La Mola
La Mola Sant Llorenç del Munteko parke naturaleko mendirik garaiena da, 1104 metroko garaierarekin, eta, eskualde osoan, paisaiaren elementu bereizgarrietako bat da.
La Mola | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.103,25 m |
Prominentzia | 477 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°38′28″N 2°01′04″E / 41.6411519036°N 2.0176722098°E |
Honen parte da | Q31074657 |
Mendikatea | Sant Llorenç del Munt |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Eremu funtzionala | Bartzelonako metropoli eremua |
Eskualdea | Vallès Occidental |
Kataluniako udalerria | Matadepera |
Babestutako-eremua | Sant Llorenç del Munt i l'Obac Natural Park (en) |
Geologia | |
Material nagusia | Konglomeratu hareharri Lutita |
Garaia | Ypresiar |
Bere tontorrean, Sant Llorenç del Munteko monasterioa dago, erromaniko garaikoa, gaur egun, museo-jatetxe bihurtua. Hau, euren asteburuak igarotzeko mendi hau eta bere inguruak aukeratzen dituzten familia eta exkursiolari ugarientzako beste gauza erakargarri bat da.
Kokapena
aldatuLa Mola, Bartzelonako probintziako Vallès Occidental eskualdean dago, Mendilerro Aurrelitoralean, Hareetako erriera eta Ripoll ibaiaren artean. Matadepera udalerriaren lurraldean, Llobregat eta Besós ibaien arroak banatzen ditu. Gertuko beste udalerri batzuk, Terrassa, Castellar del Vallès, Sant Llorenç Savall, Mura eta Sabadell dira
Eraketa geologikoa
aldatuKonglomeratuek eratua, higadurari erresistentzia ezberdina dioten sedimentu geruza tartekatzeekin bat datozen erliebe leunagoko zerrendekin konbinatutako harkaitz multzo batek eratutako erliebe bereizgarri bat du. Geruza gogorrak, motelago higatzen dira, eta, euren atzerapenean, monolito erako lekukoak utz ditzakete, "Cavall Bernat" edo "Castellassa de Can Torres" kasu, Vallès eskualdeko haranaren zati handi batetik ikus daitezkeenak, eta "Cova del Drac" edo "Herensugearen Leizea" bezala ezagutzen dena, non, Erdi Aroko elezaharrak, herensuge baten gordelekua kokatzen duen. Mendigune osoan zehar bezala, leize eta osinak ohikoak dira (Maneleko leizea, Frareko leizea, can Poblako osina...)