Maite Etxeberria

Ozazeko auzapeza

Maite Exeberria (Biarritz, Lapurdi, 1956) Ozazeko (Zuberoa) auzapeza da, horrez gain, beste hainbat kasketa jantzi ditu bere bizian: Donapaleuko (Nafarroa Beherea) Seaskan, ikastolako irakaslea, Gurutze Gorriko laguntzailea eta OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiko kidea da, besteak beste. Bi aldiz preso izan da; bertan presoen tratamendu txarren lekuko izan ondoren, presoen eskubideen alde borrokatzea erabaki zuen..[1]

Maite Etxeberria
Bizitza
JaiotzaBiarritz, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakauzapeza eta ekintzailea

Bizitza

aldatu

Biarritzen sortu eta Arrangoitzen (Lapurdi) hazi zen Maite. Aita lapurtarra zuen, eta ama baztandarra, Elbetekoa. Haurtzaroa oso uros oroitzen du. Aberasgarria izan zen; haurtzaro euskalduna eta abertzalea izan zuen. Euskalkien aldetik ere denetarik entzuten zuen.[1]

Aita politikoa zen biziki, eta harengandik anitz ikasi zuen. Etxean beti aipatzen zen presoen egoera, iheslariena, Burgosko prozesua. Giro hartan txikitatik inguruko egoeraz ohartzen hasi zen. Manifestaldietara ere joaten zen. Gogoan du Tarnosen (Okzitania) egin zen Francoren aurkakoa.Gaztetatik hasi zen izpiritua garatzen. Helduaroan Euskal Herri osoko iheslariekin harremanetan jartzen hasi zen. .[1]

Honelaxe definizen du Maitek bere burua:

Emazte libre bat, euskalduna, ezker abertzalea, eta gizarte gaiez anitz interesatzen dena.

Formakuntza

aldatu

Kontabilitate ikasketak egin zituen bi urtez. Antzerkiko lagun batek proposatuta Seaskan sartu zen, eta sobera pentsatu gabe; hala bilakatu zen andereño. Baina, beranduago, andereño izateko irizpideak aldatu zituzten, lege batzuk aldatu ziren, eta irakasle konkurtsoa pasatzeko lizentzia bat behar zen, baina ez zuenez, euskara ikasketak egiten hasi zen, Baionako fakultatean. Bertan, historia, geografia, linguistika eta abar landu zituen, Euskal ikasketak egin ostean, Oñatin (Gipuzkoa) egonaldi trinko bat egin zuen euskaraz alfabetatzeko.

OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiko kide

1981ean izan zuen presondegia ezagutzeko lehen aukera bat, eta txoke handi bat izan zen. Pentsatu zuen hura ez zela posible; onartu ezin diren gauzak zirela eta OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiko kide egitea erabaki zuen. OIPren lana da presoen eskubideak errespetaraztea, eta horretara mugatzen dira kideak. Maitek Baionako presondegi mailan lan egiten du.[2].

Frantziako Estatuan 67.000 preso inguru daude. Maiteren ustez presondegian 3.000 bat pertsonak egon behar lukete gehienez, beste guztientzat balirateke zigor alternatiboak, baina ez dira aplikatzen. Alta legeak pentsatuak dira: brazeletea, lan egitea… baina auzitegiek ez dituzte aplikatzen. Beste guztiak preso sartzen dituzte, eta noizbait ateratzen dira,![2]

Bestelakoak

aldatu
  • 2016an Bost parlamentarik, 21 eskualdek, 7 kontseilarik, 28 alkatek eta hainbat zinegotzik bat egin zuten Sareren eta Bagoaz-en deialdiekin, eta horietan parte hartzearen garrantzia azpimarratu zuten. Frantziako Gobernuari eta Taubira justizia ministroari zuzenean eskatu zieten bakearekin inplika zitezen.[3]Bake Bideak bultzatutako adierazpena bost legebiltzarkidek sinatu zuten haien artean Maite Etxeberriak.[3]
  • 2021ean milaka lagunek manifestazioa egin zuten Baionako kaleetan, Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntza murgiltzearen aurka hartutako erabakiaren ondorioz euskarazko irakaskuntzak jasandako erasoaren aurka protesta egiteko. 10.000tik gora, mobilizazioaren antolatzaileen arabera, haien artean zen Maite Etxeberria eta hautetsien izenean hitza hartu zuen Ozazeko auzapezak mezu argi batekin: «Euskararen existitzeko eskubidea ez da negoziatzen eta erosten, are gutxiago saltzen»[4]
  • 2023an Gazatarren aurkako sarraskia salatzeko eta palestinarrentzat bakea eta konponbidea eskatzeko manifestazioan parte hartu zuen Maitek ehunka eta ehunka herritarrekin batera Baionan.[5][6]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c ««Presondegiaren sistema perbertsoa eta gaiztoa da, eta jendeari maila guztietan sufriarazten dio»» Berria 2024-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  2. a b “Babestu behar da jendea, presondegira joan ez dadin” |. (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  3. a b SA, Baigorri Argitaletxea. (2016-01-06). «Electos de todos los colores alzan la voz ante el bloqueo y se unen al 9-E» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-05-29). «Más de 10.000 personas ofrecen en Baiona una contundente respuesta en favor del euskara» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  5. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-11-04). «Gazako sarraskia gelditzeko exijitu dute ehunka eta ehunka herritarrek Baionan» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  6. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-11-02). «Hamarka eragilek bat egin dute Palestinaren alde Baionan deituriko manifestazioarekin» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).

Kanpo estekak

aldatu