Lankide eztabaida:Josugoni/2007 iraila-abendua

Argazkiak aldatu

Kaixo Josugoni. Guztiz hasiberria naiz wikipedian. Gauza batzu ari naiz egiten bainan oraindik ez dut ongi menperatzen argazkien asuntoa. Batzutan lortzen dut argazki bat beste hizkuntzako artikulu batetik erabiltzen eta beste batzutan ez da posible. Ikusi dut bat gehitu duzula sortu dudan "Frantziako errugbi txapelketa" artikuluan. Nik saiatu dut "Aviron Bayonnais" artikulua osatzen bainan ez dut batere lortzen ikurra eta talde jantzia integratzen (ingleseko artikuluan agertzen dira). Nahi nuke trukoa harrapatu... Zer iruditzen zaizu? Lankide eztabaida:Oliber 10:25, 31 Abuztua 2007 (UTC)

Argazkiak II aldatu

Milesker erantzuteagatik. Orduan ongi ulertzen badut ez dago aukerarik taldearen logoa sartzeko euskarazko artikuluan. Gure aldetik sortu behar genuke? Nola??

Bestalde gai honen inguruan, taldearen jantzia ( ) erabiltzeko aukerarik ba al dago? Badirudi jabeak baimentzen duela marrazkiaren erabiltzea...

Gero arte. Lankide eztabaida:Oliber 11:29, 3 Iraila 2007 (UTC)

Azalean nabarmendutako artikulua aldatu

Kaixo Josugoni. Bai, arrazoia duzu, geografiko sobera geratu zitzaidan eta dagoeneko aldatu dut, Zarautzen ordez Izar jarrita, ongi iruditzen bazaizu(e). Zailagoa ikusten dut gai-aniztasun hori derrigortzea, gai batzuk (historia, geografia, fisika, arkitektura...) besteak baino landutago daudelako.

Eta ados nago, gehiago arautu beharko litzateke kontu guztia. Hona hemen ideia bat: Nire ustez, Proposamenetatik Aukera mailara igarotzeko bozketa bat egin beharko litzateke, lankide bakoitzak bozka bat emanez. Boto gehien jasoko lituzketen bi proposamenak igo lirateke, edo horrelako zerbait. Aurreko hilabetean Aukeren artean egon den bat, denbora gutxien eman duena, edo bozketan bigarrena, errespetatu eta mantendu beharko litzatekeela uste dut. Gero, proposamenen mailara igotzeko ere, bozketan parte hartu duten lankideek Proposamen bana hilabetean egin ahalko lukete.

Arazoak: 1) Ez dakit zer neurritaraino horrelakoa burutzea posible ote den, eta 2) parte-hartzea nahiko baxua izan da. Hala ere, parte-hartze gehiago eskatzeak parte-hartzea igo lezake, auskalo. Beno, erantzungo didazu. --Utergar 18:03, 3 Iraila 2007 (UTC)

Aurpegi aldatu

Laukiek ere, lau aurpegi dituzte. Kabri, (erantzunak hemen)   12:43, 6 Iraila 2007 (UTC)

Berriak aldatu

Aspaldi proposatu nuen, eta Berria egunkariarekin ipini nintzen harremanetan euren albisteen titularrak erabiltzeko baimenaren eske. Ez zidaten erantzunik eman. Baina ona izango litzateke euwikiarentzat, behintzat azala bizituko du. Atala "Berriak" ala "Albisteak"? Hobeago Azken berriak edo azken ordukoak? Lankide anonimoentzat blokeatua hobe txantiloia ezta? Kabri, (erantzunak hemen)   12:57, 6 Iraila 2007 (UTC)

Txantiloi:Azala/Azken berriak sortu dut, hau azaleko lauki baten barnean joango litzateke. Ea formatua gustokoa duzun Kabri, (erantzunak hemen)   13:42, 6 Iraila 2007 (UTC)
Bai arrazoi dezu, utzi ditu erabili behar da berrietan. Azalean ipintzeko, TXiKiri utziko diogu, berak diseinatu baitzuen Azala. Kabri, (erantzunak hemen)   14:18, 6 Iraila 2007 (UTC)

Niri ere ideia ona iruditzen zait azalean azken albisteak gehitzearena. Kabrik sortutako txantiloia azalean gehitu dut, eta zuk aipatutako hutsune hori betetzen du oraintxe. Momentuz eskuz egingo dugu hauxe, noizean behin eguneratzen saiatuko gara, beti ere albiste garrantzitsuak-edo gehituz. Aurreragorako automatizatu, edo gutxienez, albisteak erabakitzeko beste moduren pentsa genezake. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:31, 6 Iraila 2007 (UTC)

Egia esan orain dagoen egituraketa horrek (data lerro baten eta albistea beste baten) leku gehiegi hartzen duela iruditzen zait, eta zuk egindako proposamenetako baten alde egingo nuke nik ere. Laugarrena ongi dago, agian egokiena hori da. Urtea agian soberan dago, ezta?
Bestalde, uste dut interesgarria izan daitekeela Artxiboa lotura bat gehitzea ere, eta azaletik kentzen goazen albisteak bertan artxibatzen joatea, hilabeteka antolatuta edo... zer iruditzen? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:28, 8 Iraila 2007 (UTC)

Aupa! Artxiboaren kontua nola egin pentsatzen ari nintzela, agian ez dago horretarako orrialde berezia prestatu beharrik. Albisteak dagozkien urte eta egunaren orrialdeetan ere sartu behar izaten dira, eta azken finean horiek izan daitezke artxiboa osatzen dutenak. Zerbait pentsatu beharko genuke, hala ere, azaletik desagertzen diren albiste horiek dagozkien urte eta egunaren orrialdeetara pasatzeaz ez ahazteko. Ikusi 2007 adibidez, urtarrilean albiste asko gehitu ziren, baina ondoren oso gutxi... hori indartzeko balia genezake. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:40, 8 Iraila 2007 (UTC)

Blanka Nafarroakoa aldatu

Kaixo Josugni! Bai, ari naiz zerbait egiten Nafarroako erregeei buruz eta familiakoei buruz ere. Galderari erantzuteko hau da: "Blanka Nafarroakoa" printzesak bat baino gehiago izan dira eta uste dut ezin ditugula zenbakitu erregeak bezala. Lehenarekin hasi naiz (Gartzia V.aren alaba). Hurrengoa "Blanka Nafaorroakoa (2)" izan behar luke Antso VI.aren alaba. Eta horrela segituz, Tibalt I.aren alaba "Blanka Nafarroakoa (3)" izendatuko nuke... Aldiz erregina izan zena (1425-1441) "Nafarroako Blanka I.a" da eta bere alaba erregina izan behar zena (1461-1464) "Nafarroako Blanka II.a". (zure erantzuna hemen utzi) 17:40, 8 Iraila 2007 (UTC)

Arkitektura arrazionalista / Arkitektura modernoa aldatu

Aupa, Josu! Aldaketatxo bat egin dut "Arkitektura modernoa" abstraktu xamarra iruditzen zaidalako. Ez dakit ados egongo zaren. Bestela, desegin ezazu lasai. --Unai Fdz. de Betoño 15:50, 11 Iraila 2007 (UTC)

koordenatu txantiloiak aldatu

Kaixo,

Ikusi ditut bai badaudela eta pixkat zoratu naiz aldaketak eta egin nahiean. Egun ditugunak ondo dabiltza baina enuenez asmatzen nondik aldatu gauza bat, ingelesez daudenak portatzen jarri naiz gero dena txukuntzeko asmoz. Hauek erabiliz zuzenean koordenatuekin [mikroformatuak] erabiltzea posible da eta ondorioz "hobeak dira". Agian ez da biderik egokiena baina etzait besterik bururatu egun ditugunak apurtu gabe egiteko. Oraingoz dena ongi doala ikusi ostean, azken aldaketa batzuk egin eta dena ongi integratzen jarriko naiz.

Hori bai, sortu portatu ditudan txantoloi batzuk zuzenean ingeleraz daude (precision, max...) eta hauek euskeratu egin beharko lirateke ala jatorrizkoen izenak utziaz nahikoa da? Txantiloi batzuei bere jatorrizko izena ustea egokia ikusten det nik behintzat...

