Landaburu goiztiarra (Agrocybe praecox edo Pholiota praecox) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Erdipurdiko jangarria.

Landaburu goiztiarra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaAgrocybe
Espeziea Agrocybe praecox
Fayod, 1889
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa sabeldua da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, batzuetan higrofano samarra. Gaztetan zuri zikin kolorekoa, krema-buztin kolorekoa, ilunagoa erdialdean. Hasieran ganbila, gero laua eta, azkenean, titiduna.

Orriak: Eskotatuak, lodiak. Hasieran zurbilak, ondoren gris-moretik arre-buztin kolorera doazenak.

Orri Eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 5 eta 7 cm bitarteko altuerakoa. Lehenik muinduna, gero barnehutsa. Zilindrikoa, oinarrian erraboildun samarra bada ere. Hasieran zurixka da, eta, ondoren, okre antzeko kolorekoa. Oinak eraztun bat du oso goian, zabaldua, hauskorra eta iheskorra.

Haragia: Samurra eta zuria kapelan, oinean arrea. Irin usain arina du.[2]

 
Landaburu goiztiarrak
 
Landaburu goiztiarra albotik

Etimologia: Agrocybe hitza grekotik datorren hitz konposatua da, landa eta burua, zelai burua esan nahi du. Praecox epitetoa latinetik dator, goiztiarra, esan nahi duen "praecox" hitzetik. Udaberriaren hasieran hasten delako.

Jangarritasuna aldatu

Erdipurdiko jangarria, kalitate gutxikoa.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Agrocybe dura delakoarekin, honek ez du irin usainik eta zapore mikatz samarrekoa da.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udan, lurrean, hostozabalen basoetako leku belartsuetan, larreetan eta zelaietan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Honduras, Kolonbia, Brasil, Txile, Europa, Islandia, Svalbard, Errusia, Kaukasia, Iran, Mongolia, Txina, Hego Korea, Taiwan, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Kenya, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[6]

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 395 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 340 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 193. or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 262 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Agrocybe praecox: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu