Lagwagon, Kalifornian (Estatu Batuak) sortutako Punk Rock eta Hardcore taldea da.

Lagwagon
Datuak
JatorriaGoleta (Kalifornia, Estatu Batuak)
Musika motaHardcore punk
Urteak1990 - 2000, 2002 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Fat Wreck Chords
Taldekideak
Chris Flippin
Joey Cape
Chris Rest
Jesse Buglione
Dave Raun
Lehengo taldekideak
Derrick Plourde
Ken Stringfellow
Shawn Dewey
Informazio gehigarria
www.lagwagon.com
IMDB: nm3082502 Facebook: lagwagon Twitter: lagwagon MySpace: lagwagon Bandcamp: lagwagon Spotify: 66riGCPfih1Xqk81dDvpvf Last fm: Lagwagon Musicbrainz: c7788fba-e635-4d8b-a937-01a68ab154e3 Songkick: 51045 Discogs: 253308 Allmusic: mn0000780581 Edit the value on Wikidata

Taldekideak aldatu

Lehenagoko taldekideak aldatu

Historia aldatu

Taldea, 1989an sortu zen baina hasiera batean Section 8 izena jarri zioten. 1992ko Urtarrilean beraien lehen diska (Duh) kaleratu zuten Fat Wreck Chords zigiluaren laguntzaz. Diska hau gainera, Fat Wreck Chords zigiluak atera zuen lehen erreferentzia izan zen. Bi urte beranduago, 1994ean, Trashed diska kaleratu zuen. Bertan, taldearen lehen bideoklipa izango zenaren abestia sartu zuten, "Island of Shame" abestia. Hasiera batean, taldeak ez zuen nahi bideo hau burutu, garestia zelako eta MTV musika katean atera nahi ez zuelako. Baina taldearen lagun batek gastu guztiak ordaindu zizkien.

1995. urtean, taldeak bere disko arrakastatsuena kaleratu zuen (Hoss). 1997an, Derrick Plourde eta Shawn Deweyk taldea utzi zuten eta beraine partez, RKL taldean bateria jotzen zuen Dave Raun eta The Posies taldean bajua jotzen zuen Ken Stringfellow sartu ziren taldean. Urte berean, taldeak Doble Plaidinum diska kaleratu zuen. Honez gain, 1997ko urtea eta 1998ko urtea biran pasa zituzten Estatu Batuetan eta Europan. 1998ko Azaroan Let´s Talk About Feelings diska ere kaleratu zuten.

99 eta 2000ko urteak oso gogorrak izan ziren taldea desegin egingo zenaren zurrumurruak zabaldu egin ziren eta. Urte horietan ordea, Let´s Talk about Leftovers diska kaleratu zuten. Bertan, taldeak oraindik argitaratu gabe zituen abestiak sartu zituzten. 2003an, eta geldiune txiki baten ondoren, Blaze diska kaleratu zuten.

2005eko Azaroaren 1ean, taldeak Resolve diska argitaratu zuen. Diska hau, Derrick Plourderen (Taldeko baterijole originala) egin zuten. Derrickek bere buruaz beste egin zuen urte berean.

2008an, oraingoz beraien azken lana den I Think My Older Brother Used To Listen Lagwagon EP-a kaleratu zuten.

Diskografia aldatu


Kanpo estekak aldatu