Vardako meskita (bosnieraz: Vardačka džamija), Konjic hiriko XVII. mendeko meskita bat da, estilo otomandar bosniarreko eraikina. Konjiceko Varda auzoan dago, Neretva ibaitik ekialdera, ezkerretara.

Vardako meskita
Kokapena
Estatu burujabe Bosnia-Herzegovina
Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboaBosnia-Herzegovinako Federazioa
Canton of the Federation of Bosnia and HerzegovinaHerzegovina-Neretva Canton
City of Bosnia and HerzegovinaCity of Konjic
Giza kokalekuKonjic
Koordenatuak43°39′11″N 17°57′36″E / 43.65296136°N 17.96008766°E / 43.65296136; 17.96008766
Map
Historia eta erabilera
Erlijioasunismoa
Arkitektura
EstiloaOttoman architecture (en) Itzuli

Bosniako meskita otomandarren estilo desberdinen artean, bertako-bertakoa du meskita honek: teila gorrizkoak teilatuak, eta horma kare zurizkoekin, Euskal Herriko arkitektura ere badakar gogora estilo horrek.

Historia aldatu

Eraikinari buruzko lehen aipu idatziak 1664. urtekoak dira, eta uste da, hortaz, mende horren hasierakoa izan daitekeela. Husein-Bey delako baten eskaintza edo waqf bat omen da meskita[1].

Bigarren Mundu Gerra amaitzean, biltegi bihurtu zen, baina agintariek Konjic-eko komunitate musulmanari itzuli zioten 1971. urtean. 1973an ireki zen, berrituta. Bosniako Gerran minaretea suntsitu zuen serbiarren bonbardaketa batek, tanke batetik egindako tiro batez, seguruenik. 2008 eta 2009 urteen artean berregin zen meskita, baina minaretea konpondu gabe utzi zuten nahita, gerraren oroigarri[2].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Visit Konjic» es-la.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  2. «Vardačka džamija u Konjicu» www.medzlis-konjic.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).

Kanpo estekak aldatu