Kolonbiar olerki-txorta euskeraz

Kolonbiar olerki-txorta euskeraz. Parnaso colombiano en euzkera Frantzizko Abrisketa idazleak Kolonbiako poesia antologia hau prestatu zuen. Liburua Ekin argitaletxeak plazaratu zuen, Bogotako Euzko Etxearen babespean. Itzulpen lanak Jagoba Onaindiaren ardura izan ziren, talde baten laguntzarekin: Lino Akesolo, Jon Beistegi, Iñaki Goikoetxea, Sabin Muniategi eta Onaindia bera. Liburuan agertzen diren marrazkiak Luzuriaga egin zituen. Liburua Kolonbiako euskaldunen hango herriari eginiko eskertza-lana izan zen. Antologian 31 idazle bogotarren lanak jaso ziren. Edizio elebiduna da, beraz, poema guztiak euskaraz zein gaztelaniaz jasotzen dira.

Kolonbiar olerki-txorta euskeraz
Datuak
Idazlea (1968)
Argitaratze-data1968
GeneroaPoesia antologia
Jatorrizko izenburuaKolonbiar olerki-txorta euskeraz. Parnaso colombiano en euzkera
HerrialdeaArgentina
Orrialdeak257
ISBNmkt0002662535

Kolonbiako poetak aldatu

Zerrendan Kolonbiako oso idazle ezagunak agertzen dira, esaterako Jorge Isaacs, Juan José Botero, Luis Carlos López Escauriaza, Rafael Maya, Epifanio Mejia, José Rivas Groot, José Eustasio Rivera, Guillermo Valencia Salgado, Luis Vidales... Hemen dago zerrenda osoa:

 
Kolonbiako idazle ospetsuak biltzen dira antologian, esaterako Jorge Isaacs.
 
Epifanio Mejía, poeta kolonbiar ezaguna.

Kanpo estekak aldatu