Ongi etorri, Milu, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Zorionak, lankide, zure kolaborazioengatik! aldatu

Kaixo, Milu, mezu hau bidali nahi dizut zu zoriontzeko.

Biologiaren arloan egin dituzun aportazioak oso onak dira, eta eskertzekoa da zu bezalako lankide bat aurkitzea, Biologiarekin lotuta dagoena.

Izan ere, aspalditik nabil ni Biologiaren artikuluak idazten (gehienbat Mikrobiologiaz, Immunologiaz eta Exobiologiaz), baina orain arte oso bakarrik ibiltzen nintzen, oso jende gutxik idazten baitu gai hauetaz.

Sorpresa atsegina izan da zure agerpena. "Organulu zelularren" sailean balio handikoak dira zure aportazioak, nik ere artikulu batzuk idatzi ditut sail horretan.

Esandakoa, zorionak eta segi horrela!!

Josu 19:36, 27 Maiatza 2009 (UTC) (erantzun hemen)

Kromosoma aldatu

Kaixo Milu. Begiratuko duzu Kromosoma artikuluan gehitutako zatiari (Giza kromosomak), ea bertako edukia zuzena den? Milesker. --josugoni (erantzun hemen) 21:36, 10 Ekaina 2009 (UTC)

Liseriketa aldatu

Kaixo Milu. Zera esan nahi nizun, Liseriketa izen aldatu eta Digestio (edo Txegoste) ipini diodala. Euskaltzaindiaren hiztegi batuan liseriketa ez du onartzen eta digestio erabili behar dela esaten du. Gainera, hiztegi serioetan begiratzean ez da inon agertzen. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 21:08, 13 Uztaila 2009 (UTC)

Desagertuta ? aldatu

Kaixo, Milu.

Azken boladan faltan somatzen dut zure kolaborazioak. Wikipedia baztertu al duzu?

Behin esan nizun bezala, kalitate handikoak ziren zure ekarpenak. Nik jo ta ke jarraitzen dut Mikrobiologiaz eta Biokimikaz idazten, baina nahiko bakarrik nabil. Hala ere, Mikrobiologiako kategorian 150 artikulu baino gehiago daude iadanik, eta 200-go kopurua gertu dago. Poliki bada ere, saiatzen naiz astean 4 edo 5 artikulu idazten.

Zuk zelularen biologiaz idatzi zenituen artikuluak oso bikainak ziren. Jarraizeko asmorik ez?

Animatu zaitez, lagun, eta segi idazten. Aurreko erritmoan ez bada, patxadaz hartu, baina segi idazten!

Agurrak. Josu 12:26, 19 Iraila 2009 (UTC)

Wikiproiektua aldatu

Kaixo Milu, zer moduz?

Berriz zuregana jotzen dut, kasu honetan zuri jakinarazteko Biologiarekin lotuta dagoen Wikiproiektu bat matxan jarri dela. Theklan-en ideia izan da hori, eta funtsean Biologiaz eta izaki bizidunez artikuluak idaztea da helburua.

Wikipediaren azalean, "Wikiproiektu" atalean izango duzu horri buruzko informazioa. "Bizitzaren zuhaitza" da proiektu honen izenburua, eta momentuz lau lankidek eman dugu izena bertan kolaborazioak egiteko.

Izena emateak ez du inongo konpromisorik eskatzen, ahal dugun neurrian eta nahi dugun maiztasunarekin Biologiarekin lotura duten gaiez idaztea baino ez.

Fisiologiaz eta Biokimikaz artikulu ugari idatzi dituzunez, Wikiproiektu berri honetan sartzeko profila duzu. Animatuko al zara?

Ea denon artean euskarazko Wikipedian osasun eta natur zientziei ematen diegun merezi duten maila eta garrantzia.

Izan ongi. Josu 18:59, 23 Martxoa 2010 (UTC)