Kornualles lurmuturra
Kornualles lurmuturra (ingelesez: Cape Cornwall; kornubieraz: Pen Kernow) Ingalaterrako hego-mendebaldeko Kornualles konderriaren mendebaldeko muturrean dagoen lurmutur bat da, Land's End lurmuturretik lau milia eskasera eta St Just in Penwith udalerritik hurbil.
Kornualles lurmuturra | |
---|---|
Mota | lurmutur eta harkaitz |
Geografia | |
Koordenatuak | 50°07′39″N 5°42′26″W / 50.12752°N 5.70729°W |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-mendebaldeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Cornwall |
Ingalaterrako autoritate unitarioaren eremua | Cornwall |
Herri | St Just in Penwith |
Ur-gorputza | Itsaso Zeltikoa |
Kornualles lurmuturra Ozeano Atlantikoko korronteak bitan banatzen diren kokalekua da, hegoaldeko korronte adarra Mantxako kanalara eta iparraldeko korronte adarra Bristolgo kanala eta Irlandako itsasora doalarik.
Bitxikeri gisa, lurmutur honetatik milia batetara Cape Cornwall School ikastetxea dago, Ingalaterra osoan mendebaldeena dagoen ikastetxea. Bertara 11-16 urte bitarteko ikasleak doazelarik, gehienak Pendeen, Sennen, St Buryan eta St Levan herrietako ikasleak dira, baina haietako %10a Penzance udalerria eta ekialdeko herrietatik datozen ikasleak dira.