Kurt Masur
Kurt Masur (Brieg, Alemania —gaur egun Brzeg, Polonia—, 1927ko uztailaren 18a - Greenwich, Connecticut, 2015eko abenduaren 19a) orkestra-zuzendaria izan zen.
Bizitza
aldatuPianoa eta txeloa ikasi zituen Breslauko Musika Eskola Nazionalean, Alemanian (gaur egun Wrocław, Polonia), 1942tik 1944ra. 1946tik 1948ra, Leipzigeko Kontserbatorioan osatu zituen ikasketak, piano, konposizio eta zuzendaritzaren alorretan. Kurt Masur aditua da garai klasikoko eta erromantikoko musikan, eta orkestra-zuzendari gisa nabarmendu da ibilbide profesionalean.
1960tik 1964ra, Ekialdeko Berlinen, Opera Komikoaren zuzendari musikala izan zen, eta Dresdengo Orkestra Filarmonikoarena, 1967tik 1972ra. 1970. urtean, Leipzigeko Gewandhaus Orchestraren zuzendari izendatu zuten, eta hainbat bira egin zituen talde horrekin. Bestalde, munduko orkestra nagusiekin aritu da zuzendari gonbidatu gisa. Amerikan, Cleveland Orchestrarekin 1974an egin zuen debuta, eta 1981ean zuzendu zuen, lehenengoz, New Yorkeko Orkestra Filarmonikoa. 1991n, orkestra horren zuzendari musikal izendatu zuten.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kurt Masur |
- (Ingelesez) Kurt Masurren web-orria
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.