Aita-semeak

Aita semeak» orritik birbideratua)


Aita-semeak euskal abesti herrikoi ezaguna da. Oskorriren eta Mikel Laboaren bertsioak dira hedatuenak. Euskal Herritik kanpo Celtas Cortos taldeak bertsio ederra paratu zuen.[1]

Aita-semeak
Oskorri(r)en abestia Alemanian euskaraz albumetik
Argitalpena 1984
Musika mota Folk
Hizkuntza Euskara
Idazlea Herrikoia

HitzakAldatu

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Berriz ikusi beharko dugu
behi gizena auzoan,
berriro ere ez da faltako
trapu zaharrik kakoan.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Eta lapurrek ostu dute
guk gendukana etxean,
eta gu gaude erdi biluzik
beti inoren menpean.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Geurea dugu erru guztia,
geurea dugu osoan,
ez inori ba errua bota
Euskal Herria hiltzean.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Baina gaztea naiz eta daukat
etorkizuna eskuan,
ez zaigu hilko Euskal Herria
ni bizi naizen artean.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

ErreferentziakAldatu

  1. Introversiones, 2010.

Kanpo estekakAldatu