Kopla handi

Bertsoak sortzeko neurri oso erabilia bertsolaritzan
Kopla handia» orritik birbideratua)

Kopla handia, bertsolaritzan, 10 eta 8 silabako bi ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta bikoitietan 8 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da. Ohiko adibidea Axuri beltza doinua izaten da.[1][2][3][4]

Lauko handi eta bi puntuko handi izenak ere erabiltzen dira.[5]

Adibidea: Axuri beltza aldatu

 
Axuri beltza dantza

Zortziko txikiak 13 silaba ditu eta etenaldi bakarra zazpigarren silabaren ondotik.[6]

A-xu-ri bel-tza o-na duk, bai-na // txu-ri-a be-rriz ho-be-a
1..2..3..4....5./.6..7...8......9..10 //  1.....2..3.4...5....6...7..8

Birritan errepikatzen da egitura hori:

Axuri beltza ona duk, baina .....(10)
txuria berriz hobea ...................(8a)
dantzan ikasi nahi duen horrek.(10)
nere oinetara begira ................(8a)

Doinu ugari aldatu

Bertsolariek sarritan baliatzen dituzte kopla txikia eta kopla handiak. neurri horiek oso arinak dira eta.

Bertsolaritzaren Datu-Basean 208 doinu eskaintzen dira horien artean 15 oso ezagunak.[7]

Kopla handiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, esan bezala doinu asko baitago zortziko handiko neurrian:

Erreferentziak aldatu

  1. Iturriaga, Unai; Arozena, Estitxu. (D.L. 2007). Gu ere bertsolari. Lanku ISBN 978-84-935192-8-5. PMC 1123139138. (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
  2. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Ama begira zazu - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  3. Mendizabal, Mikel; Kazabon, Antton. (1993). Txikitik handira. Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (GIE) ISBN 84-7703-040-5. PMC 247599958. (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
  4. «estrofa - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  5. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  6. «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  7. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Lauko handirako doinuak (208)» bdb.bertsozale.eus (BDB. Bertsolaritzaren datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu