Kubako Iraultza

Kubatar Iraultza» orritik birbideratua)

Kubako Iraultza (gaztelaniaz: Revolución cubana) Fulgencio Batista diktadorea agintetik kendu zuen iraultza izan zen. Historiaren ikuspegitik, gertakari horretatik gaur egunera arte luzatzen da iraultza[9]. 1959ko urtarrilaren 1ean izan zuen egun erabakigarria, matxinoak Fidel Castro buru zutela Habanan sartu zirenean, Fulgencio Batista diktadoreak erbestera alde egin eta gero. Hala ere, prozesu iraultzailea lehendik hasia zen, 1953ko uztailaren 26an Moncada kuartelaren aurkako erasoarekin; gaur egun, Kubako agintarien iritziz, etengabean abian den prozesua da.

Kubako Iraultza
Matxinoak Habanako Hilton hotela hartzean, 1959ko urtarrila
Data1953ko uztailaren 26a1959ko urtarrilaren 1a
LekuaKuba
EmaitzaMatxinoen garaipena
Gudulariak
Kubako Gobernua
Laguntza:
 Dominikar Errepublika
 Ameriketako Estatu Batuak
 Costa Rica[1]
Uztailaren 26ko Mugimendua
Laguntza:
CIA[2][3]
Segundo Frente Nacional del Escambray
Directorio Revolucionario Estudiantil
Alderdi Sozialista
Buruzagiak
Fulgencio Batista
Eulogio Cantillo
José Quevedo Pérez
Alberto del Río Chaviano
Joaquín Casillas 
Cornelio Rojas 
Fernández Suero
Cándido Hernández
Alfredo Abon Lee
Fidel Castro
Raúl Castro
Che Guevara
Abel Santamaría 
Camilo Cienfuegos
Huber Matos
Juan Almeida Bosque
Frank País 
René Ramos Latour 
Roberto Rodriguez 
Rolando Cubela Secades
Humberto Sori Marín
Alfonso Perez Leon
Eloy Gutiérrez Menoyo
William Alexander Morgan
José Antonio Echeverría 
Reynol Garcia 
Indarra
20.000 (1958) 3.000 (1958)
Galerak
2.000 hildako[4]
Galdutako armak:
M4 Sherman tanke 1
12 mortero
2 bazooka
12 metrailadore
21 metrailadore arin
142 M1 Garand
200 Cristobal metrailadore[5]
1.000 hildako[4] Batistaren gobernuak milaka disidente atxilotu eta erail zituen; Armada matxinoak jendea fusilatu zuen[6][7][8]

Garapena aldatu

1953ko uztailaren 26an, gerrillari batzuek Moncada kuartelari eraso egin zioten: haietako asko hil ziren eta bizirik atera zirenak, tartean Fidel Castro eta Raúl anaia, atxilotu eta kartzelaratu zituzten.

1955ean askatu zituzten, oposizioko politikariek eta jesuitek egindako presioak zirela-eta. Castro anaiak Mexikora erbesteratu ziren eta bertan Che Guevara elkartu zitzaien. 1956ko Abenduaren 2an, "Granma" izeneko itsasontzia Kubara iritsi zen, Fidel Castro taldeko burua zela eta Sierra Maestrara abiatu ziren. Han prestatu zuten 200 inguruko gizonen armada txikia, diktaduraren aurkako gerrilla gerra egiteko helburuarekin.

1957ko Martxoaren 13an, "Directorio Revolucionario" izeneko talde antikomunista Batistaren jauregira sartzen saiatu zen, presidentea hil nahian. Porrot egin zuten eta taldekide gehienak bertan akabatu zituzten. Ekainaren 28tik abuztuaren 8ra, Batistaren armada Sierra Maestrako matxinatuen aurka oldartu zen, baina porrot egin zuen, "Operación Verano" izeneko operazioan.

Abuztuaren 21ean, Castroren gizonek kontraerasoa egin zuten, bai eta hainbat garaipen jarraian lortu ere; besteak beste, Guisa, Maffo, Contramaestre eta Central Oriente. Azkenik, abenduaren 30ean, Yaguajayn bataila esanguratsua irabazi zuten eta hurrengo egunean, Santa Clara hiria hartu.

Iraultzaren garaipena aldatu

Urtarrilaren 1ean, Batistak ihes egin zuen Dominikar Errepublikara. Biharamunean, Cienfuegos eta Santiago de Cuba matxinoen menpe geratu ziren. Azkenik, Habanan sartu ziren iraultzaileak oposizio barik.

Kuba iraultzaileko lehen adierazpenak aldatu

Iraultza amaitu eta berehala, Kubako Batzar Nagusiak 1960ko Lehenengo Adierazpenean argitu zituen bere asmoak:

« Kubako Herriko Batzar Nagusi Nazionalak bete-betean uste du demokrazia ez dela bakarrik botoa ematea, ia beti latifundistek eta politiko profesionalek nahi eran erabiltzen baitute botoa, baizik eta nork bere helmuga erabakitzeko eskubidea izatea (...). Amerika Latinoan ez da benetako demokraziarik izango harik eta herriak aukeratzeko aske izan arte eta behekoei ezer egiteko gaitasuna kentzen dieten gosea, analfabetismoa eta sistema juridikoa amaitu arte.

Horregatik, Kubako herriko Batzar Nagusi Nazionalak latifundioa salatzen du, baserritarrarentzat miseriaren iturri denez gero (...); gose soldatak eta giza lanaren esplotazio dongea salatzen ditu (...); analfabetismoa eta maisu, eskola, sendagile eta ospitalerik eza salatzen ditu (...); beltzak eta indiarrak baztertzea salatzen du; emakumearen berdintasunik eza eta esplotazioa salatzen ditu (...); Washingtonen aginduak betetzeko euren herrien sentimendua ahazten duten gobernuak salatzen ditu (...)".

»

—Habanako Lehenengo Adierazpena, 1960. In "De Martí a Castro". México, 1970[10]


Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Lopez, Jaime. (2012-5-24). «Newly Declassified Information Shows Costa Rica During the Cold War» The Costa Rica Star.
  2. (Ingelesez) «1950s CIA Aid to Castro Reported» Los Angeles Times 1986-10-19.
  3. (Ingelesez) «CIA Helped Fund Castro In 50s, Author Contends» Washington Post 1986-10-19.
  4. a b Dixon, Jeffrey S.; Sarkees, Meredith Reid. (2015). A Guide to Intra-state Wars: An Examination of Civil, Regional, and Intercommunal Wars, 1816-2014. CQ Press, 98 or..
  5. Jowett, Philip. (2019). Liberty or Death: Latin American Conflicts, 1900–70. , 309 or..
  6. Bercovitch, Jacob; Jackson, Richard. (1997). International Conflict: A Chronological Encyclopedia of Conflicts and Their Management, 1945–1995. Congressional Quarterly.
  7. Singer, Joel David; Small, Melvin. (1974). The Wages of War, 1816–1965. Inter-University Consortium for Political Research.
  8. Eckhardt, William. (1987). Sivard, Ruth Leger ed. World Military and Social Expenditures, 1987–88. (12. argitaraldia) World Priorities.
  9. (Gaztelaniaz) «Cuba: un hito en la historia de la Revolución» Cubadebate 2013-02-28 (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  10. De Martí a Castro. Ediciones Grijalbo 1974 ISBN 8425305012. PMC 6196001. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu