Kopla txiki

Bertsoak sortzeko neurri oso erabilia bertsolaritzan

Kopla txikia, bertsolaritzan, 7 eta 6 silabako bi ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 7 silaba ditu eta bikoitietan 6 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da. Ohiko adibidea Ama begira zazu doinua izaten da.[1][2][3][4]

Lauko txiki eta bi puntuko txiki izenak ere erabiltzen dira.[5]

Adibidea: Ama begira zazu

aldatu

Zortziko txikiak 13 silaba ditu eta etenaldi bakarra zazpigarren silabaren ondotik.[6]

A -- ma be -- gi -- ra za -- zu // lei -- ho -- tik pla -- za -- ra
1.....2....3.....4......5...6......7 // 1.....2......3....4.......5......6

Birritan errepikatzen da egitura hori:

Ama begira zazu (7)
leihotik plazara: (6a)
ni bezalakorikan (7)
plazan bai ote dan? (6a)
Plazan bai ote dan?
Lai lara lai tra la

Doinu ugari

aldatu

Bertsolariek sarritan baliatzen dituzte kopla txikia eta kopla handiak. neurri horiek oso arinak dira eta.

Bertsolaritzaren Datu-Basean 279 doinu eskaintzen dira horien artean 10 oso ezagunak.[7]

Kopla txikiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, esan bezala doinu asko baitago zortziko txikiko neurrian:

Erreferentziak

aldatu
  1. Iturriaga, Unai; Arozena, Estitxu. (D.L. 2007). Gu ere bertsolari. Lanku ISBN 978-84-935192-8-5. PMC 1123139138. (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
  2. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Ama begira zazu - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  3. Mendizabal, Mikel; Kazabon, Antton. (1993). Txikitik handira. Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (GIE) ISBN 84-7703-040-5. PMC 247599958. (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
  4. «estrofa - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  5. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  6. «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  7. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Lauko txikirako doinuak (279)» bdb.bertsozale.eus (BDB. Bertsolaritzaren datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu