Lactarius atlanticus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Usain txarra du, jangarritasuna zalantzazkoa, hobe ez jatea.

Lactarius atlanticus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius atlanticus
Bon, 1975

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik laura eta inbutu forman (batzuetan titi batekin), ertz ildaskatu gabea, inkurbatua, irregularki izurtua. Azal distiratsua, lehorra, zimurtsu samarra, teila kolorekoa (adreilu-gorria).

Orriak: Adnatuak edo zertxobait dekurrenteak, anastomosatuak (elkarri itsatsita), hori-laranja kolorekoak.

Hanka: 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa, kapelaren kolorekoa, zilindrikoa, kurbatua, oinarri bereizgarriarekin, ile gorri txikiz (1-3 mm) eta pruina zuri-okrez estalita dagoelako. Latex zuria, urtsua, urria, mikatza

Haragia: Zurixka. Txikoriaren, zimitzen edo untzaren usain txarra izaten du, zaporea gozoa. Espora-jalkina okre-krema kolorekoa.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean

Jangarritasuna aldatu

Kalitate txikiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Lactarius mitissimus delakoarekin nahas daiteke, honek hostogalkorretan irteten du. Baita Lactarius auranticus espeziearekin ere, hau koniferoetan hazten da.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean eta neguan. Faszikulatuak hazten dira (oinak elkartuak). Arteen eta artelatzen azpian, sastrakadietan, baso baxuetan. Klima atlantikoetan eta mediterraneokoetan. Oinarrizko lurzoruetan.

Banaketa eremua aldatu

Euskal Herria, Frantzia, Espainia, Italia.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 98 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Lactarius atlanticus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu