Kolibia zolabeltza (Flammulina velutipes) Physalacriaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kapela baino ez da jangarria, baina kalitate eta zapore gutxikoa da. Nolanahi ere, hornigai gisa erabili izan da, baita perretxiko gozoagoekin nahastuta ere. Urria da.

Kolibia zolabeltza
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPhysalacriaceae
GeneroaFlammulina
Espeziea Flammulina velutipes
Singer, 1951
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel erdi-esferikoa
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa, hemisferikotik ganbil-laura. Ertz ildaskatua, kurbatutik lau-kurbatura. Azala zati batean bereiz daiteke, leuna, likatsua, eta, neurri batean gelatinosoa; gorrixka-herdoil-laranja kolorekoa, ilunagoa erdian eta horixka argiagoa ertzean.

Orriak: Zabal samar, meheak, sabeldunak, itsatsiak edo eskotatuak eta tartean orritxoekin; zurixketatik krema zurira, eta zahartzean herdoil koloreko orbanekin.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxoago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 3 - 10 x 0,3 - 1 cm-koa, zilindriko-fusiformea, sustrai antzeko batekin, okertua eta ilelatzez belusatua; arre ilun koloretik beltzaranera eta, batzuetan, oliba koloreko tonuekin.

Haragia: Biguna, zuri-krema kolorekoa; fruta usainarekin eta hurraren zapore gozoarekin.[2]

Etimologia:. Velutipes epitetoa "velutipes" hitzetik dator, oin belusatua esan nahi du. Bere oinaren itxuragatik

Jangarritasuna aldatu

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Ezin da nahastu bere bizilekuagatik. Erraz ezagutzen da bere oin zilindrikoagatik eta azalera osoa belusatua duelako.

Sasoia eta lekua aldatu

Hostozabalen eta zuhaixken zur hiletan hazten da. Onddo hau berandu hazten da, udazkenaren amaieran, baita neguan ere. Urtarrilean eta otsailean aurki daiteke, hostozabalen enborretan mordoxkatan.[4]

Banaketa eremua aldatu

 
Kolibia zolabeltza

Mundu osoa.

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 72 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 274 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 263 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu