Ahapaldi

olerki bat osatzen duten bertso-multzoetako bakoitza

Ahapaldi edo estrofa olerki bat osatzen duten bertso-multzoetako bakoitza da, maiz metrika berdinarekin osaturikoak. Estrofa bat definitzen duten ezaugarriak bertso kopurua eta bertso horietako erritmoa da. Terminoa Arnaut Oihenartek erabili zuen lehen aldiz idatziz “Couplet de chanson” adiera horrezaz eta Silvain Pouvreauren eta Jose Frantzisko Aizkibelen hiztegiek ere jasotzen dute. Hegoaldeko idazleetan Resurreccion Maria Azkueren hiztegiaren bidez hedatu zen XX. mendearen hasieran literatura arloko terminologia teknikoan. [1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.