Lankide:Aitziber00/Proba orria

Bizkotxoa, Iparraldean Bixkotx, (latinezko bis coctusetik, bi aldiz egosia) labean egositako edozein ore gozori deritzo. Bizkotxo guztiek daramatena, arrautzak, irina (ohi gari irina) eta azukrea.

Jogurt bizkotxoa

Gehigarri bezala, arrautzen ordez, legamia kimikoa eraman dezake, orokorrean, gasifikatu eta, beraz, bolumena emateko (arrautza zuringoak elur puntuan muntatuz gauza bera lortzen den arren), koipeak (ohi gurina, baita, oliba olioa ere), eta, beste likido batzuk (batez ere esnea).

Bizkotxoaren historia

aldatu

XVI. mendean, bizkotxoak marinelen elikagai nagusietakoa ziren itsas ibilaldi luzeetan. Opil txiki biribilak ziren, galleta modukoak, gari irinez eginak. Bi aldiz egosten zituzten, bidaian zehar hartzitu ez zitezen. Eta egosaldi bikoitz horretatik datorkie izena, latinez bis coctus hitzek “bitan egosia” esan nahi baitute[1].

Osagaiak

aldatu

Jogurt bizkotxo bat egiteko behar dituzun oinarrizko osagaiak:

Prozedura

aldatu
  • Bol batean, jogurt-edalontzi baten edukia jartzen dugu eta arrautzak, ekilore-olioa eta azukrea gehitzen ditugu. Ondo irabiatu.
  • Bestalde, irina legamiarekin nahastu eta mugitu egingo dugu, homogeneoki bana dadin.
  • Hagaxkak erabiliz, pixkanaka-pixkanaka irina txertatzen dugu gainerako osagaiekin, irabiatu eta irina gehitzen dugun bitartean masa bat eratzen utziz.
  • Bitartean, labea 180 ºC-tan aurreberotuko dugu hamar bat minutuz.
  • Bizkotxo molde bat gurinez igurtziko dugu, gero masa gure moldera botatzeko.
  • Masa moldera bota eta labera sartuko dugu.
  • 30 minutu igaro ondoren, azkar ireki eta egosketa-puntua egiazta dezakegu, zurezko brotxeta bat masan sartuz, garbi edo zikin ateratzen den egiaztatzeko.
  • Lehenengo kasuan, gure bizkotxoa prest egongo da. Zerbait zikina ateratzen bada, beste bost minutuz itxaron eta gero labea itzaliko dugu.
  • Bizkotxoa behin ondo egina dagoela dakigunean, hotzitzen utzi eta moldetik ateratzea da azken urratza.

Iraupena

aldatu

Denbora guztira...........40m

Lantzea........................5m

Egosketa......................35m

Erreferentziak

aldatu
  1. «Bizkotxoaren hastapen gogorrak» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).