Lankide:Azurlac/Proba orria

Marilyn Monroe aldatu

Marilyn Monroe XX. mendeko film-izarra, sexu eta pop ikonoa izan zen. Arazo pertsonalak zirela eta, bere buruaz beste egin zuen.

Bizitza aldatu

Norma Jeane Mortenson, Marilyn Monroe izenez ezagututa, Los Angelesen jaio zen 1926ko ekainaren  1an. Bere amak arazo mentalak zituen, eta bere aitaz ez dakigu ezer. Marilyn Monroek adopzio etxeetan eta umezurztegietan pasatu zuen haurtzaroa.

16 urterekin lehen aldiz ezkondu zen, eta Bigarren Mundu Gerra hasi arte etxeko andre izan zen. Ondoren, lanean hasi zen eta gerra garaian emakumeen lanaren garrantziaren inguruan erreportaje bat egitera joan zen argazkilari bat bere lantegira. Horrela, modelo lanetan asi zen eta 1945. urtean 33 aldizkari ezagunen portadan agertu zen bere argazkia. Hurrengo urtean, dibortziatu eta modelo lanetan hasi zen, baita interpretazioa ikasten ere.

1947an lehen filmean parte hartu zuen The Shocking Miss Pilgrim. Beste hainbat filmetan lan egin ostean, modelo lanei ekin zien berriz.

1953an Hollywoodeko aurpegirik ezagunenetakoa bihurtu zen Howard Hawksek zuzendutako Gentlemen Prefer Blondes eta Jean Negulescoren How to Marry a Millionaire filmei esker. Henry Hathawayk zuzendutako Niagara filmarekin, berriz, izar handia egin zen.

Billy Wilderren The Seven Year Itch filma egin zuen Marilynek 1955ean. Film horretakoa da Marilynen eszenarik ezagunenetakoa, metroaren aireztapen sistemako irteera baten gainean zegoela aireak gona altxatu zionekoa. Film hori egin ostean, New Yorkeko Actor's Studio ezagunean hasi zen ikasten, eta bere ekoiztetxea sortu zuen: Marilyn Monroe Productions. Komediarako gaitasuna zuela ere erakutsi zuen beste pelikula batzuetan. 1962ko martxoan munduko izar ezagunena izendatu zuten Marilyn, eta Urrezko Globoa eman zioten. Maiatzean, berriz, New Yorkeko Madison Square Gardenen Happy birthday ospetsua abestu zion John F. Kennedy AEBetako presidenteari. Urte bereko abuztuaren 4an, 36 urterekin, Brentwoodeko (Kalifornia) etxean, gaindosi baten ondorioz hil zen Marilyn Monroe (hilketa izan zela ere askotan esan izan da).


Filmografia aldatu

Urtea Izenburua Papera Oharrak
1962 Something's Got to Give Ellen Wagstaff Arden (bukatu gabe)
1961 The Misfits Roslyn Tabler
1960 Let's Make Love Amanda Dell
1959 Some Like It Hot Sugar Kane Kowalczyk
1957 The Prince and the Showgirl Elsie Marina
1956 Bus Stop Cherie
1955 The Seven Year Itch The Girl
1954 There's No Business Like Show Business Vicky Hoffman/Vicky Parker
1954 River of No Return Kay Weston
1953 How to Marry a Millionaire Pola Debevoise
1953 Gentlemen Prefer Blondes Lorelei Lee
1953 Niagara Rose Loomis
1952 O. Henry's Full House Oinezkoa "The Cop and the Anthem" izeneko kapituluan
1952 Monkey Business Miss Lois Laurel
1952 Don't Bother to Knock Nell Forbes
1952 We're Not Married! Annabel Jones Norris
1952 Clash by Night Peggy
1951 Let's Make It Legal Joyce Mannering
1951 Love Nest Roberta Stevens
1951 As Young as You Feel Harriet
1951 Home Town Story Gina Norris
1950 Right Cross Dusky Ledoux (kreditoetan agertu gabe)
1950 All About Eve Miss Caswell
1950 The Fireball Polly
1950 The Asphalt Jungle Angela Phinlay
1950 A Ticket to Tomahawk Clara (kreditoetan agertu gabe)
1949 Love Happy Bezero bat
1948 Ladies of the Chorus Peggy Martin
1948 Scudda Hoo! Scudda Hay! Txalupako neska (lakuko eszenetan)/Elizatik ateratzen den neska (Kreditoetan agertu gabe)
1947 Dangerous Years Evie
  Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azurlac/Proba orria