Konrado III.a Alemaniakoa

Konrado III.a (10931152ko otsailaren 15a, Bamberg), Hohenstaufen etxeko lehen ordezkaria. Frederiko I.aren (Suabiako dukea) eta Inesen semea (Henrike IV.aren alaba) .

Konrado III.a Alemaniakoa

Erromatarren erregea

Bizitza
JaiotzaBamberg, 1093 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Alemania
HeriotzaBamberg1152ko otsailaren 15a (58/59 urte)
Hobiratze lekuaBambergeko katedrala
Familia
AitaFrederick I, Duke of Swabia
AmaAgnes of Germany
Ezkontidea(k)Gertrude of Comburg (en) Itzuli
Gertrude of Sulzbach (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHohenstaufen etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 43201903 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Konradok bere osabarengandik (Henrike V.a enperadorearengandik), jaso zuen Frankoniako dukerria 1115ean. Aitarengandik Suabiako dukerria heredatu zuen. 1138an Erromatarren errege koroarazi zuten. Guelfoei aurka egin zien, eta Bavieratik bota zituen.

Bohemian eta Polonian borrokatu zuen. 1147an, Luis VII.a Frantziakoarekin batera, Bigarren Gurutzadan parte hartu zuen.

1147an, Konradok Lur Santura bidaiatu zuen. Bidaian Hungariako Erresuma zeharkatu zuen, eta bere armadak triskantza handiak eragin zituzten. Hungariarek babes-erasoekin erantzun bazuten ere, Geza II.a Hungariakoak, erabaki zuen Konradorekin gatazkarik ez izatea.

Lehenago, Geza II.a Hungariakoaren arreba (Sofia Hungariakoa) Konrado III.aren Henrike semearekin ezkontzeko hitz emanda zegoen. Baina, 1140ko hamarkadan, bi erregeen arteko harremanek okerrera egin zuten, eta ezkon-hitzak ez zuen aurrera egin.

Bestalde, Konradok Hungaria utzi ondoren, Geza II.ak Luis VII.a Frantziakoari egin zion harrera, hau ere Bigarren Gurutzadara baitzihoan. Luis VII.aren egonaldian bi erregeen arteko harremanak oso onak izan ziren, eta arrazoi horregatik, errege frantsesa Geza II.aren semearen (Eztebe) aitaponteko izan zen.

Bigarren Gurutzadan parte hartuta eta Damaskoko kanpainaren porrotaren ondoren, Konrado III.a Germaniako Erromatar Inperio Santura itzuli zen, eta 1152an hil zen. Bere iloba Frederiko I.a izan bere oinordekoa.

Genealogia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu