Lankide:Leire Lacuesta/Proba orria

Ur-igel iberiarra


UR-IGEL IBERIARRA (Pelophylax perezi) aldatu

Ur-igel arrunt edo iberiarra (Pelophylax perezi), igelen familiako animalia anfibio bat da eta ornodunen taldean kokatzen da, horrek esan nahi du; bizkarrezurra duela bere gorputzari eutsi ahal izateko.

Izenak dioen moduan, uretan ematen du bere bizitzaren gehiengoa ur-igel iberiarrak eta urte guztian zehar izaten da aktiboa, leku hotzetan eta ur gazietan izan ezik. Igelak ezin dira itsasoan edo ur gazietan bizi.

Jaiotzean, zapaburuak uretan egiten du bizitza arrainen moduan, baina metamorfosia egiten duenean, lehorrean bizitzera pasatzen da. Hala ere, ura behar duenean, uretara joaten da.


Nolakoa da? aldatu

 
Ur-igel iberiarraren gorputza

Igel hau tamainaz txikia da eta 8-11cm luze neurtzen ditu. Kolore berde edota marroiekoa da normalean eta orban beltz edo ilunagoak izaten ditu bere gorputzean.

   Ba al dakizu    

-Tinpanoa begia baino txikiagoa bada, igela emea da, aldiz, tinpanoa eta begia tamaina berdinekoak badira, igela arra da.


-Hainbat kulturetan igel-hankak jan egiten dira eta oso janari berezia da. Esan daiteke gastronomian gutizi bezala hartzen direla.

Burua luzea eta zabala izaten du, eta oso ondo entzuten du. Bestalde, begi eta aho oso handiak ditu. Begiak buruko aldeetatik irteten zaizkio eta handiak dituenez, norabide guztiak oso ondo ikus ditzake.

Azal leuneko hanka luzeak eta lirainak ditu. Aurreko hanketan 4 behatz ditu eta atzekoetan, 5 behatz mintz batekin lotuta. Mintz honek eta atzeko hanka indartsuek igeri eta salto egiten laguntzen diote.  



Nolakoa da bere bizi-zikloa? aldatu

 
Igelaren bizi-zikloa
   Ba al dakizu    

Emeak dira bikotea aukeratzen dutenak.

Igel arrunt baten bizi-zikloa jarraitzen du, hau da, zapaburu izatetik igel izatera igarotzen da eta prozesu honi metamorfosia deitzen zaio.

Amak uretan jarritako arrautzetik, zapaburua jaiotzen da lehenik. Hau, arrainen moduan, zakatzekin jaiotzen da eta horregatik ur azpian arnasa hartzeko gaitasuna du. Buru handia eta itsas luzea du uretan igeri egiteko eta bere etsaiak diren arrai eta kakalardoetatik ihes egiteko. Oraindik ez dirudi igel bat.

Baina geroago, zapaburuak, igel itsura hartzen du, atzeko eta aurreko hankak hazten zaizkiolako. Jaio eta 6 astetara, ahoa zabaltzen zaio, ondoren, begiak handitzen eta isatsa laburtzen zaio guztiz desagertu arte. Birikak guztiz garatu dituenean, lehorrean bizitzen hasten da.

Bere bizi-itxaropena 6 urtekoa izan daiteke baina normalean 2-3 urte bizi da.



Ugalketa aldatu

Erreproduzitzeko gaiaran kanpo ernalketa erabiltzen du normalean eta hau uretan gertatzen da, bereziki asko mugitzen ez diren uretan edo landare gutxi dagoen ibai ondoetan.

Igel arrak, aho-zakuak betez kantuak egiten ditu emea erakartzeko eta bien artean 2000-7000 arrautz erreproduzitu ditzakete. Horietatik normalean 2300 arrautzek egiten dute aurrera eta 5-8 aste behar izaten dute ur-igel iberiarrak arrautzetik ateratzeko.

Aho-zakuak beteta egiten duen soinua entzun nahi duzu? Eman play-ri eta entzun!

       Entzun!







Zer jaten du? aldatu

 
Intsektua
   Ba al dakizu    

Noizbehinka bera bezalako beste igelak edo zapaburuak jateko joera izan dezake. Hau da, kanibalismorako joera izan dezake.

Zapaburuk, uretan aurkitzen diren algak eta bestelako landareak jaten ditu.

Igela aldiz, animalia ornogabez elikatzen da batez ere, hau da, bizkarrezurra ez daukaten animaliez, intsektuak esate baterako. Hala ere, batzuetan ornodun txikiak ere jaten ditu, hau da, bizkarrezurra duten animalia txikiak. Adibidez, arrainak, txoriak, anfibioak eta narrastiak. Bizi den lekuaren inguruan ehizatzen du, baina inoiz ez da 5 metro baino gehiago urruntzen.




Non bizi da? aldatu

 
Banaketa mapa

Normalean, Frantzian, Iberiar Penintsulan eta Erresuma Batuan bizi da. Igel hau, ura asko mugitzen ez den lekuetan aurkitu daiteke, hau da, putzu, laku edo pantanoetan eta batez ere, ura oso hotza ez den lekuetan.

Habitatera egokitu aldatu

Bere burua babesteko eta bizirauteko bere bizilekura egokitu behar du. Horretarako, bere kolore berdeak asko laguntzen dio, izan ere, ur-landare edo landare arruntetan ezkutatzeko aukera ematen dio. Horrela, bere harrapakarietatik ihes egin dezake.

Bere etsaiak aldatu

 
Sugea igela jaten

Animania honek etsai asko ditu, adibidez; zikoinak, lertxunak, igarabak, bisoiak, basurdeak, lutxoak, apoak, sugeak eta ur-karramarroak. Hauetako bat ikusten badu, uretara ihes egiten du bere burua babesteko.

Bestalde, azken urteetan, Ur-igel espezie exotikoa, gure ur-igel iberiarra lekuz mugitzen ari da eta honek gure ur-igela arriskuan jartzen du.





Erreferentziak aldatu

https://eu.wikipedia.org/wiki/Ur-igel_arrunt

https://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Igel

https://ancasderana.com/las-ranas-comestibles-europeas-pelophylax/