Bilboko Athletic Klubaren historia

Futbola Bilbora jokalari talde bik eraman zuten, biek Erresuma Batuarekin lotura zutenak: altzairugintza eta itsas-merkataritzan aritu eta Bilboko Ingelesen Landan jokatu ohi zuten britainiar langileak eta Erresuma Batuko eskoletatik itzulitako euskal ikasleak. 1890eko hamarkadaren hasieran langileek Bilbao Football Club izeneko taldean sortu zuten. Tartean 1898an Zamacois Gimnasio inguruan zebiltzan ikasleek Athletic Club sortu zuten. 1901ean Bilboko Cafe Garcia eginiko biltzar batean estatutuak onartuak izan ziren.

Lamiako futbol zelaia, Athleticen lehendabiziko zelaien bat.

1902an Bilboko klub biek elkartu eta Bizcaya izeneko taldea sortu zuten, lehendabiziko Espainiako Futbol Errege Kopan parte hartzeko. Garaipena lortu zuten finalean FC Barcelona mendean hartu eta gero. 1903an klub biek bat egin zuten eta Athletic Club de Bilbao izena jarri zioten klub berriari. Urte berean, Madrilen zeuden euskal ikasle talde batek Athletic Club de Madrid sortu zuen, gero Atlético Madrid izango zena. Klubaren jaiotze datak eztabaida piztu izan du futbol historialarien artean: klubak berak 1898. urtea dela esaten du, beste batzuek 1901. urtea aukeratzen dute eta gainontzekoek, berriz, 1903. urtearen alde egiten dute.

Errege Kopa aldatu

Klubaren lehendabiziko garaipenak sorberria zen Espainiako Futbol Errege Kopa lehiaketan izan ziren. 1902an Bizcayak lortutako garaipenaren ondoren, sorberria zen Athleticek berriro 1903an irabazi zuen. 1904an garaipena lortu zuten aurkaria zuten Club Español de Madrid partidara agertu ez zelako. 1907an Bizcaya izena berpiztu zuten Union Vizcaino taldearekin elkartea sortuz. Lehiaketa berriro 1911n, eta hirutan segidan, 1914 eta 1916 artean, irabazi zituen. Orduko izarra Pichichi golegilea zen, 1913ko abuztuaren 21ean San Mameseko irekieran lehendabiziko gola eta 1915eko finalean hat-trick lortu zituena. Bere omenez egungo Ligako golegile nagusiak Pichichi Saria lortzen du.

Liga hasiberria aldatu

1920ko hamarkadako euskal klub nagusiak Athletic Club, Real Unión, Getxoko Arenas eta Real Sociedad ziren. Laukote honek 1928an Espainiako futbol liga txapelketa sortu zuten. 1930ean Deportivo Alaves igo ondoren, Lehen Mailako hamar klubetako bostak euskaldunak ziren. Orduan gaztelaniaz "Con cantera y afición, no hace falta importación" (euskaraz: "Harrobia eta zaleekin, inportazioa ez da beharrezkoa") esateari ekin zioten, Athleticek bere filosofiaren lema izango zuena.

Onddo-kapelua aldatu

1921ean Fred Pentland izeneko entrenatzaile berri bat etorri zen Racing Santander taldetik. 1923an Athleticek Errege Kopan garaipena lortu zuen, modu iraultzaile erabiliz gainera: pase laburra. 1927an Athletic utzi eta Athletic Madrid, Real Oviedo eta Espainiaren entrenatzailea izan zen. 1929an Bilbora itzuli eta Athleticek Liga/Errege Kopa dobletea egin zuen bitan, 1930 eta 1931an hain zuzen ere. Klubak lau aldiz segidan irabazi zuen Errege Kopa 1930 eta 1933 artean eta Liga 1932 eta 1933an. 1931an Athleticek bere garaipen luzeena lortu zuen, FC Barcelona 12-1 irabaziz.

Atlético Bilbao aldatu

Mosaikoa San Mamesen.

1941an kluba izenaz aldatu behar zuten, Francisco Francok agindutako dekretu baten arabera, gaztelaniazkoak ez ziren izenak galarazita zeuden eta horrela klubari Atlético Bilbao izena jarri zioten. Urte berean klubeko historiako golegile nagusiak bere debuta egin zuen: Telmo Zarraonandia, hurrengo hamahiru denboraldietan 294 golak lortuko zituena. 1950/51 denboraldiko bere 38 golak oraindik Ligako errekorra badira. 1943an Athleticek Liga/Copa del Generalísimo doblete egin zuen berriro eta 1944 eta 1945ean Errege Kopa irabazi.

1950eko hamarkadaren hasieran Athletic Clubeko aurrealdea ospetsua izan zen: Zarra, Panizo, Rafa Iriondo, Venancio eta Gaintzak osatua. Aurrelari hauei esker klubak beste Copa del Generalísimo lortu zuen 1950ean. Ferdinand Daučík entrenatzaile berriaren heltzeak klubeko garaipenak handitu zuen: 1956an beste doblete bat eta 1955 eta 1958 Copa del Generalísimo bi lortuz. 1956an klubak Europako Kopan debuta egin zuen, historiako Manchester Uniteden talderik onenetariko batek menderatua izana.

1960ko hamarkada aldatu

1930, 1940 eta 1950eko hamarkadetan lortutako garaipenak lortzeko, Athleticek atzerritar jokalariak lortzeko murrizteen laguntza izan zuen. Nahiz eta gehienetan taldeek hiru atzerritar baino gehiago ezin izan, Real Madrid edo FC Barcelona bezalako klubek iruzur egin zuten Alfredo Di Stéfano, Ferenc Puskás, José Santamaria edo Ladislao Kubala bezalako jokalariak nazionalizatuz. Athleticek, ostera, harrobi politikari ekin zion, malgutasun gutxi edo bat ere ez erakutsiz. Hori zela eta 1960ko hamarkadan, Real Madriden nagusitasuna azaldu zen, Atlético Bilbao taldeak 1969an Copa del Generalisimo bakarra irabaziz.

Hala ere, Athleticek aitona-amonen neurria ere erabili zuen, eta Bartzelonan jaiotako Armando Merodio fitxatu zuen. Alabaina, Txus Pereda, Miguel Jones edo José Eulogio Garate bezalako jokalariak fitxatzeari uko egin zion, jaiotzez euskaldunak ez baziren ere hirurak Euskal Herrian heziak eta Garateren gurasoak ere euskaldunak ziren. Hamarkada honetan Athletic Clubeko izar bat agertu zen: Jose Angel Iribar atezaina.

1970eko hamarkada aldatu

1970eko hamarkadan Athleticek ez zuen arrakasta berreskuratu, hamar urtez Errege Kopa bakarra lortu baitzuen, 1973an hain zuzen ere. 1975eko abenduan, Real Sociedaden aurkako partida batean, Iribar eta Errealeko kapitaina zen Inaxio Kortabarriak ikurrina atera eta zelaiaren erdigunean kokatu zuten. Hauxe zen ikurrinaren lehendabiziko agerpen publikoa Francoren heriotzaren ondoren[1].

1977an Athletic UEFA Kopako finalera ailegatu zen, kanpoan lortutako golei ezker Juventusek menderatua izana. Hamarkada honetan ere Athletic Bilbao jatorrizko izena berreskuratu zuen.

1980ko hamarkada aldatu

1981ean Athleticek Javier Clemente sinatu zuen entrenatzaile gisa. Honek laster osatu zuen historiako talderik onenetariko bat, Urkiaga, De Andres, Urtubi, Argote edo Zubizarreta bezalako harrobiko jokalari gazteak Dani edo Goikoetxea bezalako beteranoekin uztartuz. Bere lehendabiziko denboraldian, Clementek Ligako laugarren postua lortu zuen. 1983an klubak Liga bat eta 1984an beste Liga/Errege Kopa dobletea lortu zituen. 1985 eta 1986an Athleticek 3.a eta 4.a hurrenez hurren bukatu zuen txapelketa. Clementeren estilo oldarkor, defentsa eta eraginkortasuna bultzatu zituen.

Ordutik Athleticek ez du garaipen handirik izan. Jose Angel Iribar, Howard Kendall, Jupp Heynckes edo Javier Irureta bezalako entrenatzaileek ezin izan dute garaipenak lortu.

1990eko hamarkada aldatu

Clemente ondorengo entrenatzaile arrakastatsuena Luis Fernández izan zen, 1996an sinatuta. 1998an Ligan bigarrena izan zen, Champions League parte hartzeko sailkatuz. Fernandezek harrobiaren ikuspegi zabalaren onurak izan zuen: Athleticen jokatzeko ez zen beharrezkoa Euskal Herrian jaioa izan baizik eta Euskal Herrian hezia izatea. Horrela Salamancan jaiotako Patxi Ferreira edo Brasilen jaiotako Biurrun debutatu zuten. Roberto López Ufarte edo Benjamín, ostera, guraso euskaldunak izanda ere, ez ziren aukeratuak.

Klubak beste harrobian hezitako jokalariak, euskal harrobikoak ez baziren ere, fitxatu zituen. Horrela Bixente Lizarazu (klubeko lehendabiziko iparraldeko jokalaria) Ismael Urzaiz edo José Mari fitxatu zituen. Politika berri honek 1995ean eztabaida sortu zuen Athleticek Real Sociedadetik Joseba Etxeberria fitxatu zuenean. Jokalari hauek, Rafael Alkorta, Julen Guerrero edo Patxi Ferreira bezalako Athleticen harrobiko jokalariekin batera 1998ko arrakasta lortu zuten.

2000ko hamarkada aldatu

Athletic Celta Vigoren aurka, 2005ean.

XXI. mende hasierako lehendabiziko urteak, Athletic historiaren txarrenetariko batzuk izan dira Errege Kopa emaitza txarrak izan ez ezik Ligako lehendabiziko postuetatik at geratu ere izan du. Lehen Mailan mantentzea lortu badu ere, Athletic bere historiako kirol-krisialdi nagusietariko batean sartuta dago, beti sailkapeneko azken postuetatik irten ezinda. Adibidez, 2006/07 denboraldian bere historiako sailkapen posturik txarrena lortu zuen, 17.a izanda.

Hala ere, klubak bazituen berri pozgarriak ere: alde batetik, 2002an sinatutako itun bati esker, emakumezkoen taldea sortu zuen, lau liga irabazi dituena; bestetik, harrobiak jokalari inportateak ere sortu ditu, tartean Yeste, Amorebieta, Iraola edo Llorente.

2010eko hamarkada aldatu

Joaquín Caparrós sevillarra Athletic entrenatzen hasi zenetik taldearen emaitza juxtuak alde batetara utzi eta Ligan eta Kopan paper ona egitera ohitu da. 2009ko Errege Kopako finala izan zen inflexio-puntua. Bertan Athleticek Bartzelonaren aurka galdu bazuen ere zaletuak ilusionatzen hasi ziren eta taldearen mailan jauzia egon zen. Hurrengo urtean UEFA Europa League jokatu zuen emaitza onik lortu ez bazuen ere. 2010-11 denboraldian Liga bikaina egin zuen eta 6. sailkatzea lortu zuen, berriz ere Europan jokatzeko aukera eskuratuz.

Hauteskundeetan Josu Urrutia lekittarra bihurtu zen lehendakari eta honek Marcelo Bielsa argentinarra ekarri zuen. Bielsaren eskutik Athletic joko ikusgarria egiten hasi zen, eta hasieran jokalariei ohitzea kostatu bazitzaien ere denboraldi zoragarria egin zuen, Errege Kopako eta UEFA Europa Leagueko finalak jokatzera iritsi baitzen. Hurrengo urtea oso gorabeheratsua izan du, futbolaz haratagoko arazoek taldearen giroan eta jokoan eragina izan dute eta denboraldi oso grisa egin du.

Urtez urteko ibilbidea aldatu

Urtea Maila Postua Errege Kopa[2] Beste Txapelketak Oharrak
1898-99 Athletic Club taldearen fundazioa
1899-00
1900-01
1901-02 1.a Kopan: Bizkaya
Finala: Bizkaya 2-1 FC Barcelona[3]
1902-03 1.a Finala: Athletic 3-2 Madrid FC[4]
Athletic Club Sucursal de Madrid sortu zen
1903-04 1.a Finala: Athletic (jokatu gabe) Español de Madrid
1904-05 2.a Finala: Madrid FC 1-0 Athletic
1905-06 2.a Finala: Madrid FC 4-1 Athletic
1906-07 2.a Kopan: Bizkaya
Finala: Madrid FC 1-0 Bizkaya
1907-08 jokatzeari uko
1900-09 1/4
1909-10 1.a Finala: Athletic 1-0 Vasconia (Erreala)[5]
1910-11 1.a Finala: Athletic 1-0 RCD Espanyol
1911-12 jokatzeari uko
1912-13 2.a Finala: Racing de Irun 2-2, 1-0 Athletic
(2 partida)
1913-14 1.a Iparraldeko Txap: 1.a Finala: Athletic 2-1 FC España (Barcelona)

San Mames zelaia inauguratu zen 2013ko abuztuaren 21ean[6]

1914-15 1.a Iparraldeko Txap: 1.a Finala: Athletic 5-0 RCD Espanyol
1915-16 1.a Iparraldeko Txap: 1.a Finala: Athletic 4-0 Madrid FC
1916-17 ez zen sailkatu Iparraldeko Txap: 2.a
1917-18 ez zen sailkatu
1918-19 ez zen sailkatu
1919-20 2.a Iparraldeko Txap: 1.a Finala: FC Barcelona 5-1 Athletic
1920-21 1.a Iparraldeko Txap: 1.a Athletic Club de Madrid banatu egin zen.
Kopa finala: Athletic 4-1 Athletic Club de Madrid
1921-22 ez zen sailkatu
1922-23 1.a Bizkaiko Txap: 1.a Finala: Athletic 1-0 CD Europa
1923-24 1/2 Bizkaiko Txap: 1.a
1924-25 ez zen sailkatu Bizkaiko Txap: 2.a
1925-26 Liga fasea Bizkaiko Txap: 1.a
1926-27 Liga fasea Bizkaiko Txap: 2.a
1927-28 Liga fasea Bizkaiko Txap: 1.a
1928-29 Lehen maila 3.a 1/2 Bizkaiko Txap: 1.a
1929-30 Lehen maila 1.a 1.a Bizkaiko Txap: 2.a Kopa finala: Athletic 3-2 (luz) Madrid FC
Pitxitxia: Guillermo Gorostiza
Zamora: Gregorio Blasco[7]
1930-31 Lehen maila 1.a 1.a Bizkaiko Txap: 1.a Kopa finala: Athletic 3-1 Real Betis
Pitxitxia: Agustín Sauto "Bata"
1931-32 Lehen maila 2.a 1.a Bizkaiko Txap: 1.a Kopa finala: Athletic 1-0 FC Barcelona
Pitxitxia: Guillermo Gorostiza
1932-33 Lehen maila 2.a 1.a Bizkaiko Txap: 1.a Kopa finala: Athletic 2-1 Madrid FC
1933-34 Lehen maila 1.a 1/4 Bizkaiko Txap: 1.a Zamora: Gregorio Blasco
1934-35 Lehen maila 4.a 1/16
1935-36 Lehen maila 1.a 1/4 Zamora: Gregorio Blasco
1936-37 Gerra Zibila
1937-38 Gerra Zibila
1938-39 Gerra Zibila 1. itzulia Bizkaiko Txap: 1.a
1939-40 Lehen maila 3.a 2. itzulia Bizkaiko Txap: 1.a Pitxitxia: Víctor Unamuno
1940-41 Lehen maila 2.a 1/16 Zamora: J.M. Etxebarria
1941-42 Lehen maila 7.a 2.a Kopa finala: FC Barcelona 4-3 (luz) Athletic
1942-43 Lehen maila 1.a 1.a Kopa finala: Athletic 1-0 (luz) Madrid FC
1943-44 Lehen maila 10.a 1.a Kopa finala: Athletic 2-0 Valencia CF
1944-45 Lehen maila 6.a 1.a Kopa finala: Athletic 3-2 Valencia CF
Pitxitxia: Telmo Zarraonandia
1945-46 Lehen maila 3.a 1/16 Copa Argentina Argentina (Superkopa): FC Barcelona 5-4 Athletic
Pitxitxia: Telmo Zarraonandia
1946-47 Lehen maila 2.a 1/2 Pitxitxia: Telmo Zarraonandia
Zamora: R. Pérez Lezama
1947-48 Lehen maila 6.a 1/16
1948-49 Lehen maila 6.a 2.a Kopa finala: Valencia CF 1-0 Athletic

1.000 gola Ligan (Rafael Iriondo)[8]

1949-50 Lehen maila 6.a 1.a Kopa finala: Athletic 4-1 (luz) Real Valladolid
Pitxitxia: Telmo Zarraonandia
1950-51 Lehen maila 7.a 1/2 Eva Duarte Kopa Eva Duarte (Superkopa): Athletic 5-5, 2-0 Atletico Madril[9][10]
Pitxitxia: Telmo Zarraonandia
1951-52 Lehen maila 2.a 1/16
1952-53 Lehen maila 6.a 2.a Kopa finala: FC Barcelona 2-1 Athletic
Pitxitxia: Telmo Zarraonandia
1953-54 Lehen maila 6.a 1/4
1954-55 Lehen maila 3.a 1.a Kopa finala: Athletic 1-0 Sevilla FC


Urtea Maila Postua Errege Kopa Esp. Superkopa Nazioarteko Txapelketak Oharrak
1955-56 Lehen maila 1.a 1.a Latindar Kopa, 2.a Kopa finala: Athletic 2-1 Atletico Madril
Latindar finala: AC Milan 2-1 Athletic[11]
1956-57 Lehen maila 4.a 1/16 Europako Kopa, 1/4
1957-58 Lehen maila 6.a 1.a Kopa finala: Athletic 2-0 Real Madril
1958-59 Lehen maila 3.a 1/16
1959-60 Lehen maila 3.a 1/2
1960-61 Lehen maila 7.a 1/4
1961-62 Lehen maila 5.a 1/4
1962-63 Lehen maila 10.a 1/16
1963-64 Lehen maila 8.a 2. itzulia 2.000 gola Ligan (José Antonio Latorre)[12]

Bilbao Athletic bigarren taldea sortu zen.

1964-65 Lehen maila 7.a 1/2 Ferien Kopa, 1/4
1965-66 Lehen maila 5.a 2.a Kopa finala: Real Zaragoza 2-0 Athletic
1966-67 Lehen maila 7.a 2.a Munduko Kopa txikia, 1.a
Ferien Kopa, 1. itzulia
Munduko kopa: Ligaxka[13]

Kopa finala: Valencia CF 2-1 Athletic

1967-68 Lehen maila 7.a 1/4 Ferien Kopa, 1/4 Pitxitxia: Fidel Uriarte
1968-69 Lehen maila 11.a 1.a Ferien Kopa, 1/4 Kopa finala: Athletic 1-0 Elx CF
1969-70 Lehen maila 2.a 1/2 Europako Errekopa, 1. itzulia Zamora: Jose Angel Iribar
1970-71 Lehen maila 5.a 1/16 Ferien Kopa, 1. itzulia Lezama inauguratu zen (1971-1-27)[14]
1971-72 Lehen maila 9.a 1/2 UEFA Kopa, 2. itzulia
1972-73 Lehen maila 9.a 1.a Kopa finala: Athletic 2-0 CD Castellón
1973-74 Lehen maila 5.a 1/32 Europako Errekopa, 2. itzulia
1974-75 Lehen maila 10.a 1/2 Pitxitxia: Carlos Ruiz
1975-76 Lehen maila 5.a 1/32
1976-77 Lehen maila 3.a 2.a UEFA Kopa, 2.a UEFA finala: Juventus FC 1-0, 2-1 Athletic[15]
Kopa finala: Real Betis 2-2 (pen:8-7) Athletic
1977-78 Lehen maila 3.a 1/16 UEFA Kopa, 3. itzulia
1978-79 Lehen maila 9.a 1/16 UEFA Kopa, 1. itzulia
1979-80 Lehen maila 7.a 1/16
1980-81 Lehen maila 9.a 1/2
1981-82 Lehen maila 4.a 1/4
1982-83 Lehen maila 1.a 1/4 UEFA Kopa, 1. itzulia
1983-84 Lehen maila 1.a 1.a 2.a Europako Kopa, 2. itzulia Superkopa: FC Barcelona 3-1, 1-0 Athletic
Kopa finala: Athletic 1-0 FC Barcelona

3.000 gola Ligan (Iñigo Lizeranzu)[16]

1984-85 Lehen maila 3.a 2.a 1.a Europako Kopa, 1. itzulia Superkopa ez zen jokatu
Kopa finala: Atletico Madril 1-0 Athletic
1985-86 Lehen maila 3.a 1/2 UEFA Kopa, 3. itzulia
1986-87 Lehen maila 13.a 1/2 UEFA Kopa, 2. itzulia
1987-88 Lehen maila 4.a 1/16
1988-89 Lehen maila 7.a 1/16 UEFA Kopa, 2. itzulia
1989-90 Lehen maila 12.a 1/16
1990-91 Lehen maila 12.a 5. itzulia
1991-92 Lehen maila 14.a 1/4
1992-93 Lehen maila 8.a 3. itzulia
1993-94 Lehen maila 5.a 4. itzulia
1994-95 Lehen maila 8.a 1/4 UEFA Kopa, 3. itzulia
1995-96 Lehen maila 15.a 1/16
1996-97 Lehen maila 6.a 4. itzulia
1997-98 Lehen maila 2.a 1/4 UEFA Kopa, 2. itzulia Mendeurreneko denboraldia[17]
1998-99 Lehen maila 8.a 1/16 Txapeldunen Liga, Liga fasea
1999-00 Lehen maila 11.a 2. iztulia
2000-01 Lehen maila 12.a 1/16
2001-02 Lehen maila 9.a 1/2
2002-03 Lehen maila 7.a 1/32
2003-04 Lehen maila 5.a 1/64
2004-05 Lehen maila 9.a 1/2 UEFA Kopa, 1/32 4.000 gola Ligan (Santi Ezquerro)[18]
2005-06 Lehen maila 12.a 1/16 Intertoto Kopa, 2. itzulia
2006-07 Lehen maila 17.a 1/32
2007-08 Lehen maila 11.a 1/4
2008-09 Lehen maila 13.a 2.a Kopa finala: FC Barcelona 4-1 Athletic
2009-10 Lehen maila 8.a 1/32 2.a Superkopa: FC Barcelona 2-1, 3-0 Athletic
2010-11 Lehen maila 6.a 1/16
2011-12 Lehen maila 10.a 2.a Europa League, 2.a Europa League: Atletico Madril 3-0 Athletic[19]
Kopa finala: FC Barcelona 3-0 Athletic
2012-13 Lehen maila 12.a 1/32 Europa League, Liga fasea
2013-14 Lehen maila 4.a 1/4 San Mames Barria inauguratu zen[20]
2014-15 Lehen maila 7.a 2.a Txapeldunen Liga, Liga fasea Kopa finala: FC Barcelona 3-1 Athletic
2015-16 Lehen maila 5.a 1/4 1.a Europa League, 1/4 Superkopa: Athletic 4-0, 1-1 FC Barcelona[21]
2016-17 Lehen maila 7.a 1/16 Europa League, 1/32
2017-18 Lehen maila 16.a 1/16 Europa League, 1/8
2018-19 Lehen maila 8.a 1/8
2019-20 Lehen maila 11.a 2.a Kopa finala: Real Sociedad 1-0 Athletic
2020-21 Lehen maila 10.a 2.a 1.a Superkopa: Athletic 3-2 FC Barcelona (luz.)[22]
Kopa finala: FC Barcelona 4-0 Athletic
2021-22 Lehen maila 8.a 1/2 2.a Superkopa: Real Madril 2-0 Athletic
2022-23 Lehen maila 8.a 1/2

Erreferentziak aldatu

  1. www.elmundo.es
  2. S.A., Sarenet. Finales de Copa del Rey ganadas por el Athletic Club. (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  3. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2016-05-06). «Nace la Copa de España. O así (1902) | Más Fútbol | AS.com» AS.com (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  4. J, Ricardo. (2016-07-20). EQUIPOS DE FÚTBOL: ATHLETIC CLUB DE BILBAO Campeón de Copa 1903. (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  5. (Gaztelaniaz) Olga, MACÍAS MUÑOZ,. El Athletic de Bilbao, campeón de la Copa de España de fútbol de 1910. (Noiz kontsultatua: 2017-10-01).
  6. EiTB. 1913an inauguratu zuten San Mames futbol zelaia. (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  7. (Gaztelaniaz) «Gregorio Blasco» Memorias del Fútbol Vasco 2014-02-19 (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  8. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2016-02-24). «Siempre nos quedará aquella delantera, siempre nos quedará don Rafa Iriondo» GARA (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  9. Athletic-Atlético 5-5 (Copa Eva Duarte 1950-51 - Final) - Infoatleti. (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  10. Athletic-Atlético 2-0 (Copa Eva Duarte 1950-51 - Final Desempate) - Infoatleti. (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  11. (Gaztelaniaz) «Carmelo Cedrún y la primera aventura italiana del Athletic. La Copa Latina (1956).» Memorias del Fútbol Vasco 2015-02-18 (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  12. «1963. El “gol 2000”, con dos propietarios» www.bilbao.eus.
  13. Silva, Sidney Barbosa da. Copa del Cuatricentenario 1967 - Torneio de Caracas (VEN). (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  14. Gascon, Ainara Arratibel. «Lezamak, mende erdi» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  15. (Gaztelaniaz) EiTB. Final de la UEFA de 1977. (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  16. (Gaztelaniaz) SL, Gurenet Teknologia. Gol 3000 / Fotografías del Athletic Club de Bilbao. (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  17. EiTB. (2013-06-06). 1998: centenario del Athletic y excelente temporada. (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  18. ABC. Ezquerro lleva al Athletic a los 4.000 goles en la Liga | Deportes | Fútbol - Abc.es. (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  19. Berria.eus. «Zerua beste nonbait dago» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  20. EiTB. Zelai berria, aro berria. (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  21. EiTB. Athletic, Superkopako txapelduna. (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
  22. Gascon, Ainara Arratibel. «Athletic txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).

Kanpo estekak aldatu