Lacrosse
Lacrosse-a Kanadako amerindiarren joko batean oinarritzen den talde kirola da, lacrosse makila eta lacrosse pilota batekin jokatzen dena. Jokalariek lacrosse makilaren burua (stick-aren goiko zatia) erabiltzen dute pilota atera eramateko, pasatzeko, harrapatzeko edo jaurtitzeko. Kirol honek lau bertsio ditu, makil, zelai, joko-arau eta ekipamendu ezberdinekin, modalitate ezberdinak horiek: landa-lacrossea, emakumezkoen lacrossea, kaxa lacrossea eta cross-artekoa dira.
Gizonezkoen jokoak bi modalitate ezberdinetan sailkatzen dira, zelaiko lacrossea (aire zabalean) eta box lacrossea (barruan), hauek inpaktu eta kontaktuzko kirol gogorrak dira, eta jokalari guztiek babes ekipamendua daramate: kaskoa, eskularruak, sorbaldakoak eta ukondoak.
Emakumezkoen jokoa, aldiz, aire zabalean bakarrik egiten da, eta ez du gorputzarekin kontaktua izateko aukerarik, beraz, kontaktu fisikorik ematekotan penalizazioa suposatuko litzateke. Makilen arteko kontaktua, ordea, baimenduta dago. Jokalariei eskatzen zaien babes ekipamendu bakarra betaurrekoak dira, atezainek ordea kaskoa eta babesak daramatzate.
Horrez gain, Lacrosse-a hamar jokalariko bi talderen artean jokatzen da, nahiz eta modalitate batzuetan ezberdina izan, zelaiko lacrosse-an zelai txikiagoa denez 6 vs 6 jokalari jokatzen dute adibidez.
Jatorria
aldatuBere jatorrizko izena dehuntshigwa zen Onondagako hizkuntzan, objektu biribil batekin kolpatutako gizona esan nahi duena; da-nah-wah'uwsdi edo Ekialdeko txerokian gerra txikia esanahia duena; bukatzeko, buTewaarathon mohawk hizkuntzan (gerrako seme txikia esanahia duena). Pilota bakarra zegoen eta jokalariek arerioa makilaz bortizki eta gupidarik gabe zauritzen zuten. Batzuetan, jokoak egunak iraun zitzakeen. [1]
Kirol honek aldaerak ditu, hala nola, box lacrosse eta softcrosse (edo intercrosse). XIX. mendean Lacrosse Elkarte Nazionala sortu zen, Kanadan joko nazional izendatu zutenean. Egurrezko makilak erabiltzen zituzten pilota jaso eta jaurtitzeko edo aurkariak kolpatzeko. Helburua etsairen gunera eramatea eta ate barruan pilota sartzea zen.
Jatorrizko bertsioan, talde bakoitza 100 jokalari baino gehiagok osatzen zuten eta zelaia 457 eta 804 metro arteko kantxa batek osatzen zuen. Talde askok gol tradizionalen ordez (pilotak arku bat osatzen duten zutoinetatik pasatzea), arku natural bat sortzen zuten, bi zuhaitz handi erabiliz. Gol bat sartzeko, aipatutako arkuaren kontra jo behar zuten. Kirol honek ospea lortu zuen, Jean de Brebeuf izeneko jesuiten misiolari batek, Hurones indiarrak jokatzen ikusi zituenean. Aurrerago, lacrossea garatu egin zen, izan ere, frantsesek jokoan indarkeria nabarmen murriztu zen. Indarkeria gutxitze horren ondoren, ikastetxeetan, unibertsitateetan eta Olinpiadetan lacrossea jokatzen hasi zen.
Hedapena eta ospea
aldatuLacrossaren hedapena eta ospea 1867an, munduko lehen joko ofiziala sortu zen Upper Canada College-n, hain zuzen ere, eta gaur egun mundu mailan ezagutzen eta jokatzen den kirola da.
2005ean Australiako emakumezkoen taldea izan zen lehen munduko kopa irabazi zuena.
Horren ondoren, AEBetako talde nazionaleko gizonezkoek eta emakumezkoek txapelketa ugari irabazi zituzten eta, horri esker, lacrossea ezaguna bihurtu zen Maryland estatuan, non estatuko kirol ofiziala bihurtu zen 2004an, New York, Filadelfia, Ingalaterra Berria eta ekialdeko kostaldean zehar. Gainera, bere ospea mendebaldeko kostaldera eta herrialdearen erdialdera hedatzen hasi zen, hedabideetan agertu zelako eta unibertsitateen eta bigarren mailako ikastetxeen programen hazkundeari esker, Estatu Batuetan zehar lacrosse ligak eratzen zentratu zirelako.
Johns Hopkins Unibertsitatea, Princetongo Unibertsitatea, Marylandeko Unibertsitatea eta Virginiako Unibertsitatea nagusi izan dira unibertsitate mailako lacrossearen lehen mailan. Gizonezkoen lehen mailan gaur egun 57 talde inguru aurki daitezke. Izan ere, denboran zehar talde berri batzen hasi ziren liga honetara, adibidez 2004/2005 denboraldirako: Robert Morris Unibertsitatea eta Bellamine Unibertsitateak batu ziren.
Lacrossea Kanadako kirol ofiziala bihurtu zen 1994 geroztik; hala ere, herrialdeko bi eskualde urrunetan bakarrik egiten da. Lacrossea Kanadako kirol ofizial izendatu izana historian oinarritutako erabakia izan zen, izan ere, lehen aipatutako modura, lacrossea munduko lehen joko ofiziala sortu zuten Kanadan.[2]
Lacrosse modalitateak
aldatuLanda Lacrossa
aldatuLanda-lacrossea, kirol honen aire zabaleko bertsio maskulinoa da. Hamar jokalari daude talde bakoitzean: hiru erasotzaile, hiru erdilari, hiru defentsa eta atezain bat. Jokalari bakoitzak lacrosse stick bat daramate.
Box Lacrossa
aldatuBox lacrossean bost jokalariko taldeek eta atezain batek jokatzen dute izotza kendutako izotz hockeyko pista batean, edo belar artifizialarekin estali den zelai batean, edo eta areto futboleko zelai batean. Joko-eremu itxiari "box" deitzen zaio, joko tradizionalaren eremu irekiari ez bezala. Joko-estiloa azkarra eta askoz joko fisikoagoa da.
Emakumezkoen Lacrossa
aldatuEmakumezkoen lacrossearen arauak eta gizonezkoenak nabarmen desberdinak dira, batez ere ekipamenduari eta baimendutako kontaktu fisikoaren mailari dagokienez. Emakumezkoen lacrosseak ez du kontaktu fisikorik ahalbidetzen, eta erabiltzen den babes ekipamendu bakarra aho-babeslea eta begi-babesleak dira. Emakumezkoen lacrosseak ere jokalariei lacrosse stick-ean ez die poltsiko edo sare solte bat izaten uzten. Emakumeek "zozketa" batekin hasten dute partida, aurrez aurre jokatu beharrean. Emakumezkoen lacrossea 12 jokalarik osatzen dute, aire zabalean egiten da, eta ez du gorputzarekin kontaktua izateko aukerarik ematen, baina bai makilen arteko kontaktua.
Lacrosse-artekoa
aldatuLacrosse artekoa, edo makila biguneko lacrossea, lacrosse modu bat da, eta ez du ukipenik izaten arau-multzo estandarizatu batekin, eta lacrosse ekipamendu ezberdina erabiltzen du. Lacrosse arteko makila ez da lacrosse makila normala bezalakoa; burua erabat plastikoz egina dago, ohiko lacrosse makiletako nylon edo larruzko poltsikoen ordez. Pilota handiagoa, bigunagoa eta hutsalagoa da, lacrosse pilota ez bezala, goma trinkozkoaz osatuta baitago. Lacrosse artekoa, helduentzako lehiaketa-kirol ezaguna da Quebecen (Kanada) eta Europako herrialde askotan, batez ere Txekiar Errepublikan. Oro har, taldeak bost jokalarik osatzen dituzte alde bakoitzeko. Makila bigunak duen lacrossea modalitatea denez, gazteak kirol horretan hasteko modu ezaguna eta erabilgarriena da. Aire zabalean edo pista estalian jolas daiteke, eta gorputz-hezkuntzako eskoletan garatutako ikasketa-planean sartu da.
Lacrossea mundu mailan
aldatuHistorikoki, lacrossea batez ere Kanadan eta Estatu Batuetan jokatu da. Azken urteetan, ordea, lacrossea ospea lortzen hasi da nazioartean, mundu osoan taldeak sortuz, batez ere Europan eta Ekialdeko Asian.
- Txapelketak
Txapelketal | Edizioak | Lehenak
(# taldeak) |
Egin berriak
(# Taldeak) |
Urre gehiago
(# urrea) |
Zilarra gehiago
(# zilarra) |
---|---|---|---|---|---|
World Lacrosse Championship | 13 | 1967 (4) | 2018 (46) | United States (10) | Canada (6) |
Women's Lacrosse World Cup | 10 | 1982 (6) | 2017 (25) | United States (8) | Australia (4) |
Under-19 World Championships (men) | 8 | 1988 | 2016 | United States (8) | Canada (6) |
Under-19 World Championships (women) | 6 | 1995 | 2015 | United States (4) | Australia (4) |
World Indoor Lacrosse Championship | 4 | 2003 (6) | 2019 (13) | Canada (5) |
Lacrossean txapelketa ezberdinak ematen dira, horietatik hauek dira garrantzitsuenak:
Gizonezkoen lacrosse senior txapelketa, Mann Cup izenekoa (Mann Kopa), 1901. urteaz geroztik, Kanadan ospatzen da, eta box lacrosse delakoaren araupean jokatu da. Gizonezkoen A junior txapelketa, Minto Cup edo Minto kopa 1937. urteaz geroztik garatu zen, eta senior jokalariek 1901. urtera arte parte hartu ahal izan zuten. Gizonezkoen junior B txapelketa, Founders Cup edo Fundatzaileen Kopa 1972 eta 1908tik aurrera, senior eta junior txapeldun guztiak Ontario edo Britainiar Columbia taldeetakoak izan ziren. Lacrosse Kanadako Elkarteak txapelketak burutu ditu lacrosse kaxako emakumezkoen junior eta senior txapeldun nazionalak zehazteko.
Lacrosse-a Euskal Herrian
aldatuHerrerak gogorarazi du Bilboko taldea 2018ko apirilean sortu zela eta, gazteak izan arren, liga bat irabaztea lortu zutela (2019). Astean zehar talde honek Jesuiten ikastetxeko patioan entrenatzen du eta larunbatetan Gatikako futbol zelai batean, Bilbotik oso gertu. Espainiako gainerako taldeek bezala, Kirol Kontseilu Gorenak (CSD) aitortu ez dituenez, ez dute diru-laguntzarik eta jokalarien hileko kuotekin autofinantzatzen dira. Horretaz gain, honakoak egiten dituzte dirua lortzeko: Gabonetako loteria saldu, taldearen kamisetekin merchandisinga egin edo jaieguna ospatzean ikastetxean jartzen duten txosnarekin. [3]
Ekipamendua eta materiala
aldatu- Stick-a
Lacrosse makilak bi zati ditu: burua eta hagatxoa. Buruak hiru zati ditu: koilara, alboko horma eta tronera. Bola jasotzeari, paseari eta tiroari eragiten dion makilaren goiko aldea da koilara. Alboko pareta buruaren aldea da, buruaren sakonerari eta zurruntasunari eragiten diona. Barrunbe zabalago batek baloiak hartzea errazten du, baina baloiaren kontrola ere murrizten du. Barrunbe estuago batek harrapatzea zailtzen du, baina pilota gehiago atxikitzea eta doitzea ahalbidetzen du.
- Pilota
Pilota kautxu trinkozkoa da. Zuria izaten da gizonezkoen lacrosserako, eta horia emakumezkoentzat; baina kolore ugaritan ere egiten da, hala nola, horia, laranja edo berde lima, gizonezkoen lacrossearen arau eta interpretazioen arabera.
Alde batetik, landa lacrosse maskulinoan eskularru pare bat, ukondoak, sorbaldakoak, kaskoa, aho-babeslea eta takoak erabiltzen dira. Babesen tamaina eta babesa bera jokalari batetik bestera aldatu egiten da, posizioaren, trebetasunaren, erosotasunaren eta lehentasunen arabera. Bestetik, emakumezkoen landa lacrossean, zelaiko jokalariak ez daude behartuta babes-ekipoa eramatera, betaurrekoak eta ahoko babeslea izan ezik.
Gizonezkoen taldeko jokalariek babes ekipamendu gehiago daramate zelaiko jokalariek baino, kontaktu fisiko handiagoa eta kontrol-arau permisiboagoak dituztelako. Korrikalariek ukondo handiagoak eta astunagoak eta sorbaldako sendoagoak daramatzate, jokalariaren bizkarretik zabaltzen direnak. Jokalari gehienek saihetsetan ere babesak daramatzate.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Qué es el Lacrosse? | Asociación Española de Lacrosse» AEL (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"El deporte de la élite blanca" de EE.UU. gana adeptos» BBC News Mundo 2014-09-28 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mora, Alex. «Lacrosse en Bilbao» www.amigosbilbao.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Material necesario para jugar al lacrosse» www.webconsultas.com 2019-12-05 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
- ↑ a b «Equipamiento y Origen - lacrosse» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).