Galleta
Galleta[2] (frantsesetik: galette, hots, "opila") elikagai bat da, labean egiten den orea irinez, gurinez, arrautzez eta azukrez osatuta daukana.
Galleta | |
---|---|
![]() Txokolatezko pipitak dituen "cookie" galleta. | |
Eskualdea | Persia[1] |
Osagaiak | irina, gurina, arrautza eta azukrea |
Horrez gain, galletek beste osagai batzuez egin daitezke: fruitu lehorrez, txokolatez edo marmeladaz.
HistoriaAldatu
VII. mendean, Persian agertu ziren, azukrea eskualdean zabaldu zenean.[1] Europara Iberiar penintsulako konkista musulmanaren bidez iritsi zen. Jada XIV. menderako, oso tipikoak ziren europar sukaldaritzaren maila guztietan, gorteetatik sukalde xumeetaraino.
New York aldean, cookie (nederlanderatik koekje, galletatxoa) izenekoa dago.
Ikus, gaineraAldatu
- Artiach galleta-fabrika euskalduna.
- Zortearen galleta
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b Whatscookingamerica.net. History of Cookies - Cookie History. .
- ↑ «galleta» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |