Léon Bourgeois
Léon Victor Auguste Bourgeois (Paris, 1851ko maiatzaren 21a - Épernay, 1925eko irailaren 29a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1895etik 1896ra. 1920ko Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
Zuzenbidea ikasi zuen eta administrazioan sartu zen. Tarn eta Garona Garaia departamenduetako prefektua izan zen. 1887an polizia prefektua izan zen Jules Grévy presidenteak dimisioa eman zuenean. 1888an diputatu hautatu zuten eta Erradikal Independenteen taldean sartu zen.
Lehen ministro izan zen 1925etik 1926ra. Zergen progresibitatea, berdintasun ekonomikoa eta hezkuntzarako aukerak eta elkartasun kooperatiboa sustatu zituen. Kanpo politikan, Nazioen Liga indartsu bat babestu zuen. Bakeari eusteko neurriak proposatu zituen: derrigorrezko arbitrajea, desarmea eta zigor ekonomikoak.
Ondoren, Batzarreko presidente (1902-04), senatari (1905) eta Atzerri ministro (1906) izan zen. Lehen Mundu Gerraren ondoren, Senatuko presidente (1920-23) eta Nazioen Ligako Kontseiluko presidente izan zen.
1920an Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
Kanpo estekak
aldatu