Lankide:Goizaldidt/Proba orria
Goizaldi Euskal Dantzari Taldea
aldatuGoizaldi Euskal Dantzari Taldea (Donostia, Gipuzkoa, 1948ko otsailaren 2a), Goizaldi Dantza Taldea izenez ere ezaguna, euskal dantza tradizionalaren taldea da. Kandido Pujana maisuaren gidaritzapean eman zituen lehen urratsak. Donostian egin zuen taldeak lehen agerraldia, 1948ko apirilaren 25an.
Euskal dantzak guztiak landu arren, taldea gipuzkoako dantza tradizionaletan oinarritzen da gehienik.
Goizaldi Euskal Dantzarien Biltzarreko kide da, eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren ordezkaritzari atxikita dago.
Historia
aldatuIztueta - Olano - Pujana
aldatuGoizaldiren sorrera, hiru dantzari maisuren ondorengotzaren emaitza da.
Juan Ignacio Iztueta Etxeberria
aldatuJuan Ignacio Iztueta (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767 - 1845) folklorista aitzindaria izan zen, folklore hitza oraindik ere asmatu gabe zegoenean. 1824. urtean "Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condairak" idatzi zuen. Bertan 36 dantza biltzen ditu, dagozkien kondairak eta dantzatzeko erak deskribatuz. Europan dantzei buruz ezagutzen den lehenetariko liburua dugu. Bere liburua gipuzkoako dantzen erreferentzia bilakatu da dantzari guztientzako.
Gaztetatik dantza munduan murgilduta, Goierriko dantzak zabaltzeari ekin zion. Bere eskuetatik dantza talde ugari sortu ziren, herriz-herri dantzak irakasten ibiltzen bait zen. Dantzaria izateaz gain, idazlea ere izan zen. XIX. mendean gai profanoak euskeraz landu zituen lehen idazle laikotzat hartzen da.
Oso bizitza mugitua izan zuen Iztuetak. Hiru aldiz ezkonduta, 11 seme-alaba izan zituen, eta beste seme bat abandonatu egin zuen. Bere ideiengatik inkisizioak espetxeratua izan zen. Logroñoko kartzelan zegoela bere bigarren emaztea Kontxesiri idatzitako poesia famatua egin da.
Jose Antonio Olano Irastorza
aldatuJose Antoniok (Zaldibia, Gipuzkoa, 1821ko ekainaren 29a - Ordizia, Gipuzkoa, 1882ko uztailaren 2a) dantza txikitatik bizi izan zuen. Bere etxetik gertu Iztuetaren etxea zegoen. Iztuetak bere etxe aurrean dantza nola irakasten zuen ikusita, Olano gazteari berehala sartu zitzaion dantza zaletasuna. Iztuetaren ikaslea, honen heriotzaren ondoren (1845) Goierriko dantzak erakusteko ardura hartu zuen Olanok. Lehenengo Zaldibiako dantza taldearen buru bezela.
Garaiko dokumentuek esaten duten arabera, Olanok zuzendutako taldeak San Juan bezperan, Korpus egunean eta herriko Santa Fe festetan dantzatzen ohi zuen. Beranduago Ordizian ezagutzen den lehen dantza eskola eratu zuen. Garai hartan Olanoren taldea jadanik ezaguna zen Euskal Herri osoan.
Olanok dantzarekiko sentitzen zuen amodioaren eredu ugari daude. Historiak dioenez, 1856. urteko San Ferminetan dantzatzeko, Olanok bere dantzari taldearekin Aralar zehar oinez egin zuen bidea. Egunbetez ibili ondoren Iruñara iritsi eta ezer ez gertatu ez balitz bezela bere emanaldia eman zuen. 1882. urtean Zumarragako Santa Isabel festak zirela eta, Olano Santa María la Antigua ermitan Gizon Dantza dantzatzera gonbidatu zuten. Dantza bukatuta ez zen oso ondo sentitu eta bere etxean ohera sartu behar izan zuen. Bederatzi egun beranduago, hil egin zen Jose Antonio Olano.
Jose Lorenzo Pujana Bidegain
aldatuJose Lorenzo Pujanak (Ordizia, Gipuzkoa, 1868 - Donostia, Gipuzkoa, 1947) bost urte zituela hasi zen Olanok Ordizian zuen dantza eskolara joaten. Gorpuzkeraz txikia izanik dantzarako trebezia handia agertzen zuen. Bere lehen agerraldia Olanoren taldearekin Santa Anako festetan izan zen. Zortzi urte zituela jadanik dantzari taldeko buruzagia zen.
Olanoren heriotzaren ondoren bere irakaskuntza lana jarraitu zuen Pujanak. Iztuetak bere garaian egin zuen bezela, hainbat dantza talde sortu zituen Jose Lorenzok. 70 urte eman zituen Olanotik ikasitako dantzak erakusten.
1927. urtean Donostiako Udalak eskatuta, Donostiara etorri zen Pujana. Bertan Donostia eta Gipuzkoako Dantza Eskolaren ardura hartu zuen. 20 urtez izan zen dantza maixua Donostian, 1947. urtean hil zen arte.
Kandido Pujana Telleria
aldatuKandido (Ordizia, Gipuzkoa, 1905 - Donostia, Gipuzkoa, 1985) Goizaldi Dantza Taldeko sortzailea izan zen. 1947. urtean bere aita zena Jose Lorenzo Pujanaren heriotza ostean, Donostiako Udaletxeko Dantza Eskolaren arduraduna bihurtu zen. Urte bat beranduago Goizaldi sortuko zuen. Bere aita bezela dantzari aparta izan zen.
Ezaguna da bere zorroztasuna dantzak irakasteko garaian. Dantzak ensaiatzeko orduan, bere eskuetan eramaten zuen makil batekin ematen zituen klaseak. Dantza agerraldietan ere beti taulatuaren gainean egoten zen, dantzariek egiten zuten edozein akats zuzentzeko.
Taldearen 25. urteurrena bete zenean omenaldia eskeini zion Goizaldik. Berari esker Iztuetak hasitako tradizioak Goizaldin du jarraipena. 1985. urtean, 80 urte zituela joan egin zitzaigun. Berak ereindutako hazia tinko dirau Goizaldi taldean.
Lehen urratsak
aldatu1948.urteko otsailaren 2an, astelehena, abiatu eta Kandido Pujana maixuaren talde gisa eman zituen lehen urratsak, gerora Goizaldi izenez bataiatuko zuten dantza taldeak. Lehen agerraldia Donostian egin zuen taldeak, 1948ko apirilaren 25ean.
Lehen aktuazioaren dantzariak hauexek izan ziren:Juan José Aranguren, Juan Mª. Montes, Antonio Ansola, Miguel Otegui, Antonio Fernandez Berridi, Juan Manuel Oronoz, Juan José Aramburu, José Luis Huesa, Pedro Mª. Martinez de Arbulo, José Ramón Torralba, Ignacio Gordejuela eta Jesús Mª. Martinez.
Urtebete geroago, 1949. urtean, estrainekoz atzerrian dantzatu zuen Kandido Pujanaren talde berri honek. Paben (Frantzia) egin zuten atzerriko lehen agerraldia, Irungo Orfeón de los Buenos Amigos taldearekin, nekazal azoka batean.
1951. urtean, taldea sortu eta hiru urtera, taldeari izena jarri behar ziotela pentsatu zuten Kandido Pujanaren aginduetara dantzatzen zuten gazteek. José Ignacio Montes Astigarragak eginiko proposamena aukeratu egin zen, hau da, taldeari "GOIZALDI" izena ipintzea. Urte hau, 1951, garrantzitsua izan zen Goizaldi Dantza Taldearen etorkizunerako. Urte horretako urrian sortu zen nesken taldea. Gisa horretan taldeak indar berezia hartu zuen. Jendaurreko agerraldiak nabarmen ugaritzen dira data horretatik aurrera.
1953. urteko da Goizaldiko Zuzendaritza Batzordeak egindako bilera bati erreferentzia egiten dion artxiboko lehen idazkia. Urte horretako maiatzaren 3an egindako bileraren aktak, Bilbon egin beharreko aktuazio bati erreferentzia eginez, taldea "LOS BALLETS VASCOS de SAN SEBASTIAN "GOIZALDI", discípulos del Maestro Pujana" izenarekin aurkeztu behar ziola zioen.
Sariak eta Jaialdiak
aldatuUrtea | Jaialdia | Lekua | Saria |
---|---|---|---|
1949 | Pabeko Nazioarteko Jaialdia | Pabe, Frantzia | |
1953 | Languiedoco Nazioarte Jaialdia
Landetako Nazioarteko Jaialdia Girondeko ikuskizuna |
Languedoc, Frantzia
Landak, Frantzia Gironde, Frantzia |
|
1954 | Gerseko ikuskizuna | Gers, Frantzia | |
1955 | Landetan agerraldia
Llangolleneko Nazioarteko Jaialdia |
Landak, Frantzia
Llangollen, Erresuma Batua |
3.saria |
1956 | Llangolleneko Nazioarteko Jaialdia
Landetan agerraldia |
Llangollen, Erresuma Batua
Landak, Frantzia |
1.saria |
1957 | Gerseko ikuskizuna | Gers, Frantzia | |
1958 | Landetako ikuskizuna
Girondeko ikuskizuna Riviera dei Fioriko Nazioarteko Jaialdia Niza-Canneseko Nazioarteko Folklore Jaialdia |
Landak, Frantzia
Gironde, Frantzia Riviera dei Fiori, Italia Niza eta Cannes, Frantzia |
|
1959 | Landetako ikuskizuna
Bretainiako Nazioarteko Jaialdia Messinako Nazioarteko Folklore Jaialdia |
Landak, Frantzia
Bretainia, Frantzia Messina, Sizilia |
|
1960 | Capbretongo Nazioarteko Jaialdia
Cacereseko Nazioarteko Jaialdia |
Capbreton, Frantzia
Caceres, Espainia |
1.saria |
1961 | Gisorseko Nazioarteko Jaialdia
Niza-Canneseko Nazioarteko Folklore Jaialdia Beaulieu-Sur-Mereko ikuskizuna Capbretongo Nazioarteko Jaialdia |
Gisors, Frantzia
Niza eta Cannes, Frantzia Beaulieu-Sur-Mer, Frantzia Capbreton, Frantzia |
1.saria |
1962 | Borgosesia-Vercellia Nazioarteko Folklore Jaialdia | Borgosesia-Vercellia, Italia | |
1963 | Bonn-Erbacheko Nazioarteko Jaialdia
Lyoneko Nazioarteko Jaialdia |
Bonn-Erbach, Alemania
Lyon, Frantzia |
|
1964 | Pragako Nazioarteko Folklore Jaialdia
Bratislavako Nazioarteko Jaialdia |
Praga, Txekiar Errepublika
Bratislava, Eslovakia |
|
1965 | Lefkaseko Nazioarteko Jaialdia | Lefkas, Grezia | |
1966 | Middlesbroughko Nazioarteko Folklore Jaialdia | Middlesbrough, Erresuma Batua | 2.saria |
1967 | Folkeston Nazioarteko Folklore Jaialdia
Le-Havreko Nazioarteko Jaialdia |
Folkeston, Erresuman Batua
Le-Havre, Frantzia |
|
1968 | Herning-Kopenhageko Nazioarteko Jaialdia | Herning-Kopenhage, Dinamarka | |
1969 | Krems Nazioarteko Folklore Jaialdia | Krems, Austria | |
1970 | Niza Nazioarteko Folklore Jaialdia | Niza, Frantzia | |
1971 | Hoorn Nazioarteko Folklore Jaialdia | Hoorn, Herbereeak | |
1972 | Asel Nazioarteko Folklore Jaialdia | Asel, Suezia | |
1973 | Palmako Nazioarteko Jaialdia | Palma, Espainia | |
1974 | Zagreb Nazioarteko Folklore Jaialdia | Zagreb, Kroazia | |
1975 | Municheko Zerbeza Feria | Munich, Alemania | |
1976 | Bitburg Nazioarteko Folklore Jaialdia | Bitburg, Alemania | |
1977 | Schoten Nazioarteko Folklore Jaialdia | Schoten, Belgika | |
1978 | Newcastle Nazioarteko Folklore Jaialdia | Newcastle, Erresuma Batua | |
1979 | Mechelen Nazioarteko Folklore Jaialdia | Mechelen, Belgika | |
1980 | Wiesbaden Nazioarteko Jaialdia | Wiesbaden, Alemania | |
1981 | Bergen Nazioarteko Folklore Jaialdia | Bergen, Noruega | |
1982 | Sidmouth Nazioarteko Folklore Jaialdia | Sidmouth, Erresuma Batua | |
1983 | Dublin Nazioarteko Folklore Jaialdia | Dublin, Irlanda | |
1984 | Wiesbaden Nazioarteko Folklore Jaialdia
Dormund Nazioarteko Folklore Jaialdia Iparraldeko Karolina Nazioarteko Folklore Jaialdia |
Wiesbaden, Alemania
Dormund, Alemania North Carolina, AEB |
|
1985 | Dormund Nazioarteko Folklore Jaialdia
Dusseldorf Nazioarteko Folklore Jaialdia |
Dormund, Alemania
Dusseldorf, Alemania |
|
1986 | Ubersse-Feldwies Nazioarteko Folklore Jaialdia | Ubersse-Feldwies, Bavaria, Alemania | |
1987 | Boise Euskal Festa
Newcastle Nazioarteko Folklore Jaialdia |
Boise, Idaho, AEB
Newcastle, Erresuma Batua |
|
1988 | Confolens Nazioarteko Folklore Jaialdia, Argia Dantza Taldearekin | Confolens, Frantzia | |
1989 | Ludwigstein-Colbe Nazioarteko Folklore Jaialdia | Ludwigstein-Colbe, Alemania | |
1990 | Berlin Nazioarteko Jaialdia
Jolina Gora Nazioarteko Folklore Jaialdia |
Berlin, Alemania
Jolina Gora, Polonia |
|
1991 | Ubersse-Feldwies Nazioarteko Folklore Jaialdia | Ubersse-Feldwies, Bavaria, Alemania | |
1996 | Messinako Nazioarteko Folklore Jaialdia | Messina, Sizilia | |
1997 | Rovaniemi Justaiset Festival | Rovaemi, Finlandia | |
1998 | Ankara Nazioarteko Jaialdia | Ankara, Turkia | |
1999 | Gulpilhares Nazioarteko Folklore Jaialdia | Gaia, Portugal | |
2000 | Kordobako euskal etxea
Barilocheko ikuskizuna Buenos Aires ikuskizuna Mar de Plata ikuskizuna |
Kordoba, Argentina
Bariloche, Argentina Buenos Aires, Argentina Mar de Plata, Argentina |
|
2001 | Rubifolk | Rubi, Katalunia, Espainia | |
2002 | Kaszcinbarzcika Nazioarteko Folklore Jaialdia | Kaszcinbarzcika, Hungaria | |
2003 | Mollet del Valles Nazioarteko Jaialdia | Mollet del Valles, Katalunia, Espainia | 1.saria |
2004 | Rosarioko Nazioarteko Folklore Jaialdia
Paranáko ikuskizuna Suipachako ikuskizuna |
Rosario, Argentina
Paraná, Argentina Suipacha, Argentina |
|
2005 | Mollet del Valles Nazioarteko Jaialdia | Mollet del Valles, Katalunia, Espainia | |
2006 | Pola de Siero Nazioarteko Dantza Jaialdia | Pola de Siero, Espainia | |
2007 | Sidi-bel-abbès Nazioarteko Folklore Jaialdia | Sidi-bel-abbès, Algeria | 1.saria |
2008 | Celje eta Zalec Nazioarteko Folklore Jaialdia | Celje eta Zalec, Eslovenia | |
2009 | Mezinarodni folklorni festival Cerveny Kostelec | Červený Kostelec, Txekiar Errepublika | |
2010 | Rubifolk
Nazioarteko Taskopru kultura eta barazuri festibala |
Rubi, Katalunia, Espainia
Taskopru, Turkia |
|
2012 | Braccianoko gazteluko Nazioarteko Folklore Jaialdia | Bracciano, Italia | |
2013 | Cenicientos Nazioarteko Folklore Musikaren Jaialdia
Celestino Graça Nazioarteko Folklore Jaialdia |
Madril, Espainia
Santarem, Portugal |
|
2015 | Rodez Nazioarteko Folklore Jaialdia | Rodez, Frantzia | |
2016 | Mediterraneoko Nazioarteko Folklore Jaialdia | Murtzia, Espainia | |
2018 | Idaho International Summerfest
Boiseko I. Oinkari eta Goizaldi Dantzari Eguna |
Rexburg, Idaho, AEB
Boise, Idaho, AEB |
|
2022 | 59. Beskidy Highlanders Kultur Astea eta 31. Nazioarteko Folklore Elkarteratzea | Bielsko-Biala, Polonia |