Lankide:Egia/Maria Barbal

Maria Barbal i Farré ( Tremp, 1949ko irailaren 17a ) kataluniar idazlea da. [1]

Hispaniar Filologia ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitate Zentralean eta Bigarren Hezkuntzan irakasle izan zen. [2]

Bartzelonan bizi den arren 1960ko hamarkadaz geroztik, egilearen lehen lan literarioen ardatza Pallars eskualde izan zen, bere haurtzaroaren eta nerabezaroaren landa ingurunea, nahiz, sarritan, ikuspegi kritiko batez begiratzen duen. Bere lehen eleberria, Pedra de tartera (Harritzako harria), ingurune horren erdigunean girotua dago. Irakurleen eta kritikaren harrera ezin hobea jaso zuen. Geroago egindako lanetan gehiago lerratu izan da hiri inguruneko gaietara. Ipuin laburrak, gazteentzako eleberriak eta antzezlanak ere idatzi ditu.

Bere lana alemanera, aranerara, asturiarrera, gaztelaniara, italierara, frantsesera eta portugesera itzuli izan dira, besteak beste. Bere literaturgintzak Creu de Sant Jordi saria merezi izan du. [3]

Kataluniako Bibliotekan gordetzen dira Maria Barbalen eskuizkribuak, bere ziena daraman funtsean.

Eleberriak

aldatu
  • 1985 - Pedra de tartera (Harritzako harria)
  • 1990 - Mel i metzines (Eztia eta pozoia)
  • 1992 - Càmfora (Kanforra)
  • 1996 - Escrivia carets al cel (Zerurako gutunak idazten zituen)
  • 1999 - Carrer Bolívia (Bolivia kalea)
  • 2002 - Cicle de Pallars (Pallarseko zikloa)
  • 2003 - Bella edat (Aro ederra)
  • 2005 - País íntim (Herrialde intimoa)
  • 2008 - Emma
  • 2014 - En la pell de l'altre (Besteren larruan)
  • 2019 - A l'amic escocès (Eskoziako lagunari)
  • 2001 Camins de quietud: Un recorregut literari per pobles abandonats del Pirineu (Bide geldoak: literatur ibilbide bat Pirinioetako herri abandonatuetan zehar)

Narrazio laburra

aldatu
  • 1986 La mort de Teresa (Teresaren heriotza)
  • 1994 Ulleres de sol (Eguzkitako betaurrekoak)
  • 1998 Bari
  • 2010 La pressa del temps (Denboraren larria)
  • 2011 Cada dia penso en tu (Egunero pentsatzen dut zurekin)

Haur eta gazteentzako narrazioa

aldatu
  • 1991 Pampallugues (Pindarrak)
  • 1992 Des de la gàbia (Kaiolatik)
  • 1995 Espaguetti Miu

Antzerkia

aldatu
  • 2000 L'helicòpter (Helikopteroa)

Erreferentziak

aldatu
  1. (Katalanez) «Maria Barbal i Farré» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0241052.xml.
  2. «Pòrtic Barbal | Associació d'Escriptors en Llengua Catalana» www.escriptors.cat (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  3. (Katalanez) Llista de Creus de Sant Jordi. 2020-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).

Kanpoko estekak

aldatu

Biblioteca de Catalunya, Maria Barbal funtsa

«Maria Barbal» Visat