Lankide:Itziarmurgiondo/Proba orria

OÑATIKO INAUTERIA

Oñatiko Inauteria Oñatin ospatzen da, inauterietako zapatuan. Oñatiko Inauterietako lantaldeak antolatzen du, Oñatz Dantza Taldearen eta Oñatiko musikarien laguntzarekin. 2013. urteaz geroztik ospatzen da herriko inauteri propioa.[1] Egun osoko ospakizuna izaten da; dantzariek, musikariek eta hainbat pertsonaiak herriko kaleak hartzen dituzte. Iluntzean, herriko plazan egiten da ekitaldi nagusia, Foruen enparantzan.

Pertsonaiak aldatu

 
Dantzariak, plazan.

Dantzariak: pertsonaiarik ugarienak dira. Herritarrak izaten dira, eta edonork du aukera dantzan ateratzeko.

Musikariak: herriko musikariak izan ohi dira; egun horretan jotzeko propio elkartzen dira.

Kondea eta kondesa: Oñatiren historian garrantzi berezia izan duten pertsonaiak gorpuzten dituzte: gebaratar kondea eta kondesa. Haien mende egon zen herria luzaroan.

Borreroak: Konde-kondesen babesleak dira.

Pregoilaria: Oñatiko Inauterian antzezten den istorioa kontatzen duen pertsonaia da. Horrez gainera, leku bakoitzean zer dantza dantzatuko diren ere adierazten du.

Txokolateroak: herriarekin zerikusi zuzena du txokolateak, hainbat txokolate-lantegi egon ziren eta.[2] Txokolateroek, txokolate-marmitak eskuetan dituztela, herritarrak eta dantzariak zirikatzen dituzte.

Errementariak: herrian garrantzi handia izan duen beste lanbideetako baten ordezkariak dira. Aurrera eta atzera ibiltzen dira hauek ere, erremintak eskuan dituztela. Zarata atera eta herritarrak xaxatzen dituzte.

Natura bizia: "natura biziaren konjurazioa" da pertsonaia hauen xedea. 2018. urteaz geroztik ateratzen dira.[3]

Laiariak: Aurreko pertsonaiekin batera, naturaren irudikapena egiten dute hauek ere. Laien gainean ibiltzen dira, hanka paloen eran.

Traperoak: mikrofonoak eramateko zeregina izaten dute.

Hartza eta haren zaintzailea: Jendea izutzen ibiltzen da hartza, eta hura kontrolatu nahian, berriz, zaintzailea. Oñatiko Inauteria sortu aurreko urteetan ere ateratzen ziren, eta horregatik sartu ziren Oñatiko Inauterian.

Emaztegaia eta senargaia: Oñatiko Inauteria sortu aurreko urteetan ere ateratzen ziren, eta horregatik sartu ziren Oñatiko Inauterian.

Gauzaina: Giltza sorta bat eskuetan duela ateratzen da. Oñatiko Inauteria sortu aurreko urteetan ere ateratzen zen, eta horregatik sartu ziren Oñatiko Inauterian.

Mikeletea: Oñatiko Inauteria sortu aurreko urteetan ere ateratzen zen pertsonaia hau, eta horregatik sartu zen Oñatiko Inauterian.

Apezpikua: Oñatiko Inauteria sortu aurreko urteetan ere ateratzen zen pertsonaia hau, eta horregatik sartu zen Oñatiko Inauterian.

Akolitoa: Oñatiko Inauteria sortu aurreko urteetan ere ateratzen zen pertsonaia hau, eta horregatik sartu zen Oñatiko Inauterian.

Alkatea: Oñatiko Inauteria sortu aurreko urteetan ere ateratzen zen pertsonaia hau, eta horregatik sartu zen Oñatiko Inauterian.

Umea: "giza emankortasunaren"[3] adierazlea da.

Zaintzailea: aipatutako umea zaintzen du.

Erraldoia.

Istorioa aldatu

Kondea eta kondesa jaun eta jabe dira herrian, eta mendean dituzte herritarrak. Harro ibiltzen dira kalean egun osoan, euren karro eta guzti. Borreroek, gainera, puxikak astinduta babesten dute bikotea. Egunaren amaieran, baina, dantzariek gain hartzen diete borreroei, eta herritik kanpora bidaltzen dituzte kondea eta kondesa.

Irudiak aldatu

 
Kondea eta kondesa, karroan, borreroetako bat ondoan dutela.
 
Dantzariak dantzan, herriko plazan.
 
Txokolateroa, ikusleak zirikatzen.
 
Musikariak, herriko plazan.
 
Oñatiko Inauteriko pregoilaria.
 
Oñatiko Inauteriko zenbait pertsonaia.
 
Natura biziaren pertsonaia, plazan.

Doinuak aldatu

  • Bixamona kalejira. Melodia: Antonino Ibarrondo.
  • Kale Zaharra kalejira. Melodia: Antonino Ibarrondo.

Iñauteri jaietan txantxiku herrian

Iñauteri jaietan udaberri atarian (bis).

Dantza zahar, dantza berri

Oin, hatz(oñatz) eta gerri

dantza berri, dantza zahar

orain motel gero azkar.

Bazterrak musikaz eta kolorez bustiak

herritik eta herrixantzat

dantzari, pertsonai eta piztiak

musikaren doinuan

biluztuz guztiak

lotsatatik senda ditzagun

mozorro azpiak.

Letra: Iñaki Olalde.

  • Ume Andia. Melodia: Antonino Ibarrondo.
  • Paganera. Melodia: Inazio Ibarrondo. Jatorriz, Habanera bat da, dantzarako moldatua.
  • Hartzaren polka. Inazio Ibarrondoren melodia batetik moldatua.
  • Ordu Txikitan. Melodia: Arkaitz Allur.
  • Kondeen balsa. Melodia: Antonino Ibarrondo.

Historia aldatu

Inauteriak ospatzeari buruzko ohitura esanguratsu jakinik ez da jaso tradizioz.[4][3] 1986an, Oñatz Dantza Taldeak Luzaideko Bolant dantzak dantzatu zituen lehenengoz kalean. Ordutik, urtez urte dantzatzen dira dantzariak, inauterietako igande arratsaldean. 1990eko hamarkadan, Inauterietako larunbatean, herritarrekin batera, hainbat lekutako inauteriak gorpuzten hasi ziren Oñatzekoak; esate baterako, Lantzekoak, Kaldereroak eta Lapurdiko Jauziak.[4] Gero, urte batzuetan eten egin zen zapatuko ospakizun hori. Azkenik, herriko inauteri propioa sortzea erabaki zen; 2012. urtean, ideia landu zuten zenbait herritarrek eta adituk, eta, hurrengo urtean, Oñatiko Inauteriak lehenengoz plazaratu ziren.[4]

Kanpo estekak aldatu

Oñatiko Inauteriei buruzko edukia lantzeko hezkuntza-proiektua. Hurretik, Oñati alkarregaz ezaguketako.

Erreferentziak aldatu


_________________________________________________________________________________________


INES OSINAGA (osatzeko) Osinaga eta Sarri:

2022an, Elkar Fundazioak ematen duen Joseba Jaka beka irabazi zuen. Edizio horretan, musika-proiektuak laguntzeko deialdia egin zuen Elkar Fundazioak, eta Osinagaren “Itsasoa da bide bakarra” proiektua aukeratu zuen Joana Barbier-ek, Sara Zozaya Apalategik eta Jon Eskisabel Urtuzagak osatutako epaimahaiak.[1]

"Mauriziak ez dau inor hil": Lorea Argarate, Olatz Salvador, Itziar Garaluce eta Osinagak osatutako ikus-entzunezko proiektua da, baina, beraiez gainera, "Maurizia asko daude"[2] proiektuaren atzean. 2021eko Feministaldian aurkeztu zuten, eta, ordutik, hainbat lekutan egon dira. Euskal folklorearen eta iruditeria kulturalaren berrirakurketa[3] egiten dute, ahalduntzea,... abiapuntutzat hartuta.

https://feministaldia.org/gonbidatuak-invitadas-2/

https://www.kulturklik.euskadi.eus/evento/2022/05/13/mauriziakezdauinorhil-/z12-detalle/es/

2022an, Korrika-AEK Kultur Sorkuntzarako Beka irabazi zuen #badon proiektuari esker.[4] eta Osinaga bera

Itsasoa da bide bakarra: Sarri eta bien egitasmoa, Earako.



