Lankide:Mikel Magis/Proba orria

Animali ugaztuna da, haragijalea eta Mustelidae familiakoa. Harenganako interes handia dago eta ondorioz, haien poblaziaoren murrizketa oso gogorra izan ohi da azken urteetan. Joan den mendearen erdialdera arte Erdialdeko Europaren zati handi bat betetzen zuen. Gaur egun, animalia hau galtzeko arrisku larrian dago. Haren populazio bideragarri bakarrak iberiar penintsularen iparraldean eta Frantzia hegoaldean daude. Horren errudun nagusitzat haren habitata suntsitzea eta bisoi amerikarrra sartzea jotzen dira.

Deskribapena

aldatu

Kolore marroi iluna duen mustelidoa. Orban zuri bana du ahoaren goialdean eta behealdean. Ile motza, gorputz luzanga eta hanka motzak ditu.

Ezaugarriak

aldatu
  • Erreinua: Animalia
  • Pisua: 0,5-1 kilo artean.
  • Luzera: 45-60 cm (buztana barne).
  • Klasea: Ugaztuna
  • Ordena: Haragijalea
  • Familia: Mustelidae
  • Bizi Itxaropena: 7-10 urte
  • Haurdunaldia: 40-43 egun
  • Distribuzioa: Iberiar penintsularen iparraldea, Frantziaren hegoaldea, Errusia eta Errumania

Habitata

aldatu

Ur ondoko lekuetan bizi dira; hala nola, ibaiak, zingirak, padurak, kosta zonaldeak, kanalak, eta abar. Estatu mailan, ibaien erdialdean eta behe mailetan aurkitu ahal ditugu. Ur-ingurune garbiak duten ibaietan (hortaz, ibaia garbia dagolaren indikatzaileak izan daitezke), korronte gutxikoak eta ur epela dutenak. Horrez gain ere, landare asko egotea ere funtsezkoa da, hau da, basoa egotea.

Bizimodua

aldatu

Bakartia eta gautarra da; ilunabarrean jarduten du gehien. Eguneko jarduera handiagoa dute emeek arrek baino. Arren eguneko jarduera apurra atseden-lekuen bueltan ematen da, sastraka artean.

Elikadura

aldatu

Haragijalea da. Igeri egiten du eta urpean ibili dezake ere. Ibaiertzean ibiltzen diren ornodun txiki eta krustazeoen bila doa. Arrainak, ugaztun txikiak eta hegaztiak batez ere jaten ditu. Anfibio, narrasti eta intsektuekin osatzen du bere dieta.

Ugalketa

aldatu

Otsaila eta apirila artean araldian sartzen dira. Emeek 40-43 eguneko kumaldia izaten dute eta maiatzean edo ekainean kumeak jaiotzen dira. 2 eta 7 kume artean izaten dituzte, itsu eta ilerik gabe. Hauek, gordelekuan egoten dira 30 egun inguru eta heldutasuna 3 hilabetekin lortzen dute.

Kontserbazio egoera

aldatu

Garai batean Erdialdeko Europa osoan banatzen zen Ural mendietaraino, Europako iparraldetik Mediterraneoraino eta Itsaso Beltzeraino. Ordutik, 20 herrialde baino gehiagotan desagertu da, eta arrisku larrian jarraitzen du. Gar egun, Errusian, Frantzian eta Errumanian aurki daiteke, baina bisoi-populazio handiena Ebro ibaiaren goi partean dago, Araba, Nafarroa, Burgos eta Errioxa artean. Horren errudun nagusitzat haren habitata suntsitzea eta bisoi amerikarra sartzea jotzen dira.