Froga modura: 39°05′53″N 94°35′14″W / 39.098095°N 94.587307°W / 39.098095; -94.587307

Barkatu eragozpenak

Aldaketak Berastegi-n aldatu

Kaixo Josugoni, Berastegi artikuluan egin dituzun aldaketak direla eta, zergatik kendu dituzu hutsik zeuden atal batzuk? Denborarekin betetzen joateko ziren. Eta "Jaiak eta ospakizunak" atala zergatik aldatu duzu ordenaz? Txantiloi baten eredua jarraitu nuen, edozein udalerritarako zena, atalen izenak eta ordena horretan jartzeko (ez dut gogoan txantiloiaren izena). Euskaltzale bat 15:52, 22 Iraila 2007 (UTC)

Zuzenketagatik esker mila aldatu

Kaixo Josugoni. Arrazoi duzu; itzulpena zuzenagoa da. Neure eskualdean biak sinonimo gisa erabiltzen ditugu eta haratx nahasmenaren iturburua. Eta egin konponketak lasai! Mila esker aldez aurretik! --Sorgindotore 16:53, 23 Iraila 2007 (UTC)

Asteko herriaz eta Asteko artikuluaz aldatu

Ideia onak iruditzen jataz. Neu prest.

--Patxi lurra 20:31, 23 Iraila 2007 (UTC)

Ondo iruditzen zait Asteko herriarentzako bota duzun proposamena. Noiz jar genezake hau martxan? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:21, 1 Urria 2007 (UTC)
Ederto. Asteko herrientzako txantiloiak sortzea zure esku beraz. Ni arduratuko naiz igande gau eta astelehena bitartean aldaketa berrien orrialdean atal hori gehitzen. Blogean ere idatziko dut zerbait, jendea jakinarazteko, eta ea emaitza positiboa den!
Asteko artikuluari buruz zerbait pentsatu beharra dago. Momentuz asteko herriarena jarriko dugu martxan, biak aldi berean ez nahastearren. Bestela ere, asteko artikuluaren inguruan gehien arduratzen nauena jendeak bozkatzea da, eta badaukagu esperientzia bozketekin, eta astero bana eginda, agian zail xamar. Pentsatu dut agian Wikipediatik kanpora atera daitekeela asteko artikuluaren bozketa hori, eta Wikipedian parte hartzeko ohitura ez duen jendea ere bozkatzera animatu. Pentsatuko dut hobeto; hitz egingo dugu horretaz. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:02, 3 Urria 2007 (UTC)

Irudiei buruz aldatu

Egun on Josugoni. Eskerrik asko oharragatik. Irudia beste orrialde batetik hartua zegoen, baina hark, era berean produktuaren jatorrizko enpresaren orrialdetik hartu zuen. Hortaz, ez da egongo arazorik Wii makinaren orrialde ofizialeko irudirik hartzen, ez al da horrela? Hala ere, badaezpada kodetik kendu dut irudia, seguru egon artean.

--Islako akerra 07:07, 27 Iraila 2007 (UTC)


Aupa, Josu! Nik beste zalantza bat dut irudiekin. Kontua da udalerrien orrietan ez dakidala nola kokatu era egokian. Esate baterako, Guardiako artikuluan ez dut lortzen irudia ganoraz ezartzea. Beti jarri beharko ditugu bukaeran? --Unai Fdz. de Betoño 13:57, 6 Urria 2007 (UTC)
Eskerrik asko. Guardiako irudia pixkat txikitu dut. Saiatuko naiz testua luzatzen, zuk diozun moduan, hobeto gera dadin. Niri infotaularen barnean ez zait gehiegi gustatzen, ezta. Ondo izan! --Unai Fdz. de Betoño 15:45, 6 Urria 2007 (UTC)


Lankide orria aldatu

Kaixo Josu!! Enekien nora jo eta zuk asuntoa nahiko ondo kontrolatzen duzunez zuri egiten dizut galdera. Nahiko berria naiz Wikipedian... apirilean hasi nintzen zerbait egiten baina guztiz utzita nuen kontua. Orain berriz nere lankide orrialdera sartu nahi izan dut, eta sorpresa!! Laida lankidearen orria desagertu egin da, edo hobe esanda Lekeitioko kirol talde baten orrira bideratzen nau. Zer gertatu da? Wikipedian gutxi sartzeagatik zigor moduko bat? Laida 19:59, 6 Urria 2007 (UTC)

Eskerrik asko nere lankide orria berreskuratzeagatik!! Laida 18:10, 14 Urria 2007 (UTC)

Savoia aldatu

Kaixo!!Eskerrik asko oharragatik. Probintzien izenak euskaratzen saiatzen ari naiz eta ez nahiz konturatu "Savo" izena beste hizkuntzetan Savonia izenean itzuli dutela eta ez Savoian...Eskerrik asko...aldaketak egiten hasiko naiz!!!

