Lankide:Alain Basaguren Iker Risco/Proba orria

Claude Makélélé (Kinshasa, Zaire, 1973ko otsailaren 18) Kongoko Errepublika Demokratikoan jaiotako futbolari eta entrenatzaile frantsesa izan zan. Bere postua, defentsako erdilaria zen.

Biografia aldatu

Zairen jaio zan eta bere familiagaz, 4 urtegaz Parisera joan zan bizitzera 1977an. Bere aita, André-Joseph Makélélé da eta selekzio nazionalean jolastu eban, baita Belgika futboleko txapelketan jolastu eban. Bere neska laguna, Noémie Lenoir da eta modelo eta aktore frantzesa da. Bi seme daukaz, Kelyan Makélélé eta Shana Makélélé.

Ibilbidea aldatu

Vigoko Celta aldatu

Real Club Celta de Vigo izan zan bere ibilbidearen lehenengo taldea. Mostovoi izan zan bere entrenatzailea eta 650 milioi peseta ordaindu eben beragaitik. 88 partido jolastu ebazan, horietatik bakarrik 4 gol sartu ebazan. Bi denboraldi egon zan talde honetan.

Real Madrid CF aldatu

Real Madrid taldea, 14 milioi euro ordaindu ebazan Makélélégaitik. Talde honetan, Espainiako liga bi, UEFA Champions League bat, Espainiako Superkopa bat, UEFAren Europako Superkopa bat eta Kopa Interkontinental bat irabazi eban. Beraien entrenatzailea Florentino Pérez zan. Makélélé, gero eta gutxiago jolasten hasi zan David Beckham heldu zanean eta gainera, soldata txarrenetarikoa eukan beste jokalariekin konparatuz. Hau, ez jakon betere gustatu bere erreprezentatzaileari, eta hori dala eta Chelsea FC taldera joan behar izan zan.

Chelsea FC aldatu

2003ko udan heldu zan, eta 17 milioi libra ordaindu eban Chelsea FC. Claudio Ranieri, bere entrenatzailea garai artan, beragaz kontuan hartu eban titular bezala eta bigarrenak gelditu ziran Premier Leaguean. Semifinaletara ere heldu ziran UEFA Champions Leaguean. Denboraldia amaitzean, José Mourinho hasi zan entrenatzailea bihurtu zan.

Paris Saint-Germain aldatu

2008ko uztailan, Paris Saint-Germainera joan zan doainik. 2010eko otsailean, retiratu gura eban baina azkenean 2011ko amaieran retiratu izan zan.

Selekzio Nazionala aldatu

Frantziako selekzioan, 71 partidu jolastu ebazan. Atlantako Joko Olimpikoetan jolastu ebazan 1996an, baita Korea-Japon mundialean 2002an eta Alemaniako mundialean 2006an ere. 2008ko ekainean, retiratzea erabaki eban selekziotik, 2008ko eurokopa galtzerakoan.

Munduko kopako partizipazioak(Mundiala) aldatu

Mundiala Non Emaitza
2002ko Munduko Futbol Txapelketa 🇰🇷 Hego Korea eta 🇯🇵 Japon Lehenengo fasea
2006ko Munduko Futbol Txapelketa 🇩🇪 Alemania Txapeldunordeak

Erreferentziak aldatu