Kornuallesko gudua edo Mount's Bayko erasoa, 1595eko abuztuaren 2an, Espainiako Koroak ingeles kostaldearen aurka egindako eraso bat izan zen, non Kornuallesko zenbait herri suntsitu zituen. Espainiak Ingalaterrako lurraldeak inbaditu dituen aldietako bat izan zen.

Kornuallesko gudua
Anglo-espainiar Gerra (1585-1604)
Espainiar erasoa Penzancen
Data1595eko abuztuaren 2a-4
LekuaMount's Bay, Kornualles
Koordenatuak50°06′09″N 5°31′41″W / 50.1025°N 5.528181°W / 50.1025; -5.528181
EmaitzaEspainiar garaipena
Gudulariak
 Ingalaterrako Erresuma  Espainia
Buruzagiak
Ingalaterra Francis Godolphin Espainia Karlos Amezketa
Espainia Pedro Zubiaur
Indarra
Galeoi bat 4 galera
400 arkabuzari
Galerak
Galeoia eta beste hiru itsasontzi galduta
4 herri arpilatuta
Ezer ez

Aurrekariak aldatu

Henrike III.a Frantziakoaren hilketaren ondoren, Henrike III.a Nafarroakoa protestanteak frantziar koroa bereganatu zuen. Liga Katolikoak, Sixto V.a aita santuak eta Filipe II.a Espainiako erregeak Frantziako erregetzat aitortzeari uko egin zioten. Hori zela eta, Espainiako erregeak 1590ean Juan del Águila burua zuen espedizio bat bidali zuen Frantziara.

Ingelesek, 1585ean hasitako gerragatik, protestante eta Espainiaren etsai gisa, Henrike Nafarroakoari lagundu eta tropak bidali zituzten Frantziara.

Gatazka aldatu

1595ean Juan del Águilak Ingalaterraren aurkako zigor espedizio bat antolatzea erabaki zuen. Espedizioa Karlos Amezketari agindu zitzaion, honek, hiru arkabuzari-konpainien agindupean (400 gizon inguru), uztailaren 26an Blavetetik (egungo Port-Louis) Pedro Zubiaurren eskuadrako lau galeratan ("Nuestra Señora de Begoña", "Salvador", "Peregrina" eta "Bazana") itsasoratu zen.[1] Penmarc'hen geldiketa bat egin ondoren, eskuadra abuztuaren 2an Ingalaterrako Erresuman lehorreratu zen, Mount's Bayn (Kornualles) hain zuzen ere.[2]

Milizia ingelesek, milaka gizonez osaturik eta tropa espainiarrak inbadituz gero ingelesen defentsaren giltzarri zirenek, armak bota eta izuak jota ihes egin zuten. Bi egunetan espainiarrek nahi zuten guztia hartu eta Mousehole, Paul, Newlyn eta Penzance herriak erre zituzten. Gotorleku ingelesen artilleria ere desmuntatu eta galeretan ontziratu zuten.

Egunaren amaieran, ohiko meza katolikoa ospatu zuten Ingalaterrako lurretan, Ingalaterra garaitua izan ondoren eliza bat eraikiko zutela hitz emanez. Berriro ontziratu ziren, preso guztiak hondartzetara bota zituzten, Royal Navyko ontzi bat hondoratu zuten eta haiek kanporatzeko bidalia izan zena Francis Drake eta John Hawkinsen agindupeko gerra-flota bat saihestu zuten.[3][4][5]

Frantziara itzulia aldatu

Abuztuaren 5ean, Frantziara itzuli eta hurrengo egunean, 46 ontziko herbeheretar ontzidi batekin topo egin zuten, eta handik ihes egitea lortu zuten, baina aurretik bi ontzi etsai hondoratu zituzten. Abuztuaren 10ean, Amezketa eta bere gizonak garaile lehorreratu ziren Blaveten, nahiz eta aurretik Penmarc'hen gelditu ziren berriro, non konponketa batzuk egin ziren. Espedizioak 20 baja izan zituen, guztiak holandarren aurkako borrokan.

Ondorioak aldatu

Amezketaren espedizioa Ingalaterran soldadu espainiarrak lehorreratu zituen bakanetako bat (baina ez bakarra) izan zen.

Mantxako kanaleko portuen kontrolak, 1595ean Amezketa lehorreratzeko izan zituen erraztasunak eta Ingalaterrako lehorreko tropen ahuleziak (armak utzi zituzten miliziak), 1597an beste inbasio flota berri bat sortzea bultzatu zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. San Juan, Víctor: La batalla naval de las Dunas: la Holanda comercial contra la España del Siglo De Oro. Silex Ediciones, 2007, 67. orr. ISBN 84-7737-184-9
  2. Mounts Bay Raid by Spaniards in the Year 1595
  3. The Spanish Raid on Mount's Bay
  4. (Ingelesez) Barratt, John. The Spanish Raid on Mount's Bay. July 1595. .
  5. (Gaztelaniaz) El desembarco español en Inglaterra 1595. .

Kanpo estekak aldatu