Agrocybe dura Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Honen mikaztasuna areagotu egiten da egostean. Ez da jaten.

Agrocybe dura
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaAgrocybe
Espeziea Agrocybe dura
Singer, 1936

Sinonimoa: Pholiota dura.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero zabaldu egiten da; hasieran zuria, zahartzean okre-horixka argi kolorea hartzen du; ertza leuna, ia beti, errezel partzialaren hondarrengatik apendikulatua; azal leuna, denbora lehorrarekin erraz pitzatzen da.

Orriak: Zuri-grisaxkak, gero grisak, azkenean gris-arrexkak, estu, itsatsiak.

Hanka: Zilindrikoa, zurixka, 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,2 cm bitarteko lodierakoa, eraztun iheskor batekin, sarritan eraztun gabe, bada, kapelaren ertzeko urraduretan geratzen da.

Haragia: Zuria, gogorra, bai kapelarena eta bai oinarena. Usain ahula du eta zapore mikatza murtxikatzean.[2]

Etimologia: Agrocybe hitza grekotik datorren hitz konposatua da, landa eta burua, zelai burua esan nahi du. Dura epitetoa berriz latinetik dator, gogorra, esan nahi duen, "durus" hitzetik. Haragiaren gogortasunagatik.

Jangarritasuna aldatu

Zelaian utzi beharrekoa, pixka bat mikatza delako, eta egositakoan mikatzagoa.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Agrocybe praecox, delakoarekin nahas daiteke, baina hau txikiagoa da, okre kolorea du eta irinaren usaina.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean, zelaietan eta lorategietan, oso gutxitan basoetan. Korro handiak osatzen ditu. Ez da oso ohikoa.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kazakhstan.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 194 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 125 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 245 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 245 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Agrocybe dura: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu