Bambergeko katedrala (alemanez Bamberger Dom, izen ofiziala Bamberger Dom St. Peter und St. Georg) Alemaniako Bamberg herriko katedrala da. Eliza katolikoa da.

Bambergeko katedrala
Bamberger Dom
Bambergeko katedrala
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeFrankonia Garaia
Unibertsitate-hiriBamberg
Koordenatuak49°53′27″N 10°52′57″E / 49.8907°N 10.88253°E / 49.8907; 10.88253
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1004
Izenaren jatorriaPetri
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Bamberg (en) Itzuli
Suntsipena1081 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Kontaktua
HelbideaDomplatz 6
Webgune ofiziala
Bambergeko zalduna

1004 eta 1012 artean eraiki zen katedrala. Hurrengo mende bietan bi aldiz erre zen eta gaur egun dakusagun eliza XIII mendean eraikitakoa da estilo erromaniko berantiarrean.

Ezaugarriak

aldatu

Lau dorre ditu, antzekoak badira ere ez dira berdinak, batzuk erromanikoak izaten jarraitzen dute, baina berreraiki behar izan zirenek estilo gotikoa dute. Ekialdeko kapera San Georgeren omenezkoa da, Germaniako Erromatar Inperio Santua sinbolizatzen duena, mendebaldea aldiz San Petriren omenezkoa da, Aita Santua sinbolizatuz.

Katedralaren aurrean hiriaren sinbolo den zaldun baten estatua (Bamberger Reiter) ederra dauka. Ez da ezaguna nor den zaldun hori, hainbat teoria badauden arren, hala nola, Konrad III.a Bavariakoa edo Esteban I.a Hungariakoa.

Aita Santuaren hilobia

aldatu

Klemente II.a Aita Santua (1005-1047) Bambergeko katedralean hilobiraturik dago.

Irudi galeria

aldatu


Kanpo estekak

aldatu