Lankide:Wikimaribarre/Proba orria Berta Peña Parras

Wikimaribarre/Proba orria Berta Peña Parras
Bizitza
Jarduerak

Berta Peña Parras (Valladolid, 1895 - Bilbo, Bizkaia, 1938ko martxoaren 12a) etxekoandrea zen, Espainiako 1936ko Gerra garaian, atxilotu, espetxeratu eta heriotz zigorra ezarri zioten Francisco Francok eman zuen jakitera ezarritako heriotz zigorra eta Bilbon fusilatu zuten [1]

Bizitza

aldatu

Berta Peña Parra Valladolidekoa zen, 1895ean jaioa; beraz, 1937an 42 urte zituen. Mariano Peña eta Victoria Parraren alaba zen. Ezkonduta zegoen eta etxekoandre lan egiten zuen lan. Sestaon bizi zen, Rivas kaleko 39. zenbakiko 3. ezkerrean.[2]

Atxiloketa

aldatu

1937ko irailaren lehen hamabostaldian atxilotu zuen Berta Guardia Zibilak Sestaon, Santandertik itzuli zenean. Beste milaka euskaldunek bezala, Kantabriako hiriburura ihes egin zuen tropa frankistek bere herria konkistatu zutenean, gerra bera eta ondorengo errepresioa saihesteko asmoz.[2]

1937ko urriaren 14an, Sestaoko Guardia Zibilak haren berri eman zuen, eta "subjektu ezkertiar aktiboa" zela leporatu zion. Lau egun geroago, Sestaoko Udalak Berta Peñari "jokabide txarra" leporatu zion, "eskuineko pertsonak miatzen aritzen zela eta ezkertiartzat hartzen zela".[2]

Heriotza zigorra

aldatu

Bi egun geroago, auzitegi militarrak fiskalak eskatutako zigorra ezarri zuen. 1938ko urtarrilaren 14an, Francisco Franco estatuburuak ezarritako zigorraren berri izan zuen. 1938ko martxoaren 12ko goizaldean Berta Peña Parra fusilatu zuten Bilbon.

Aintzatespenak

aldatu
 
Orue txaleteko emakumeen kartzela
  • 2022ko azaroaren 25ean Frankismo garaian hiriko kartzeletan errepresaliatutako emakumeak omendu ziituen Bilbok, lore eskaintza batekin eta Santutxuko Orue txaleta oroitzeko plaka baten inaugurazioarekin. Berta Peña omenduen zerrendan azaltzen zen.
  • 2023ko azaroaren 25ean Baskale, Akelarre, PCE-EPK, Eusko Lurra Fundazioa, CNT eta Santutxuko Familia Elkarteak omenaldia egin zieten Orueko txaleteko Emakumeen kartzelan, frankismoak emakumeen aurka aplikatu zuen indarkeria sistematikoagatik preso egon ziren emakumeei, haien artean Berta Peñari.

Erreferenziak

aldatu
  1. «Berta Peña Parras. Fusilamientos del 12 de marzo 1938» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
  2. a b c «Bilbaopedia - Berta Peña Parra» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).

Kanpo estekak

aldatu