Ionlizarazu
Ongi etorri, Ionlizarazu, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
11:07, 5 apirila 2018 (UTC)
Big Mac indizea
aldatuKaixo Ionlizarazu. Gogoratu artikulu berri bat sortzen denean, adibidez Big Mac indizea, derrigorrezkoa dela beste hizkuntzetako wikipediekin lotzea eta artikulua kategorizatzea. Ez badakizu nola egin, esan eta azalduko dizut. Agur!--Assar; (erantzun hemen) 08:46, 6 apirila 2018 (UTC)
Antzuolako uholdeak
aldatuKaixo, Ion. Ikusi dut Antzuolako uholdeei buruzko informazioa ederki osatzen ari zarela. Informazio hori argitaratzeko tokia, ordea, ez da «Antzuola» artikulua. Izan ere, udalerri baten artikuluko «Historia» atalean, egokiena da historian zer gertatu den azaltzea, hari bat jarraitzen duen kontakizun bat eginez. Izan daiteke historiaren kontakizun laburra (adibidez, «Gasteiz» artikuluan bezala) edo garaien araberako ataletan banatutako kontakizun xeheagoa (adibidez, «Donostia» artikuluan bezala).
Beraz, eduki interesgarri hori «Zerrenda:Antzuolako uholdeak» orrira eraman dut. Zerrenda hori eta «Antzuola» artikulua osatzen jarraitzera animatzen zaitut. Edozertan laguntza behar baduzu, galdetu lasai.
Eutsi goiari. --Xabier Armendaritz 2020-03-04, 11:05 (UTC)