Hauts altxagarri

Legamiaren ordezko gai, sodio bikarbonatoz eta hainbat azidoz egina, bustitakoan karbono dioxidoa askatzen duena. Hauts gisa merkaturatzen da, eta altxagarri moduan erabiltzen da sukaldaritzan eta elikagaigintzan.
Legamia kimiko» orritik birbideratua)

Hauts altxagarria oreari gehitzen zaion gai kimikoa da. Legamia ordezten du altxagarri gisa; hori dela-eta, legamia kimiko ere deitu izan zaio.

Koilaratxokada bat hauts altxagarri.

Hauts altxagarriak karbonato bat eta azido bat baino ez du edukitzen. Urak eta azidoak karbonatoa deskonposatzen dutenean ikazkai dioxidoa sortzen da, eta, besteak beste, horrek jaikitzea eragiten du.

Beste usainik eta zaporerik sortzen ez denez, legamiarekin gertatzen den eran, labean egindako jakiaren zaporea ez da aldatuko, orean geratzen den gatz-kopurua izan ezik.

Hauts altxagarriak sodio bikarbonato (sodio hidrogenokarbonatoa [NaHCO3]) eta azido zitriko edo potasio bitartrato kopuru berdinak izaten ditu. Irinari hauts altxagarria gehitzen zaionean, irin altxagarriduna lortzen da.

Erreakzioaren ekuazioa hau da:

    NaHCO3(aq) + H+(aq) ⟶ Na+(aq) + CO2(g) + H2O

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.