Apoa ia mundu osoan zabalduta dagoen animalia ornoduna da eta hain zuzen, anfibioen taldean kokatzen da. Igelekin nahastea oso erraza da, itxurari dagokionez oso antzekoak baitira.
Argi dago apo guztiek ez dutela neurri bera. Bereizketa nabarmena da ar eta emeen artean: arrek 8cm arte neur dezakete eta emeek aldiz, 13cm arte.
EZAUGARRIAK
aldatuApoa animalia txiki bat da. Hankei dagokionean, lau hanka dituzte. Kolorean zentratuz, kolore bat baino gehiago izan ditzazketela ikusi daiteke. Kolore horien artean arruntenak marroia eta berdea dira, baina dena den, gris koloredunak ere ikus ditzazkegu. Halaber, sabelean kolorea aldatu egiten zaie, argiagoa den kolore batez estaliz. Gainera, orban beltzak eta garatxoak, berruga modukoak, izan ditzazkete.
Begiei dagokionez, kolore marroi gorrixka edo laranjakoak dira, begi-nini horizontal batekin. Hau da, ezkerretik eskuinera doazen begi-niniak dituzte. Sudurra zapala da, ondorioz horizontala da ere.
Apoek atzamarrak dituzte beren hanketan. Hauek ezberdinak dira euren artean, izan ere, atzeko hanken luzeera desberdina da aurrekoekin alderatuz gero. Gainera, atzamarren artean membrana bat dute igeri egiterakoan zailtasunik izan ez dezaten.
HABITATA
aldatuApo arrunta leku askotan aurkitu daiteke, zehazki leku heze edo inguru urtsuetan. Inguru urtsuak oso sakonak ez diren urak dira. Hori dela eta, basoetan , aintzireta, ibaietan edo edozein ur guneetan ikusi daitezke. Batzuetan geldi dagoen uretatik urrun ere agertzen dira gune lehorragoetan.
BANAKETA
aldatuKokapen zehatzetan zentratzen bagara, esan beharra dago Europa kontinenteko laugarren anfibio nagusienetakoa dela. Dena den, gune desberdinetako klima eta lekua dela eta gune batzuetan ez dira animalia hauek topatzen. Gune hauen adibide dira:Islandia , Malta ,Balear Uharteak , Creta…
Europaz aparte beste leku batzuetan ere topatu daitezke, bereziki Afrikako ipar ekialdean:Maroko , Argelia eta Tunezen. Asian ere topa daitezke, konkretuki Japonian .
ELIKADURA
aldatuElikadurari dagokionez apoak intsektuen eta ornogabeen bidez elikatzen dira nagusiki. Gehien bat kakalardoak eta zizareak jaten ditu.
BIZI ZIKLOA
aldatuApoek beharrezkoa dute ernalketa bizi zikloa aurrera eraman ahal izateko. Ernalketa obuluaren eta espermatozoidearen loturari deritzogu.
Ernalketa otsailean hasi ohi da. Bertan apoek, zehazki, arrak beraiek eragindako soinuen bidez deitzen dituzte emeak ernalketa burutu ahal izateko.
Behin arra eta emea elkartuta, arrautzak jarriko ditu emeak, 2.000-7.000 arrautz inguru normalean. Hauek kolore beltzekoak dira.
Arrautz horietatik zapaburuak aterako dira. Hauek alga eta organikoak diren hondakinetatik elikatzen dira eta ekainaren inguruan zapaburuak apo bihurtzen hasten dira.
Ernalketa eman ahal izateko apoek ur kontzentrazio altuak behar dituzte arrautzak bertan jartzeko eta zapaburuak atera ahal izateko. Hala ere, zapaburuek metamorfosia bukatzerakoan, hots, jada apo bihurtzerakoan, hankak ateratzen dituzte eta honen ondorioz ez du uretara bueltatzeko beharrik. Beraz, uretako baino gehiago lurreko animalia dela esan genezake.
TALDEKATZEA
aldatuTaldekatzea edo taxonomia, organismo bizidunak ordenean taldekatzen dituen zientzia da. Apo arrunta Bufo bufo espeziearen barnean kokatzen da, Bufonidae familia ornodunaren barnean.
Apoa ornoduna da, hots, hezurrak zein bizkarrezurra ditu. Honetaz gain, anfibioen talde barruan kokatzen da, uretan eta uretatik kanpo bizi daitekeen animalia delako.
BITXIKERIAK
aldatuErasotua sentitzen denean apoa puztu egiten da puxika bat bezala. Horrela beste animalia batzuen erasoez babestu egiten da, bere tamaina handituz erasotzaileak beldurtzeko. Gainera, burua beheruntz jartzen du atzeko hankak luzatuz.
Ernalketa garaian izan ezik gauean zehar ibiltzen dira gehienbat eta bakarka topatzea da ohikoena, taldeka ibiltzeko ohitura ez baitute. Saltoka edo oinez mugitzen dira.
Ibernatzerako unean zoruaren azpian estalita pasatzen dute, urrian zehar izaten den garaian. Dena den, eguraldi ona egotekotan baliteke ibernazioa etetea eta kanpora ateratzea.
Apoak intsektuen bitartez elikatzen diren bezala, hegazti, ugaztun nahiz sugeen Elikaduraren parte dira.
BA AL DAKIZU?
aldatuErasotuta sentitzerakoan ere, likido bat askatzen dela. Pozoi honek beste animaliei bakarrik eragiten die, gizakiei ez.
BIBLIOGRAFIA
aldatuEuskalnatura. (2012) Apo arrunta (bufo bufo) In Euskalnatura. Euskalnatura
https://euskalnatura.eus/index.php/biodibertsitatea/animaliak/item/bufo-bufo
Wikipedia. (2023). Bufonidae. In Wikipedia. Wikipedia