Zuringoa (izen arrunta) edo albumena (izen zientifikoa) arrautzak gorringoaren inguruan duen likido erdigardena da, enbrioia elikatzen eta babesten duena.

Zuringoak gorringoa inguratzen du.

Osaera

aldatu

Nagusiki, uretan disolbatutako % 15eko proteina kopuru batean datza. Proteinen artean nagusia oboalbumina da, %55a inguru. Gorringoak ez bezala, zuringoak gantz kopuru oso urria du. 80 °C-an berotzen bada, koagulatu egiten da, eta kolore zuria hartzen du.

Okerreko ustea da zuringoa arrautzaren zitoplasma dela. Arrautzaren zitoplasma gorringoa da, biteloz betea dagoena eta nukleo txikia bazter batean kokaturik duena. Zuringoa zelulaz kanpoko egitura bat da eta arrautza barnean dagoen enbrioia babesten eta elikatzen du.

Erabilerak

aldatu

Zuringoak, gizakientzat, erabilera asko du, batez ere sukaldaritzan, eta, horren barnean, gozogintzan nagusiki. Muntatuz, merengea eta beste gozo batzuk egiten dira. Pastelak estaltzeko ere erabil daiteke. San Blas opilei, labetik atera ondoren, arrautza zuringo muntatuzko geruza bat ematen zaie.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu