritzen dituzula.

Ene iritzia bibliografiaren izenak idazterakoan erraza izan da, artikuluetan agertzen diren izenak errespetatzea, batez ere pertsonak bizirik daudenean. Alde batetik, ene ustean, haien hautua baita beren deitura nola idatzi behar den erabakitzea. Bertzaldetik, artikuluen aipamena egiterakoan orijinalarekiko fideltasuna inportantea iduri zait, artikuluak interneten edo datu-baseetan aurkitu ahal izateko.

Berriaren estilo liburuaren iritzia ona izan daiteke hasiera batean eta teorikoki, kontua da Euskaltzaindiko deituren inguruko arauak (http://www.euskaltzaindia.net/eoda/deiturak) nahiko berde daudela oraingoz: deitura anitz falta da, eta daudenak ez dira ezagunak euskaldunen artean (ez bederen Berria egunkarian idazten dutenen artean), adibidez:

Jose Ignazio Ansorena (Antsorena)

Montxo Armendariz (Armendaritz)

Jose Antonio Ardanza (Ardantza)

Xabier Arzalluz (Artzalluz)

Pio Baroja (Baroxa)

Eduardo Chillida (Txillida)

Karra Elejalde (Elexalde)

Odon Elorza (Elortza)

Jean Haritxelhar edo Haritschelhar (Haritxelar)

Josu Jon Imaz (Imatz)

Jorge Oteiza (Oteitza)

Fermin Muguruza (Mugurutza)

Iñaki Mugica edo Mujika (Muxika)

Hau dela eta, ezarri nuen bibliografia, idatzi nuen horretan uztea eskertuko nizuke, mesedez, Wikipediako (eta Berriako) hainbat izen aldatzen ez diren artean bederen, edo bertzenaz nik idatzi bibliografian honako hauek aldatu beharko zenituzke:

Arbelaiz, J. J. (Arbelaitz, J.J.)

Camino, I. (Kamino, I.)

Zuazo, K. (Zuatzo, K.)

Eta gero (edo lehen) Wikipediako euskal deitura pila bat aldatu (bai, jakin badakit errazena “c”, “ch”, “v” edo “y” daukaten deiturak aldatzea dela, baina hori ez da zuzen, edo Euskaltzaindiaren arauz izen guziak aldatzen ditugu edo bat ere ez).

Bertzaldetik, ene izena Jon Etxeberri (edo Michael Schneider) balitz, gustatuko litzaidake hizkuntza guzietan Jon Etxeberri (edo Michael Schneider) izatea, eta ez Jon Etcheberry (edo Michael Snyder) frantsesez, edo Jon Echeverri (edo Michael Esnáider) gazteleraz. Merezi dudan errespetuzkoa dela uste baitut (pertsonaia historikoa ez naizen artean bederen).

Azkenik, euskal deiturak Euskaltzaindiak erabakitzen duen bezala idaztearekin arras ados nago, baina pausu hori bakoitzak eman behar du, norbanakoaren askatasuna errespetatuz, eta ez kanpoko inposaketa gisan.

Ongi izan eta segi lanean!

Izenburu berdinakAldatu

Kaixo, izenkide, zer moduz?

Azken bolada honetan lan arazoek Wikipediatik at mantendu naute, baina berriz nator indarberrituta, Biologiari buruzko artikuluak idazteko prest.

Zalantza bat daukat eta, ohikoa denez, zuregana jotzen dut, asko dakizu eta...

Adenosin trifosfatoari buruz artikulutxo bat idatzi dut. Molekula hori ATP izenarekin ezaguna da baita ere. Gaia zera da, ATP (Biokimika) izenarekin REDIRECT bat egin dudala, baina antza denez bada bertze artikulu bat ATP izena duena, tenisekoa edo. ATP gainean sakatzen baduzu, artikulu hau agertuko zaizu, baina ez da agertuko ATP(biokimika)-rena.

Labur esanda, bi artikulu daudela izen berdinarekin (ATP). Bata kirol arlokoa eta bertzea biokimikarena.

Halako kasuetan uste dut zerbait egin daitekeela artikulu horiek nolabait desberdintzeko. Lagunduko al didazu?

Beti bezala, esker mila eta besarkada bat.

Josu 15:52, 11 Maiatza 2009 (UTC)

Izenburu bat aldatu?Aldatu

Kaixo berriz, izenkide.

Biokimikako artikulu bat idazten ari nintzela, topo egin dut bertze artikulu batekin, oxigeno fotosintesi-ari buruzkoa.

Oxigeno fotosintesi da fotosinterik arruntena, landareek eta zianobakterioek egiten dutena, oxigenoa askatzen duena.

Dena den, fotosintesi mota honi ez zaio oxigeno fotosintesi deitu behar, askoz zuzenago da, ene ustez, fotosintesi oxigenikoa deitzea.

Google bilatzailean, esate baterako, aipamen batzuk agertzen dira izen horrekin (fotosintesi oxigenikoarekin, alegia).

Euskaraz idatzita dagoen Mikrobiologiaren libururik garrantzitsuenak ere (Brock-en "Mikroorganismoen Biologia", E.H.U-k argitaratutakoa) fotosintesi oxigenikoa deritzo fotosintesi mota horri.

Beraz, uste dut artikuluaren izena zuzendu beharko zela, orain dagoena desegokia baita.

Zer deritzozu?

Agurrak,

Josu 20:41, 14 Maiatza 2009 (UTC)

Ingelera/IngelesaAldatu

Kaixo Josugoni. Honako honetan nere iritzia hau da.

Euskaltzaindiak "ingelesa" izendapena hartzen du zuzentzat, nere ustetan erdarakada bat onartzen ari da, erderakada baino "gaztelerakada" bat. Era berean: frantzes hitza erabiltzen duenean ere (frantzesera edo frantziar izan beharrean). Euskaltzaindiak ez, baino nere atautxiaren atautxiak hasita (eta hark euskara kenduta beste hizkuntzetatik gutxi zekien) lehengo euskaran (eta oraingoan) ingelera erabiltzen zen. Aldiz orain gaztelaniaren eraginez ingelesa gailendu da hegoaldean eta txarrena da Euskaltzaindiak itsu-itsuan onartu duela izendapen hori (frantseserako angles hartu eta "angelesa" onartuko baluke bezala).

Ez ingelerarekin bakarrik, nik euskara barne hartuta edozein hizkuntzari -era atzizkia ezartzen diot ia beti (beti ez esateagatik): frantzesera, alemaniera, katalanera, gaztelera, galiziera, txinera, arabiera, etab, etab... euskaraz hizkuntzak adierazteko atzizkia -era hori baita (eusk-ara). Gainera ingelera hitza erabat herrikoia denez Ipar Euskal Herrian eta Hego Euskal Herrian erabiltzen baita (ingelesa aldiz Hego Euskal Herrian bakarrik gaztelaniaren eraatorria baita) eta bere erabilera egiten dudan aldiro "ingeles" loturara zuzentzen dudanez ez dut inongo kalterik ikusten horretan.

Beste adibide bat, Euskaltzaindiak Iruñea izendapena hartzen du zuzentzat, baina Iruñeko Udalak "Iruña" izendapena erabiltzen du zuzentzat (parregarria edo ironikoa izan arren nafarrek Iruñe esan ohi dute). Zein dago ongi? Nere ustetan hiruak, diplomatikoa izatea hobe euskararen etorkizuna bermatzeko, Euskaltzaindiak dioen Iruñea izendapenarekin artikulu nagusia iriki, baino ondoren Iruña izendapenarekin Iruñea izendapenerako birzuzenketa bat egin beharko litzateke.

Era berean Ingelesa da Euskaltzaindiak dioenez hizkuntza hori izendatzeko modu ofiziala, baina gaizki al dago euskaldun guztiok betidanik erabili dugun ingelera izendapena? Nere ustez ez... ingeles izenburupean artikulua idatzi baina ingelera izendapenarekin artikulu horretarako birzuzenketa egingo nuke.

Nere ustez Euskaldun Wikipedia honek artikuluen izenburuak idazterakoan Euskaltzaindiaren arauak zehazki jarraitu beharko lituzke bai baino hiztunon eta euskararekiko hiztunon tradizio edo usadioa ere kontutan hartu beharko luke artikuluak idazteko garaian, bien arteko oreka bat mantenduz edo bi jarrerak elkarrekin uztartuz.

Adibide bat jartzearren: Gaztelaniaz ere honelako kasuak gertatu ohi dira. Gaztelaniaren Erret Akademiak "Güisqui" hitza zuzena dela dio eta "Whisky" (Eskoziako aldaera) edo "Whiskey" (Irlanda eta EEBBtako aldaera) hitzak okerrak... halere gaztelaniaren wikipediara joan eta "Güisqui" izen xelebre hori idatzi eta "Whisky"ra eramango zaituela ikusiko duzu. Nere ustez oreka mantendu dute, Akademiak dioen izendapen erabili dute bai, baina herri tradizioak erabiltzen duen whiskyra zuzendu dute.

Kasu hauekin ere topatu izan naiz: Edinburgh (Euskaltzaindiak Edinburgo ere badio, neretzat erdarakada dena), London (Londres), Koruña (A Coruña), Brandeburgh (Brandeburgo)...

Nere ustetan euskalduna den orok ingelera hitza ikusi eta ongi asko ulertzen du ingeles hizkuntzataz ari naizena (ez da behintzat ingelera atzo gauean asmatu nuen izendapen berri bat, bestela isildu eta Euskaltzaindiak dioena amen-amen egingo nuke, ezbairik gabe), gainera wikipedian bertan ingelera idatzi eta ingelesaren orrialdean agertzen zarenez ez dut inongo eragozpenik ikusten nik beti erabili dudan ingelera izendapenarekin jarraitzeko. Hala izango ez balitz erabiltzetik laga egingo nuke.

Barkatu mezua hain luzea idazteaz baina nire iritziak eta jarrerak ongi azaltzea gustatzen zait. Jarraitu horrela Josugoni, euskararen alde administratzaileek wikipedia entziklopedia honekinlan handia egiten ari baizarete. Ondo segi.

--Euskalduna (erantzun hemen) 18:47, 2009ko Maiatzaren 16a (UTC)

BiderketaAldatu

Ados. Neronek aldatuko dut artikuluaren hasieran eta zuk esan bezala, ohar moduan bakarrik egingo dut aipamena. Milesker, benetan, zure interesagatik eta hurrengo batean horrelakoren bat ikusten baduzu, esan mesedez, denon artean egitekoa baita hau. 06:36, 3 Ekaina 2009 (UTC)Joxemai

PNVAldatu

Bueno, yo he he estado saneando lo de los alcaldes de Vizcaya, y he sacado la información de la web del Ministerio de Política Territorial ([1]), donde aparecen como iniciales del partido EAJ-PNV. Pero comprendo lo que me dices, y lo dejaré en EAJ simplemente. Ahora bien... con ANV la mayoría de los artículos los tenéis con las iniciales en ambas lenguas. ¿Se quedaría también simplemente con sus iniciales en euskera? Saludos!! Granadar 13:07, 5 Ekaina 2009 (UTC)

Kultura OndasunakAldatu

Beno, Bizkaiko bi egin berri ditut: La Ceres irin-lantegia eta Molinos Vascos irin-lantegia. Koordenatuak gehitu dizkiet. Izan ondo.--Unai (esan) 10:16, 6 Ekaina 2009 (UTC)

Nafarroakoekin arazo handia dugu. Agian oker naiz, baina ez dituzte interneten jartzen ez deskribapenak, ez planoak. Buletinean honakoa jarri ohi du: La descripción complementaria de los bienes a que se refiere el presente Decreto Foral, así como la zona afectada por la declaración, son las que constan en el plano y demás documentación que obra en el expediente de declaración ([2]) :-( --Unai (esan) 13:18, 8 Ekaina 2009 (UTC)
BOEn batzuk agertzen dira, baina gazteleraz, noski: San Kristobalgo gotorlekua.--Unai (esan) 13:27, 8 Ekaina 2009 (UTC)

Interesgarria, erretaulena...--Unai (esan) 09:04, 17 Ekaina 2009 (UTC)

Hiltzerik-ezAldatu

Kaixo Josugoni! Podrías ayudarme a traducir la explicación del logo y algunas palabras sueltas de las Erreferentziak en la entrada Hiltzerik-ez? Eskerrik asko y disculpa las molestias.--Cgnk 11:34, 6 Ekaina 2009 (UTC)

GranadaAldatu

Josugoni, te ruego que desbloquees el artículo de Granada (Andaluzia) y lo redirecciones a Granada (Espainia), que es el nombre más adecuado, y el utilizado por el resto de Wikipedias. Además, todos los enlaces hacia la ciudad de "Granada" están como "Granada (Espainia)". Y por si no te habías fijado, los historiales de ambos artículos no se han trasladado. Eskerrik asko. Granadar 16:24, 6 Ekaina 2009 (UTC)

txebitxevAldatu

kaixo, josu. Ikusi dut izena aldatu egin duzula eta egia esan nik ere zalantza handiak izan ditut izena jartzeko orduan. Onomastika hiztegi batean begiratu eta bertan zuk jarri bezala agertzen bada, ez daukat ezer esateko. Baina orain dela denbora bat alfabeto zirilikozko izenak itzultzeko orduan nola jokatu behar den aztertu nuen, ingelesez ere eztabaida handia baitago chebyshev dela eta, eta badirudi, behintzat jokabide zorrotzena iruditu zitzaidan, ISO9 (ongo gogoratzen badut) delako araua erabili behar dela. Egia esan, arauari bistadizo bat eman eta nahi zaila iruditu zitzaidan itzulpenak egitea horrekin. Buelta gehiagorik ez eman eta ingelesezko ohizko izena jartzea erabaki nuen. (Webgune batean chebyshev izenaren 40 bat aldaera agertzen dira!). Kontuak kontu, jakin nahi nuke behintzat non begiratu edo zein irizpide erabili duzun. Milesker. Joxemai 06:10, 10 Ekaina 2009 (UTC) Joxemai 06:10, 10 Ekaina 2009 (UTC)

KromosomaAldatu

Aupa josugoni. Bai, datuak ondo daude. Taulako datuak ez ditut ezagutzen baina ingelesezko wikipedian badaudela ikusi dut eta beraz, zuzenak izango dira. Hala ere, informazio berria gehitu dut "Giza kromosomak" atalean. Ondo izan. --Milu (erantzun hemen) 22:24, 10 Ekaina 2009 (UTC)

Abizen euskaldunakAldatu

Gabon, Josu. Galderatxo bat: Euskal Onomastikaren Datutegiaren aitzakiarekin abizen bat aldatu duzula ikusi dut. Aurreko batean, Granadarri Tellaeche bat Tellaetxe bihurtu nion (Urduñako alkatea), eta webgune ofizialean Tellaeche zegoela esan zidanean atzera eman nuen. Euskarazko grafia akademikoa erabili beharko genuke horrelako kasuetan, Euskaltzaindiak dioenari jarraiki?--Unai (esan) 20:53, 11 Ekaina 2009 (UTC)

Ados. Aldatuko dut, beraz!--Unai (esan) 11:14, 12 Ekaina 2009 (UTC)

LiseriketaAldatu

Ondo da, ikusi dut zure aldaketa. Izan ere ikastolan beti liseriketa hitza erabiltzen genuen eta kosta egiten zait aldatzea. Hemendik aurrera digestio erabiliko dut. Ondo izan. --Milu (erantzun hemen) 21:44, 10 Ekaina 2009 (UTC)

Juliandar eta juliarAldatu

Kaixo Josu! Ikusi dut Julioren egutegiari izena aldatu diozula. Hiztegian bilatu dut eta uste dut hitzik egokiena juliotar dela, elhuyar hiztegian halaxe agertzen da. Hala ere, interneten begiratuz juliar hitza ere erabiltzen da, baina egutegi hitzaren ondoren: "egutegi juliarra" (aurretik, "juliar egutegia" ia ez du emaitzik ematen bilatzaileetan). Ondo izan. Tximist   Zer berri? 12:16, 17 Uztaila 2009 (UTC)

Filipinetako hizkuntzakAldatu

Gabon, Josugoni. Ikusi dut Filipinak artikuluan kultura atalean hizkuntzak aipatu dituzula. Begiratu gorago, nik aipamen bat egin nuen-eta Demografia atalaren barruan! --Orereta (erantzunak) 22:52, 18 Uztaila 2009 (UTC)

Kolon: bi artikulu izen berarekinAldatu

Kaixo, izenkide.

Zalantza bat daukat eta, ohi bezala, zuregana jotzen dut.

"Kolitis pseudomenbranoso" artikulua idatzi berri dut, eta bertan kolon hitza azpimarratu dut, barne lotura egitekotan. Hitz honen gainean sakatuz, baina, Kristobal Kolon artikulura eramaten gaitu, eta ez "kolon"era (hesteetako zatia). Kolon artikulu hori, anatomiarena, ez dago oraindik egina.

Nola askatu korapilo hau? Alegia, nola desberdindu izen bera duten bi artikuluak?

Mila esker aldez aurretik.

Josu 16:15, 20 Uztaila 2009 (UTC)

Larraulgo armarriaAldatu

Kaixo, josugoni. Armarriri koroa kendu diot, arrazoia zenuen ez du kororik. Hasiera batean orrialde batean uste dut koroarekin aurkitu nuela, baina gero orrialdea itxi zuten eta...Horregatik armarriarekin utzi nuen. Ondo begiratu dut eta armarririk ez duela ikusi dut.

Zergatik jarri dudan, "escudo de larraul" eta ez "larraulgo armarria", ba normalean commonsen armarriak Coat of arms of X edo Escudo de X eran igotzen dira, jendeak ulertu ditzan eta "unibertsalagoak" izan daitezen, besterik gabe formatu horretan igotzea erabaki nuen. Ondo izan.

PD:Laister Larraulgo bandera ikusiko duzu artikuluan. PD 2:Gipuzkoako udalerrien armarriak egiten ari naiz. --An13sa 09:18, 25 Uztaila 2009 (UTC)

Kanarietako hiri infotaulaAldatu

Kanarietako hiri infotaula, hiri orokor infotaularen oinarrian jarri dut, baina bi arazo ditut: Lehenengoa, herrialdea jartzen duen lekuan "Kanariar Uharteak" jartzen du eta ezin dut aldatu. Bigarrena, kokapenmapa jartzean ez du funtzionatzen. Ikusi Tenerifeko Santa Cruz adibidea. Asko eskertuko nizuke laguntzea. Ondo segi!--An13sa 13:14, 27 Uztaila 2009 (UTC)

Txantiloi:Herrialde infotaulaAldatu

Beste Wikipedietan infotaulek daukaten letra tamaina egokiagoa iruditu zitzaidalako eta haiekin bateratzeko egin dut gehien bat. Begiratu adibidez Frantzia ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta alemanez. Dena den, ez daukat interes berezirik horrela mantentzeko, bestetara gustukoago baduzu, alda dezakezu arazo barik. Gero arte.--Assar; (erantzun hemen) 07:55, 22 Abuztua 2009 (UTC)

Greziar arkitekturaAldatu

Gabon, Josugoni!"Aldaketa berriak"era sartu eta ikusi dut Greziar arkitektura sarrera Arkitektura greziarra artikulura birzuzendu duzula. Honetaz (Wikipedia:Txokoa/2009ko_uztaila#Egutegiak) gogoratu naiz eta, hortaz, ez litzateke zuzenagoa Greziar arkitektura izenburua? Eta berdin forma horretako zienburu guztiekin, noski... Ondo izan! --Orereta (erantzunak) 20:29, 27 Abuztua 2009 (UTC)

Ordena arkitektoniko klasikoAldatu

Kaixo Josu! Zer moduz? Sortu duzun Ordena arkitektoniko klasiko birzuzenketak sortu gabe dagoen Ordena klasiko artikulura eramaten du eta nik ez dut aurkitzen birzuzenketa hori inora zuzentzeko artikulurik. Agian Greziar arkitekturarekin lotu nahi al zenuen? Ondo izan! Tximist   Zer berri? 21:45, 27 Abuztua 2009 (UTC)

Malpica birzuzenketaAldatu

Ah, arrazoi osoa duzu. Euskaraz Malpica izeneko landare gutxi egonen dira... :P Gaztelerazko birzuzenketa burutzean orrialde horren kopiatzea zirti-zarta asko pentsatu gabe kopiatu dut. Oraintxe bertan ezabatuko dut. Aio.--Euskalduna (esaidak hemen) 15:31, 2009ko abuztuaren 26a (UTC)

TolosaAldatu

Ikusi dut Tolosa artikuluan idazten ibili zarela eta gauza bat eskatu nahi nizuke, artikulu bat idazteko informazio bila nabil ain zuzen ere Domenjon Gonzalez de Andiarena seguraski ez duzu ezagutuko baina 1400-1500 artean pertsonaia garrantzitsua izan zen gipuzkoan eta Donostiako Andia kalea bere omenez jarri zuten, urrengo urtean bere jaiotzaren 600 urteurrena denez homenaldi txiki bat egin nahi nioke wikipedian alaber gaztelerazko wikipedian,euskal herria proiektuan oinaztarren eta gamboatarren informazioa aurkitu dut Domenjon beraien arteko liskarrak lasaitzen saiatu bait zen.Zerbait aurkitzen baduzu kontaktuan jarri mesedez, eta zuk ere galdera , zalantza edo informazio bila bazabiltz,gustora lagunduko nizuke.Agur bero bat.--Xxagu 09:50, 30 Abuztua 2009 (UTC)

Nabarmendutako artikuluaAldatu

Aupa! Ba nik egingo nukeena da 5 nabarmendutako txantiloi sortu, azken finean irailak 5 aste ditu, hau da, azken astea iraila eta urria artean dago. Horrela hurrengo bozketa urria hasi arte luzatu daiteke. -Theklan · ezt  · @   21:14, 30 Abuztua 2009 (UTC)

Epa! Berandu xamar ikusi dut zure mezua. Hala ere, Theklanekin bat egiten dut eta, gainera, oso pozik nago emaitzarekin, hilabete honetan artikulu guztiek merezi dute eta. -- Marklar2007 17:11, 31 Abuztua 2009 (UTC)
"Josugoni/2009 maiatza-abuztua" erabiltzailearen orrira bueltatu.