OÑATZ DANTZA TALDEA

Oñatz dantza taldea 1970. urtean Oñatiko Oñatz Kultur Elkartearen barnean (Gipuzkoa) sortu zen taldea da.[5] Euskal Herriko kultura tradizionalaren arloa jorratzen dute. Herriko Corpus jaietan protagonismo berezia izaten dute Oñatz dantza-taldeko dantzariek, Oñatiko Dantzak dantzatzen dituzte-eta. Gaur egun, XXXX kide aktiboz osatuta dago. Nagusien taldean xx; haurrak, guztira, xxx.

Historia aldatu

Aurrekariak aldatu

Oñatz dantza-taldea sortu baino lehen, Oñatin hainbat dantza-talde egon ziren:

  • Udal Dantzariak: Korpus egunean dantza egiten zuten, soldatapean. Gutxienez 1560 eta 1975 artean, urtero dantzatu zituzten Oñatiko dantzak, Udal Artxiboko fakturen arabera. 1974. urtean, desagertu egin zen Udal Dantzarien taldea.[6]
  • Batzokiaren dantza-taldea (Batzokiaren poxpolinak eta ezpata-dantzariak): II. Errepublikaren garaian sortu eta 1936. urtera arte aritu ziren. Edurne Galartza aritzen zen irakasle, eta txistulari Demetrio Iriarte edo haren semeren bat aritzen zen.[6]
  • Sección Femeninaren garaia: Oñatin egin ziren ekintzen artean, emakumeei herriko dantzak irakasteko saioak izan ziren. Alejandro Irizar Udal Dantzarien kapitaina aritu zen maisu-lanetan. Normalean, 5 gizon eta 4 emakume aritzen ziren dantzan, baina, 1945. urtean, 8 emakume aritu ziren, Loiolan, Sección Femeninaren IX. Batzarrean. Sección Femenina desagertu ondoren, emakume nagusi dantzariek ez zuten Oñatiko Dantzen erakustaldirik egin gehiago.[6]
  • Gabon Eguneko dantza-taldea: Gerra eta gerraostearen ondoren, 1950eko hamarkadaren hasieran, Gabon eskean atera ziren hainbat neska. 1954-55. urtera arte ez zuten dantzarik egin; orduan (Sakondu)
  • Araozko dantza-taldea: 1970eko hamarkadan aritu zen. Mikel Amas Donostiako Seminarioko ikaslea izan zen mugimenduaren bultzatzailea; udak han igarotzen zituen, eta orduan irakasten zizkien araoztar neskatila-mutikoei dantzak, eta dantza-taldea ere sortu zuen. Besteak beste, auzoko jaietan egiten zuten dantza.
  • Izarrak dantza-taldea: Zubillaga auzoan sortutako taldea. 1968an, Jesus Irizarrek Oñatiko Dantzak irakatsi zizkien hamar umeri (bederatzi neskatila eta mutiko bat); urtebetera, 1969 inguruan, fandango eta arin-arina ere ikasi zituzten. Dantzari hauek egin zuten dantza 1968. urtean Oñatz Sociedad Cultural Recreativa Elkarteak antolatu zuen Oñatiko I. Haurren Egunean; Oñatiko arku-dantza dantzatu zuten oholtzan zortzi neskatilak, Jesus Irizar Txutxin kapitain zela.

Oñatiko I. Haurren Egun horrek (1968koa) eragin dezente izan zuen Oñatz Kultura Elkartearen barruan dantza-taldea ere sortzeko, alegia, Oñatz dantza-taldea sortzeko. Hala, elkarteak Irizar aita-semeei eskatu zien erdigunean ere dantza-taldea sortzeko, Zubillagan egin zen bezala. Izarrak-eko zenbaitek nahiago izan bazuten ere auzoan jarraitu, azkenean, Zubillagakoak eta Oñatz Kultura Elkartekoak elkartu egin ziren. Eta Oñatiko II. Haurren Egunean, Oñatzekoek (elkartuta) egin zuten dantza. 1970eko Haurren Egunean, 1.000 dantzarik hartu zuten parte.

Hasieran, herriko koreografiak egiten zituzten, baina, urteak igaro ahala, errepertorioa ugaritu behar zela ikusi zuten. Hala, hainbat dantza ikastera joaten hasi ziren dantza-taldeko zenbait kide, 1971 eta 1972 inguruan. Mario Padilla eskoriatzarrak irakasten zizkien dantzak. Gerora, beste herri batzuetara ere joan ziren dantza gehiago ikasteko; Eibarrera eta Lizarrara, esaterako.

1974. urtean, bestalde, helduen dantza taldea sortzeko erabakia hartu zuten.

Emanaldiak aldatu

Nagusien dantza-taldeak lau emanaldi egiten ditu urtean, gutxienez. Corpus jaietakoa da nagusiena. Horrez gainera, honako hauek daude: San Juan bezperan, suaren inguruan egiten den emanaldia; bailarako Dantzari Egunekoa; eta inauterietako igande arratsaldean egiten dutena; Luzaideko dantzak dantzatzen dituzte herriko kaleetan.

Lau emanaldi horiez gainera, bestelako jaialdi batzuetan ere hartu izan dute parte. 2021ean, besteak beste, Valladoliden, Iruñean eta Galdakaoko Sormene jaialdian izan ziren.[7]

Haurren dantza-taldeei dagokienez, ekitaldi garrantzitsuena herriko Haurren Eguna izaten da. Irailean egiten da, herriko jaiak baino lehen. Horrez gainera, irteerak egiten dituzte beste haurren egun batzuetara.

Bidaiak aldatu

Hainbat bidaia egin dituzte Oñatz dantza-taldeko dantzariek, dantza-emanaldiak egitera, besteak beste, Austria, Kroazia, Idaho, Suitza, Polonia (2019)[8] eta Valladolidera (2021).[9][10]

Boisen (Idaho), adibidez, 2007ko udan izan ziren (AEB) egon ziren, hango Oñati dantza-taldeak gonbidatuta. San Inazio egunaren inguruan Euskal Jaiak ospatzen dituzte hiriburuan. Hala, zenbait euskal dantzaren emanaldiak eskaintzeaz gainera, Oñatiko Dantzen arropak eraman zizkieten Oñatitik.[11][12][13]

50. urteurrena aldatu

2020. urtean, 50 urte bete zituen Oñatz dantza-taldeak. Urteurrena ospatzeko, urte osoko egitaraua prestatu zuten, eta gai bat landu zuten hilabete bakoitzeko.[14] Nolanahi ere, COVID-19aren ondorioz, bertan behera utzi, eta 2021era atzeratu zituzten ospakizun-ekintzak.[15][16] Urte horretan, hainbat jarduera egin zituzten, besteak beste, dantza-jantziei buruzko erakusketa eta hitzaldia.[17] Azkenik, irailaren 25ean, Gure sokaren gorulariak izeneko emanaldia egin zuten. Ikuskizunean, herriko nahiz inguruko zenbait erakundek hartu zuten parte: Aita Madina txistulari taldea, Txinparta bertso-eskola, Arrasateko Dultzaineroak, Oñatiko Udal Banda eta Lizargarate Trikitizale Elkartea.[18]


Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Taldea, elkar. (2022-04-05). «Ines Osinagak jasoko du Joseba Jaka Beka, elkar Fundazioaren eskutik - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
  2. «Mauriziak ez dau iñor hil» EITB 2022-06-17 (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
  3. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2022-09-05). «'#mauriziakezdauinorhil'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
  4. Komunikazioa. «#badon proiektua da KORRIKA-AEK Kultur sorkuntzarako bekaren irabazlea» www.korrika.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
  5. «Oñatz dantza taldeak zapatuan hasiko ditu 45. urteurreneko ospakizunak - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
  6. a b c Murgiondo Agirre, Iñigo. (2015). Oñatz Dantza Taldea. 45 urtez dantzan. .
  7. «Sormenek amaitu du sei eguneko astindua, soka-dantzan» BINKE 2021-11-21 (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  8. dantzancom. «Euskal dantzak munduan zehar zabaldu dira uda honetan ere» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-17).
  9. basquedance. «Valladoliden eskaini ditu euskal dantzak Oñatz dantza taldeak» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-17).
  10. Murgiondo Agirre, Iñigo. (2021). «Gora Oñatz! Goruetan jarraitu beharra dago» Kontzejupetik: 21..
  11. dantzancom. «Oñatiko Oñatz dantza taldea Boisera (AEB) bidaiatuko da etzi, asteburuan San Inazio jai egitarauan aritzeko» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-17).
  12. (Gaztelaniaz) «El grupo oñatiarra Oñatz viaja pasado mañana a Boise, donde intervendrá el fin de semana en la San Inazio Jaia» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2022-01-17).
  13. (Gaztelaniaz) «Oñatz Dantza Taldea ultima los detalles de su viaje a Estados Unidos» El Diario Vasco 2007-07-17 (Noiz kontsultatua: 2022-01-17).
  14. imurgiondo. «Oñatiko Oñatz dantza taldearen 50. urteurrena» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  15. «Oñatzen urteurrena utzi dugu bertan behera -» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  16. «50. urteurrena, berrogeialdian» Gipuzkoako Hitza 2020-05-22 (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  17. «Dantzetako jantziak - Oñati - 2021-03-16» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  18. «Oñatzen 50. urteurreneko azken ikuskizuna - Oñati - 2021-09-25» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).


OÑATIRI BURUZKO ORRIAK aldatu

Zereginak:

-Oñatz dantza-taldea

-Oñatiko Inauteria

-Musika-taldeak (+ argazkiak)

-Lourdes Idoiaga

-Aitor Biain Bidarte + Ganbara


Yuja Wang ((Txineraz);1987ko otsailaren 10a)[1] pianista txinatarra da. Pekinen jaio zen, eta sei urte zituela hasi zen pianoa jotzen. Pekingo Musika Kontserbatorio Zentralean eta Philadelphiako Curtis Institute of Musicen egin zituen piano-ikasketak.[2] 21 urte zituenerako, nazioarteko piano-jotzaile ezaguna zen, eta mundu osoan ematen zituen errezitaldiak.[3] Gaur egun, New Yorken bizi da.

Haurtzaroa eta gaztaroa aldatu

Wang artista-familia batekoa da. Ama, Zhai Jieming, dantzaria da; aita, Wang Jianguo, perkusionista da. Pekinen bizi dira biak.

Wang sei urte zituela hasi zen pianoa ikasten. Zazpi urte zituela, zazpi urteko ikasketak hasi zituen Pekingo Musika Kontserbatorio Zentralean. 11 urte zituela, Morningside Music Bridge International Music Festivalen sartu zen (Calgaryko (Alberta) Mount Royal Universityn); jaialdiko ikaslerik gazteena zen.

At age 15, Wang entered the Curtis Institute of Music in Philadelphia, where she studied for five years with Gary Graffman and graduated in 2008. Graffman said that Wang's technique impressed him during her audition, but "it was the intelligence and good taste" of her interpretations that distinguished her.


Lourdes Idoiaga Urkia (Oñati, 1951) politikari ohi oñatiarra da. Oñatiko alkatea izan zen 2006tik 2011ra. 35 urtez Lagun Aron aritu zen lanean, eta, alkatetza-kargua hartu zuenean, Osasun Asistentzia eta Pentsioen Sailaren zuzendaria zen.[4] Gaur egun, erretiroa hartuta dago. Euskadi Irratiko Faktoria saioan tertuliakide aritzen da, besteak beste.



https://www.diariovasco.com/v/20100903/alto-deba/lourdes-idoiaga-confirma-repetira-20100903.html

http://www.forokoop.coop/jornada_2010_innovacion_social/www.euskosare.org/komunitateak/forokoop/jornadas/jornada_2007_ley_dependencia/elkarrizketak/lourdes_idoiaga_oniati_eudel4fdf.html?set_language=es

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Kosman, Joshua. (2008-12-28). «Best classical music of 2008» SFGATE (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  2. (Ingelesez) Jepson, Barbara. (2011-10-18). «The Fast and the Serious» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  3. (Ingelesez) Kosman, Joshua. (2008-12-28). «Best classical music of 2008» SFGATE (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  4. www.forokoop.coop (Noiz kontsultatua: 2020-09-22).


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.