Lankide:Josebajartangaz/Proba orria

Aitor Elordi, 2016.

Aitor Elordi Txakartegi, pilota arloan Elordi deituraz ezaguna (Berriatua, Bizkaia, 1996ko martxoaren 23a), Aspe[1] enpresako esku-hauskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, erasoko joko bikaina du, eskuin bolea eta ezker gantxoa ederki baitarabiltza.

Ibilbidea aldatu

2016ko urtarrilean (Astelena frontoian) profesionaletan debutatu zuen. 2019an bigarren mailako binakako txapelketa irabazi zuen, Oier Etxebarria atzelaria lagun. Bitan izan da bigarren mailako buruz buruko txapeldunorde: 2019an eta 2020an. 2022/2023 denboraldian hiru txapelketa nagusiak jokatzeko aukera eman zioten: Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusian hirugarren izan zen; Zabaleta atzelariarekin batera, Binakako Pilota Txapelketa Nagusia irabazi zuen eta bi hilabete geroago, buruz buruko txapelketako finalean AltunaIII.a garaitu zuen, txapeldun bihurtuz.

Kirol lorpenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Pelotaris» Aspe (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  2. (Gaztelaniaz) EiTB. (2023-06-05). «Elordi, Buruz Buruko txapeldun» Aspe (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  3. (Gaztelaniaz) As.com. (2023-04-02). «Zabaleta y Elordi, reyes del Parejas» Diario AS (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  4. (Gaztelaniaz) Aramendia, Arkaitz. (2020-11-29). «Arteaga II aparta de la txapela a Elordi» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  5. SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-03-30). «Agonia kanpaiei entzungor eginda, Elordi-Etxebarriarentzat Promozioko txapelak (20-22)» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).

Kanpo esteka aldatu