Kristin Harila
Kristin Harila (Norvegia, 1986) norvegiar sami alpinista eta eskiatzailea da[1]. 2022-23an urtebeteko tartean 14 zortzimilakoak igo zituen, erronka hori bete duen aurreneko emakumezkoa eta bigarren gizakia da[2]. 2023ko uztailaren 27an marka berria hautsi zuen, hamalau zortzimilakoak 92 egunen barruan[3].
Kristin Harila | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Vestre Jakobselv (en) , 1986ko martxoaren 28a (38 urte) |
Herrialdea | Norvegia |
Talde etnikoa | Northern Sámi people (en) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea, motivational speaker (en) eta iraupen-eskiatzailea |
kristinharila.com | |
Biografia
aldatuIraupen-eskia egiten hasi zen eta Norvegiako txapelketan hartu zuen parte emaitza apalak lortuz. 2015ean Kilimanjaro mendia igo zuen eta 2021ean Everest mendia. Urte hortan hamabi ordu baino gutxiagoan Everest eta Lhotse biak igo zituen, hau lortzen lehenengo emakumezkoa izan zen[4].
2022ko apirilaren 28an Annapurna igo zuen eta irailaren 22 arteko bost hilebetetan 12 zortzimilako igo zituen. Falta zitzaizkion biak 2023ko udaberrian igo zituen, azkena Cho Oyu izan zen. Guztira urtebete eta bost egun behar izan zituen[2].
2023ko uztailaren 27an marka berria hautsi zuen, hamalau zortzimilakoak 92 egunen barruan[3]. Tartean Everest eta Lhotse arteko errekorra ere ezarri zuen, zortzi ordutan tontor biak[5].
Igoerak
aldatu- 2015
- Kilimanjaro (5.895m), Tanzania
- 2019
- Lobuche (6.119m), Nepal
- Dhaulagiri VII (7.246m)
- 2020
- Aconcagua (6.961m), Argentina
- Co Adolfo Calle (4.270m), Argentina
- Pico Vallecitos (5.370m), Argentina
- 2021
- 2022
- Annapurna I, 2022ko apirilaren 28an
- Dhaulagiri I, 2022ko maiatzaren 8an
- Kangchenjunga, 2022ko maiatzaren 14an
- Everest, 2022ko maiatzaren 22an
- Lhotse, 2022ko maiatzaren 22an
- Makalu, 2022ko maiatzaren 27an
- Nanga Parbat, 2022ko uztailaren 1ean
- K2, 2022ko uztailaren 22an
- Broad Peak, 2022ko uztailaren 28an
- Gasherbrum II, 2022ko abuztuaren 8an
- Gasherbrum I, 2022ko abuztuaren 11n
- Manaslu, 2022ko irailaren 22an
- 2023
- Shishapangma, 2023ko apirilaren 26an
- Cho Oyu, 2023ko maiatzaren 3an - 2022-23 hamalaugarren zortzimilakoa.
- Makalu, maiatzaren 13an
- Kangchenjunga, maiatzaren 18an
- Everest, 2023ko maiatzaren 23an
- Lhotse, 2023ko maiatzaren 23an - zortzi ordutan Everest + Lhotse
- Dhaulagiri I, 2023ko maiatzaren 29an
- Annapurna I, 2023ko ekianaren 5ean
- Manaslu, 2023ko ekainaren 10ean
- Nanga Parbat, 2023ko ekianaren 26an
- Gasherbrum II, 2023ko uztailaren 15ean
- Gasherbrum I, 2023ko uztailaren 18an
- Broad Peak, 2023ko uztailaren 23an
- K2, 2023ko uztailaren 27an - 2022ko hamalaugarren zortzimilakoa
Erreferentziak
aldatu- ↑ «HARILA Kristin Jonassen - Athlete Information» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).
- ↑ a b (Ingelesez) Online, T. H. T.. (2023-05-03). «Kristin Harila completes 14 peaks as she scales Cho Oyu» The Himalayan Times (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).
- ↑ a b Txantiloi:Nb-NO Wilhelms, Hanne. (2023-07-27). «Harila har satt ny verdensrekord: – Krevende forhold» NRK (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
- ↑ (Ingelesez) Lhotse 2021 Summit Reaction – Kristin Harila - Everest 2023. 2021-06-06 (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).
- ↑ (Ingelesez) Online, T. H. T.. (2023-05-23). «Kristin Harila scales Everest, Lhotse in 8hrs completing six 8,000ers in less than a month» The Himalayan Times (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).