Xahada

fede-aitorpena islamean
Shahada» orritik birbideratua)

Xahada (arabieraz: الشَّهَادَةُ‎ax-xahadatu, "adierazi" hitzetik eratorria) edo islamiar fede-profesioa Jainko bakarrari eta Mahomaren profeziari fede-aitormena da. Islamaren bost euskarrietako bat da: behin bi lekukoren aurrean eta ozenki esana, adierazlea musulmana da.

Saudi Arabiako bandera, xahada duena.

Arabierazko testua (arabieraz: لا إله إلا الله محمد رسول الله‎La ilaha illa-llahu Muhammad rasulu-lla) testu liturgikoa da. Euskaraz hitzez hitz "Jainkoa beste jainko-izakirik ez dago, Mahoma haren mezularia da" esan nahi du, nahiz eta askotan "Ala beste jainkorik ez dago eta Mahoma haren profeta da" euskaratu.

Xiitek bukaeran "Ali Allahren wali da" (arabieraz: عليا ولي الله‎Aliyun waliyu-lla) gehitzen dute. Nahiz eta horrela egitea haientzat derrigorrezkoa ez izan, aiatola gehienek gomendatzen dute.

Hatz erakuslea zeruari begira erakustea ere xahadaren baliokidetzat hartzen dute.

Kanpo-estekak

aldatu
  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.