Hirigintza aldatu

Aupa, Josu! Bada, masterra bazara, hirigintzari buruz nik baino askoz gehiago jakingo duzu! Ez legoke gaizki zure Pariseko esperientzia gure klasetxo batean entzutea! Ikasleei gustatuko litzaieke, ziur naiz. Nahi baduzu, abisatu iezadazu Donostiara zatozenean eta hitzegiten dugu...

Sortu dudan webgunearen helburuetako bat Mediawiki programarekin aritzea da, hain zuzen ikasleak Wikipediara erakartzeko. Ea norbait animatzen den bertan lan egitera! Izan ondo Parisaldetik! --Unai Fdz. de Betoño 07:44, 10 Urria 2007 (UTC)

Gorantziak Ularen partez! --Unai Fdz. de Betoño 11:06, 10 Urria 2007 (UTC)

Myanmar aldatu

Nik ere dudak nituen, beraz ondo aldaketa hori... divisio hitza ere nahiko arraroa da guretzat. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      10:16, 12 Urria 2007 (UTC)

Mezutegi aldatu

Kaixo Josugoni,

zergatik ezabatu duzu mezutegi sarrera?

Ez zait zuzena iruditzen aldaketa. Mezutegia egitura administratibo bat izanik, zergatik ez du sarrera propioa izan behar?

Mezutegi aldatu

Kaixo Josugoni,

zergatik ezabatu duzu mezutegi sarrera?

Ez zait zuzena iruditzen aldaketa. Mezutegia egitura administratibo bat izanik, zergatik ez du sarrera propioa izan behar?

Sorgindotore 19:19, 16 Urria 2007 (UTC)

Bitamina aldatu

Kaixo Josugoni!! Bitamina artikuluarentzat kategoria egokiaren bila nenbilela, biokimikaraino iritsi naiz... eta hara non ikusten dudan aurrea hartu didazula!! Eskerrik asko!! Laida 17:03, 23 Urria 2007 (UTC)

Primeran!! Wikipedian idazteak nere ikasketak azaletik bada ere errepasatzeko balio izateaz gain nere euskara maila hobetzeko balio badit, primeran!! Laida 22:48, 25 Urria 2007 (UTC)

Laguntza, Mesedez aldatu

Agur Josugoni!

We would greatly appreciate it if you could help us creating an .eu-language Wiki-entry on the Puerto Rican Independence Party:

http://it.wikipedia.org/wiki/Partito_Indipendentista_Portoricano

http://en.wikipedia.org/wiki/Puerto_Rican_Independence_Party

Mila esker!!!

Kontzientzia-askatasun 16:01, 27 Urria 2007 (UTC)

Kaixo! Bitxia da benetan zure svg irudi horrekin gertatzen dena. Irudi kontuez ez dakit gehiegi, eta ez dakit zergatik gerta daitekeen hori. Ibili naiz proba batzuk egiten (Inkscape aplikazioa erabiltzen dut nik), eta guztia ongi dagoela dirudi. Abisatuko dizut arazoaren zergatia deskubritzen badut. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:16, 28 Urria 2007 (UTC)

Kaixo, Josu! Hau aurkitu dut orri honetan: "The "source code" for this image can be found at Image:La Venta Site Plan.svg, but the SVG interpreter here in Wikipedia could not handle the fonts I've used and has inserted other weird-osity, so I uploaded it as a PNG file". Zure arazoarekin zerikusirik izan dezake? Hizki-iturrien arazoa izango da? --Unai Fdz. de Betoño 17:45, 4 Azaroa 2007 (UTC)

Kategoriak aldatu

Kaixo, Josu! Galderatxo batekin natorkizu, berriz ere. Kontua da "Autobombo" pixkat egiteko Txantiloi:Lankide EHUko irakaslea sortu dudala, baina arazo bat daukat kategoriekin: Ez naiz agertzen honako kategorian eta, aldiz, hurrengo kategorian agertzen naiz. Badakizu zein den arazoa? --Unai Fdz. de Betoño 20:18, 31 Urria 2007 (UTC)

Barkatu, baina gaur berriz sartu naiz eta arazoa bakarrik konpondu dela ikusi dut. Izan ondo! --Unai Fdz. de Betoño 12:35, 1 Azaroa 2007 (UTC)

Bonbilla aldatu

Gabon Josugoni! Ikusi dut Bonbilla artikulutik nire ezabatu txantiloia kendu egin duzula berriro argiontzi-gorira birzuzenketa egiteko. Kontua da bonbilla dela euskarazko izen jatorra gailu hori izendatzeko, eta argiontzi-gori benetan garbizalekeria dela (Euskaltzaindiako hiztegi batuan ez da agertzen esaterako). Hori dela eta, mugitu nahi nuke artikulua Bonbillara, baina artikulua existitzen denez, ezin da (nahiz ta artikulu hutsa izan). Horregatik egon da Bonbilla ezabatu txantiloiarekin, artikulua ondoren bertara mugitzeko, dagokion lekura. Jarriko zenuke berriz horrela mesedez?--Janfri; idatzi lasai 22:26, 8 Azaroa 2007 (UTC)

Begitu, ez zait hori okurritu XD... Ideia ona da, praktikoagoa.--Janfri; idatzi lasai 22:30, 8 Azaroa 2007 (UTC)
Primeran geratu da.--Janfri; idatzi lasai 07:15, 9 Azaroa 2007 (UTC)

Arkitektura greziarra aldatu

Aupa! Gauzatxo pare bat. Uste dut arkitektura greziarraren artikuluaren formatuak moldaketa batzuk behar dituela, eta era berean luzatu eta osatu dezakedala. Tira ba, idazten dizut honen berri izan dezazun, eta noizbehinka begiradatxo bat eman diezaiozun astia baduzu. Eskerrik+! --Zazpi 10:57, 30 Azaroa 2007 (UTC)

hiru erege-en mahia aldatu

ez da ezaten ba hiru erregeEN mahia?--bengoa 20:29, 30 Azaroa 2007 (UTC)

Hiru Erregeen Mahaia da bai. Aldatu dut nik artikulua--Janfri; bai esan?   08:54, 1 Abendua 2007 (UTC)


Itzulerako bidea ala Itzulbidaia aldatu

Ez dakit ba... Ziurrenik denetik ikusiko duzu... Hala ere, honako honetan iritzi garbirik eta gustu zehatzik ez dut. Ondo deritzozuna egin eta ni gustura! (Ez da horrela gertatzen gure lehen harreman hartan, non gure Burrunbazale Txaranga Burrunbazale Fanfarrea bihurtu zenuen..., Euskaltzaindiak hanka sartu duela eta denok hanka sartzera! Maldemutxoskonsuelodetontos!Koro 20:23, 10 Abendua 2007 (UTC)

Letra Larriak eta beste aldatu

Ados nago, eskerrik asko azalpenagatik. Dudatan nengoen ea artikuluen tituluak nola idatzi (batzutan letra larria erabili dela ikusi dut bestetan letra xehea...): ez nekien ze eredu jarraitu eta banekien Wikipedia bezalako talde-proiektuetan horrelako gauzak zaindu egin behar direla. Gauza bera gertatu zitzaidan azkeneko A itsatsi ala ez itsatsi egindako eztabaida ikusi nuen arte. Hemendik aurrera saiatuko naiz bidea jarraitzen.

Bestetik, benetan eskertu nahi dizut zure berrikusketak nik hasitato artikuluetan. Alde batetik, hasiberria izanda beti estilo arazoren bat egongo delako eta bestetik euskaldunberri eta gainera A eredukoa izanda nire "laprastadak" konpondu dituzulako. Marklar2007 18:56, 12 Abendua 2007 (UTC)

Ba hain zuzen ere, ados ez nengoelako aldaketen gehiengoarekin. Hori bai, ez dut inolako arazorik izango baldin eta nire aldaketak desegiten badira, azken batean, nire iritzi subjektiboa besterik ez da. Ondo izan--Janfri; bai esan?   18:03, 16 Abendua 2007 (UTC)

Bai bai, zelan ez!--Janfri; bai esan?   19:13, 16 Abendua 2007 (UTC)

Aupa, Josu! Lur entziklopedian askotan lehen definizioa aditz barik agertzen da, eta, horregatik, pentsatu dut hobeto geratzen zela aditz barik. Irudipena dut bietan erabil daitekeela, zeren aditza kentzen denean ere, esan liteke hor dagoela, eliptiko. Uste duzu berriz ipini beharko nukeela?--Joxe Aranzabal 11:08, 18 Abendua 2007 (UTC)

Elementu kimikoak aldatu

Egia esan, berdin zait. Niri naturalagoa egiten zait erabiltzen ari naizen modua (jarri didazun adibidean koma falta da izenaren eta ikurraren artean, justu komarik ez daukan kasu bakarra ikusi duzu). Dena dela, aldatzeko prest nago. Aldatuko dut? --Assar 22:02, 18 Abendua 2007 (UTC)

arazketa prozezua aldatu

Lehenengo, ez dakit zergatik, sel-made edo orrelako gauza bat jarri dit, gainera ez dakit zer ezan nahi duen, baina nik idatzitako testua nire burutik atera da, orain dela gutxi hori ikasi dut eta ondo geratu zait, orduan nik nire itzekin (beno, nire itzekin pentsatu, gero itz egokia jarri dut) idatzi dut. Besterik ez, agur!--bengoa 18:31, 19 Abendua 2007 (UTC)

ez dakit copyright-tik duen ala ez, ni bakarrik artikulua egiteko igo dut, besterik ez, commons-en ez zegoelako(edo nik ez nuen aurkitzen) arasketako irudirik. ondo pasa--bengoa 18:39, 19 Abendua 2007 (UTC)

zalantzarik ez, jeje--bengoa 18:46, 19 Abendua 2007 (UTC)

Turkiaren banaketa administratiboa aldatu

Kaixo! Beno, lehenik eta behin lan polita egin duzula Turkiako banaketa administratiboaren artikuluarekin... buff, nik horrelak taula luzeak daudenean nahiko alferra izaten naiz itzultzen jartzeko. Bestetik berez idazteko nuena: uste dut lehen mailako banaketa administratiboen inguruko artikuluak izan behar ditugula. Horregatik ahal dudanean herrialde bakoitzean egiten ditut probintzia guztien inguruko artikuluak. Gauza da ez zaizkidala zirriborro hutsak gustatzen honetarako, uste dudalako {{probintzia orokor infotuala}} sartzea ez zaigula asko kostatzen. Hala ere Turkian 81 probintzia dira (lan gehiegi pertsona bakar batentzat). Proposamena, beraz nik bat sortzea litzateke eredu gisa hartzeko (txantiloiak sartuta etabar) eta gero bien artean lana banatzea litzateke (beste norbait batu nahi badu, aurrera!). Modu honetan 81 horiekin gehi eskualdeen artikuluekin gehi hiriren bateko artikuluekin 100 bat artikulu gehiago izango genituzke modu nahiko erraz batean... animatzen? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      12:39, 26 Abendua 2007 (UTC)

Ongietorria aldatu

Ondo! Harritzen zidan ba ongi etorri bi aldiz jartzea... Ze akats nirea! Ondo izan, --Orereta (erantzunak) 14:24, 26 Abendua 2007 (UTC)

K/T muga aldatu

Kaixo josugoni! K/T mugan aldaketa egin duzu eta berez izen egokia horrela izan ohi da, / batekin erdian (horrela ikasi dugu, behintzat, karreran). Aldatu ote dute? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      23:27, 30 Abendua 2007 (UTC)

Beno, berez berdin dio, ez pentsa. K/T, K-T eta KT moduan idatzita ikusi dut gehienetan, baina gure irakasleek K/T erabiltzen zuten normalki. Horregatik nik ere horrela ikustera ohitua nago. Hala ere birzuzenketa badagoenez ez dut aldaketarik egingo. Urte berri on zuri ere, majo! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      23:58, 30 Abendua 2007 (UTC)
"Josugoni/2007 iraila-abendua" erabiltzailearen orrira bueltatu.